Urdinek 1-2 irabazi diete Segurola eta Ansa II.ari Jai Alai Summer Seasoneko finalerdian
Barrenetxea IV.ak eta Juaneneak Jai Alai Summer Seasoneko finalerako txartela lortu dute, Galarretan jokatutako finalerdian Segurola eta Ansa II.ari 1-2, 7-15, 15-6 eta 2-5eko partzialekin irabazita. Beraz, urdinak izango dira Azpirozen eta Larrañagaren aurkariak larunbat gauean Galarretan jokatuko den finalean. Aurretik, bihar, finaleko protagonistek materiala aukeratuko dute 18: 00etatik aurrera Galarretan. Larunbateko jaialdia 22: 00etan hasiko da. Finalerdia, bi bikote hauen arteko ligaxkako partida bezala, errusiar mendi bat izan zen. Partidu bat baino gehiago izan ziren partidu beraren barruan. Lehen setean Barrenetxeak eta Juaneneak erabateko nagusitasuna izan zuten. Barrenetxeak agintzen zuen, zortzi pilota oparitzen zituzten Segurola eta Ansaren aurrean. 1-6, 3-11 eta 6-12ko partzialak argiak izan ziren beti 7-15eko seta ixten zuten urdinentzat. Bigarrenean dekorazioa erabat aldatu zen. Segurolak eta Ansa II.ak asko bat hobetu zuten. Segurola izan zen protagonista nagusia hamar tantorekin, horietatik bost bi hormakoak, Barrenetxea eta Juanenea jokoan desagertu ziren bitartean. Seta 15-6 bukatu zen. Urdinen zorionerako berdinketa hausteko seta geratzen zen eta lehen tantotik entxufatu ziren. Juaneneak pilotakada bikaina eman zuen 0-1ekoan eta gero Barrenetxeak bi tanto gehiago egin zituen 0-3koa jartzeko. 0-4koarekin dena erabakita zegoela zirudien eta horrela izan zen 2-5ekoarekin.
Jai Alai Summer Season txapelketako ligaxka atzo goizaldean amaitu zen Galarretan eta ezustekoa izan zen. Azpiroz-Larrañagak 1-2 irabazi zioten Barrenetxeari eta Juaneneari 11-15, 15-12 eta 3-5eko partzialekin, eta Segurola-Ansa II.ak 15-12 eta 15-4ko emaitzarekin galdu zuen Aldabe-Urrizaren aurka. Aldabe eta Urriza txapelketatik kanpo geratu ziren, eta Segurola-Ansa eta Barrenetxea IV-Juanenea izango dira aurrez aurre uztailaren 13an, osteguna, Galarretan jokatuko den finalerdian. Azpiroz-Larrañaga dira finalistak, zuzenean. Aldabek eta Urrizak 2-0 irabazi zuten, baina Barrenetxea IV.ak eta Juaneneak 2-0 irabazi behar zuten Azpirozen eta Larrañagaren aurka. Azpiroz-Larrañagaren garaipenak, aitzitik, lehen postuetako sailkapenari buelta eman zion, hirugarren postutik lehenengora pasa baitziren. Aldabe eta Urriza jaialdiko hirugarren partidan kantxaratu zirenean, Segurola eta Ansa puntu negatiboan uzteko itxaropena zuten, finalerdietarako txartela ematen baitzien, eta lortzeko zorian egon ziren. Azpirozek eta Larrañagak lehenengoan irabazi izanak zaila egiten zien, baina ez ezinezkoa. Txapelketan orain arte ikusi den onena izan zen lehen partida. Emozioa, joko ona eta berdintasuna egon ziren. Azpirozek eta Larrañagak 11-15 irabazi zuten lehen setean. Saria handiagoa izan zitekeen eta horren bila joan ziren nahiz eta bigarren setean Barrenetxeak eta Juaneneak 15-12 irabazi zuten. Dena erabakitzeke geratu zen berdinketa haustean eta hor urdinek hobeto jokatu zuten garaipena lortzeko 3-5eko emaitzarekin. Aurrelariak nabarmendu ziren. Protagonista nagusiak izan ziren eusten zuten atzelariekin, baina arriskatu gabe. Lehen bi setetan Azpirozek eta Barrenetxeak 17 tanto egin zituzten buruz. Berdinketa haustean tonika areagotu egin zen, aurrelariek tanto guztiak egin baitzituzten. Barrenetxeak gorrietako hirurak egiten zituen eta Azpirozek urdinetako bostak. Bigarren partidan Aldabek eta Urrizak hamabost tantotan utzi behar zituzten Segurola eta Juanenea eta ia lortu zuten. Lehen set berdinduago baten ondoren eta gorriek 15-12 irabazten zutelarik, bigarren setean urdinen urduritasuna iritsi zen. Urrizaren egunik onenean eta Ansa II.aren okerrenean urdinak kanpoan geratzeko zorian egon ziren, baina azkenean laugarren tantoa egin zuten, zero puntutan utziz, negatiboan batu gabe, eta pasea eman zien finalera zuzenean sartzen zituen lehen postua galdu arren. Jaialdiko lehen partidan, B multzokoak, Loitegik eta Aiestaranek 1-2 irabazi zieten Irazu eta Zubiriri. Irabazleak Galarretara ikusle gehien eraman zituen bikotea izan ziren eta finalera sailkatu ziren Aiestaran on batekin. Lehen seta 15-13 bukatu zen, baina urdinek buelta eman zioten partidari, 11-15ean eta 1-5ean berdinketaren haustean irabazita.
1-2 galdu dute Azpiroz eta Larrañagaren aurka eta Segurola-Ansa II.ak 1-2 irabazi diote Barrenetxea IV-Juaneneari
Jai Alai Summer Season txapelketako bigarren jardunaldiak kaleratzearen atarian utzi zituen Aldabe eta Urriza, Azpiroz eta Larrañagaren aurka 1-2 galdu ondoren. Lehen setean Azpirozek eta Larrañagak oso ondo jokatu zuten eta nagusitasunez gailendu ziren, 6-15, Aldabe eta Urrizaren aurka. Bigarren setean partidaren norabidea erabat aldatu zen eta kolore gorriak 15-3 gailendu ziren urdinen aurka berdinketa lortzeko. Set erabakigarrian ere buelta handia izan zen. Aldabe eta Urriza 3-1 aurreratu ziren, baina Azpirozek gidatuta lortutako 0-4ko partzialak garaipena eman zien urdinei. Bigarren partida lehenengoaren ia berdina izan zen. Lehen setean Barrenetxea eta Juanenea 1-0 aurreratu ziren 15-6ko partzialarekin, baina Ansa eta Segurola bigarren setean sartu ziren lehian 5-15eko partzial argi batekin berdintzeko. Berdinketa hausteko seta orain arteko onena izan zen. Erremonte bikaina jokatu zen lau pilotariekin eta bederatzi tanto eder jokatu ziren. Hemen ere gorriak aurreratu ziren 3-1, baina launa berdindu zuten urdinak eta azken tantoan Juanenea bukatzera joan zen baina pilota kanpora joan zitzaion. Emaitza hauekin Aldabek eta Urrizak bizirik jarraitzeko 2-0 irabazi behar diete Segurola eta Ansari larunbat gaueko hirugarren jardunaldian eta Barrenetxeak eta Juaneneak 2-0 irabazi behar diete Azpiroz eta Larrañagari. Gainerakoan finalista eta finalaurrekoak erabakitzeke daude.
Sailkapena
1. Segurola-Ansa 6 puntu 2. Barrenetxea-Juanenea 5 puntu 3. Azpiroz-Larrañaga 4 puntu 4. Aldabe-Urriza puntua
Barrenetxeak eta Juaneneak 0-2 irabazi diete Aldabe eta Urrizari, eta Segurola eta Ansa II.ak 2-1 Azpiroz eta Larrañagari
Jai Alai Summer Season txapelketako lehenengo jaialdia Galarretan asko gustatu zen joko on eta erremonte onarekin hasi eta gero. Denen gainetik Barrenetxea IV.a nabarmendu zen, Juanenearekin batera 0-2 (13-15, 6-15) gailendu ziren Aldabe eta Urrizari. Txapelketa berritzaile honetan aurrelari bihurtutako atzelari hernaniarra erremonteko aurrelaririk onenak bezala moldatu zen. Erakustaldia eman zuen eta mota guztietako tantoak egin zituen, oso ondo defendatu zuen eta aste osoa koadro alaietan gogor entrenatzen daramala nabaritu zen. 20 tanto ere egin zituen bi hutsegiterekin partida erabakita zegoenean. Lehen seta onena izan zen eta lau pilotariak bikain aritu ziren. Atzean Juanenea oso seguru zegoen eta Urrizak asko laguntzen zuen jaisten eta defendatzen. Barrenetxeak bederatzi tantorekin Aldabe gainditu zuen eta hamaikako berdinketaren ondoren eta 13-14ko abantailarekin, urdinek 13-15ekoarekin lehen seta itxi zuten. Bigarrenak ez zuen batere antzik izan lehenengoarekin. Urdinen nagusitasuna argia izan zen, eta Juaneneak hobeto atera zuen eta Urriza gutxiago mugitu zen. Urdinek aldea zabaldu zuten hasieratik, 10-1, eta erraz itxi zuten partida 6-15. Bigarren partida parekatuagoa izan zen. Segurolak eta Ansak 2-1 (14-15, 15-13, 5-1) irabazi zieten Azpiroz eta Larrañagari. Berdinketa haustean izan ezik emozio handia egon zen lehen bi setetan. Lehenengoa oso bihurria izan zen. Azpirozek eta Larrañagak 7-12 irabazi zuten, baina Segurolak eta Ansak buelta eman zuten 14-12 aurretik jartzeko, nahiz eta azkenean beste 0-3ko partzialak lehen seteko garaipena eman zien urdinei, 15-14. Atzean Ansak tanto asko egin zituen, bederatzi, baina huts gehiago ere egin zituen lau pilotarekin eta horrek markagailua erabaki zuen. Bigarren setean, Ansa sendotu egin zen eta, ondorioz, gorriak fidagarriagoak ziren. Aurrelarien seta izan zen, zazpi tantorekin. Ansak 6 tanto eta akats bakarra egin zituen. Hamarna eta hamahiruna berdinketak izan ziren eta azkenean gorriek banakoa jarri zuten. Hirugarren setak ez zuen historiarik izan 1-1eko berdinketaren ondoren, Ansak hiru tanto egin zituen eta bi akats urdinek gorrien alde erabaki zuten partida. Ansa izan zen lauretan onena eta pilota jo zuen atzelari bikaina balitz bezala. Sarrera ona eta giro ona izan zuen jaialdia gustatu zen.
Uztailaren 1ean hasiko da gaueko saioarekin eta beste lau egunez luzatuko da uztailaren 6an, 8an, 13an eta 15ean
San Fermin Torneoa ordezkatuko du garai berrietara egokitzeko
Oriamendik gaur arratsaldean Santa Klara Irlan, Jai Alai Summer Season txapelketa berritzaile eta apurtzailea aurkeztu du. Erremonte enpresa, apustu sendoa egiten ari da gauzak eraberritzeko eta erremontea garai berrietara egokitzeko.Bide horretan Jai Alai Summer Season txapelketak San Fermin Torneoa zena ordezkatuko du uztailaren 1ean, uztailaren 6an eta uztailaren 8an, uztailaren 13an eta uztailaren 15ean.
Erremontea momentu ona ari da bizitzen eta horri jarraipena eman nahi dio Oriamendik. Gauza berriak eta berrikuntzak sortuz jendeak ongi erantzuten duela ikusi da azkenaldian. Dinamika horrekin jarraituz berritasun askorekin dator erremontea uda denboraldian eta Jai Alai Summer Season horren erakusgarri da. Erremontea garai berrietara egokitzeko bide horretan, Oriamendik argi du aldaketak egin behar direla eta txapelketa berri hau bide horretatik jarraitzeko beste saiakera bat da. Jai Alai Summer Season berrikuntza bat izateaz gain aldaketa totala da, eraberritzeko bidean derrigorrez eman beharreko pausoa. Jende edota ikusle desberdinarengana iritsi nahi da, batez ere gazteengana, baina ohiko zaleak ahaztu gabe eta turismoa erakarri nahirik.
Gaueko hiru jaialdi DJarekin eta pintxopotearekin
San Fermin Torneoa izatetik, Jai Alai Summer Season izatera pasako da uztaileko jarduna. Aipatu bezala hilaren 1ean, 6an, 8an, 13an eta 15ean jokatuko da eta beste berrikuntza garrantzitsua da larunbatetan gaueko 22:00etan antolatuko direla jaialdiak uztailaren 1ean, uztailaren 8an eta uztailaren 15ean. Uztailaren 6an eta uztailaren 13an ordutegi eta egun tradizionalean jokatuko dira jaialdiak, ostegunean, arratsaldeko 16:30etan hasita.
Larunbatean izango diren gaueko jaialdiek jendeari aukera emango diote eguna aprobetxatzeko nahi duen eran eta gauez, Galarretara hurbildu daiteke erremonteaz eta antolatuko den ikuskizunaz gozatzera. Ez baita erremontea bakarrik egongo. Gazteek eta jai giroa gustuko duen orok aukera paregabea izango du Galarretan festaz gozatzeko. Erremontearekin batera musika izango baita DJarekin eta pintxopitea ere bai. Jaialdi guztietan hiru partidu jokatuko dira eta Jai Alai Summer Season txapelketa bi taldetan banatuko da. Alde batetik, A multzoa dago eta bertan aktibo dauden zortzi erremontista onenak jokatuko dute. Aktibo, Ezkurra aitatasun bajarekin ez baita bertan izango. Zortzi onenak A taldean izango dira. Bestetik, B multzoa edo taldea dago. Hemen beste zortzi erremontista ariko dira, zortzi puntakoenak ez direnak.
Inoiz ikusi gabeko bikoteak
Beste berrikuntza nabaria izango da, oso konposizio berezian jokatuko dela txapelketa. Inoiz ikusi gabeko bikoteak eta espero gabeko bikoteak ariko dira jokoan.Aldaketak posizioekin du zerikusia eta pelotariak bere ohiko lekutik kanpo ariko dira. Berezia izango da eta erremontistak ari dira dagoeneko horretara egokitzen. Dinamika berriak sortu nahi dira, festa giroa sortu kirola eta ikuskizuna uztartuko dituena eta gazteak erakarriko dituena. Berrikuntza beharrezkoa da eta Jai Alai Summer Seasonek hori ziurtatuko du. Aukera hori eskainiko du.
TXAPELKETAREN XEHETASUNAK A TALDEA
Aldabe-Urriza, Barrenetxea IV-Juanenea-Segurola, Segurola-Ansa eta Azpiroz-Larrañaga lau bikoteek osaturiko txapelketaren lehen fasean, denek denen aurka jokatuko dute. Hiru jardunaldia izango dituzte horretarako: uztailaren 1a, uztailaren 6a eta uztailaren 8a. Partiduak set formatuan jokatuko dira. Ligaxkako sailkapena puntuaketa sistemaz izango da. Lehenego sailkatua zuzenean uztailaren 15eko finalera sailkatuko da eta bigarren eta hirugarren sailkatuek finalerdi bat jokatuko dute uztailaren 13an. Partidu honetako irabazlea finalera sailkatuko da. Ligaxkako laugarrena kanporatua izango da, baina finalerdietan ordezkorik ez badago lesiorik badago, beraiek jokatuko dute.
B TALDEA Irazu-Zubiri, Loitegi-Aiestaran VI, Zaldua II-Eskudero eta Gurrutxaga-Apezetxea bikoteek jokatuko dute txapelketa. Ez da ligaxkarik jokatuko. Bi finalerdi jokatuko dira. Lehenengoa uztailaren 1ean eta bertan Loitegi-Aiestaran, Irazu-Zubiriren kontra ariko dira. Uztailaren 8an izango da bigarren finalerdia eta hemen Zaldua II-Eskudero, Gurrutxaga-Apezetxearen kontra ariko dira. Bi irabazleak uztailaren 15eko finalera sailkatuko dira. Partiduak set formatuan jokatuko dira.
Uztailaren 1ean hasiko da gaueko saioarekin eta beste lau egunez luzatuko da uztailaren 6an, 8an, 13an eta 15ean
San Fermin Torneoa ordezkatuko du garai berrietara egokitzeko eta ekainaren 28an, asteazkenean aurkeztuko da
Oriamendik ekainaren 28an, asteazkenean, Jai Alai Summer Season King Series txapelketa berritzaile eta apurtzailea aurkeztuko du. Erremonte enpresa, apustu sendoa egiten ari da gauzak eraberritzeko eta erremontea garai berrietara egokitzeko.
Bide horretan Jai Alai Summer Season txapelketak San Fermin Torneoa zena ordezkatuko du uztailaren 1ean, uztailaren 6an eta uztailaren 8an, uztailaren 13an eta uztailaren 15ean.
Erremontea momentu ona ari da bizitzen eta horri jarraipena eman nahi dio Oriamendik. Gauza berriak eta berrikuntzak sortuz jendeak ongi erantzuten duela ikusi da azkenaldian. Dinamika horrekin jarraituz berritasun askorekin dator erremontea uda denboraldian eta Jai Alai Summer Season horren erakusgarri da.
Erremontea garai berrietara egokitzeko bide horretan, Oriamendik argi du aldaketak egin behar direla eta txapelketa berri hau bide horretatik jarraitzeko beste saiakera bat da.
Jai Alai Summer Season berrikuntza bat izateaz gain aldaketa totala da, eraberritzeko bidean derrigorrez eman beharreko pausoa. Jende edota ikusle desberdinarengana iritsi nahi da, batez ere gazteengana, baina ohiko zaleak ahaztu gabe eta turismoa erakarri nahirik.
Gaueko hiru jaialdi DJarekin eta pintxopotearekin
San Fermin Torneoa izatetik, Jai Alai Summer Season izatera pasako da uztaileko jarduna. Aipatu bezala hilaren 1ean, 6an, 8an, 13an eta 15ean jokatuko da eta beste berrikuntza garrantzitsua da larunbatetan gaueko 22:00etan antolatuko direla jaialdiak uztailaren 1ean, uztailaren 8an eta uztailaren 15ean. Uztailaren 6an eta uztailaren 13an ordutegi eta egun tradizionalean jokatuko dira jaialdiak, ostegunean, arratsaldeko 16:30etan hasita.
Larunbatean izango diren gaueko jaialdiek jendeari aukera emango diote eguna aprobetxatzeko nahi duen eran eta gauez, Galarretara hurbildu daiteke erremonteaz eta antolatuko den ikuskizunaz gozatzera. Ez baita erremontea bakarrik egongo. Gazteek eta jai giroa gustoko duen orok aukera paregabea izango du Galarretan festaz gozatzeko. Erremontearekin batera musika izango baita DJarekin eta pintxopitea ere bai.
Jaialdi guztietan hiru partidu jokatuko dira eta Jai Alai Summer Season King Series txapelketa bi taldetan banatuko da. Alde batetik, A multzoa dago eta bertan aktibo dauden zortzi erremontista onenak jokatuko dute. Aktibo, Ezkurra aitatasun bajarekin ez baita bertan izango. Zortzi onenak A taldean izango dira. Bestetik, B multzoa edo taldea dago. Hemen beste zortzi erremontista ariko dira, zortzi puntakoenak ez direnak.
Inoiz ikusi gabeko bikoteak
Beste berrikuntza nabaria izango da, oso konposizio berezian jokatuko dela txapelketa. Inoiz ikusi gabeko bikoteak eta espero gabeko bikoteak ariko dira jokoan.
Aldaketak posizioekin du zerikusia eta pelotariak bere ohiko lekutik kanpo ariko dira. Berezia izango da eta erremontistak ari dira dagoeneko horretara egokitzen.
Dinamika berriak sortu nahi dira, festa giroa sortu kirola eta ikuskizuna uztartuko dituena eta gazteak erakarriko dituena. Pintxopotea ere ez da faltako. Berrikuntza beharrezkoa da eta Jai Alai Summer Seasonek hori ziurtatuko du. Aukera hori eskainiko du.
Xehetasun gehiago asteazkeneko aurkezpenean eskainiko dira, baina non eta zer ordutan izango den ere sorpresa izango da. Datozen orduetan argituko da, baina seguru jendea ez dela hotz geratuko.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu AjusteakOnartu
Cookien Politika
Resumen Privacidad
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu web gunean nabigatzen ari zaren bitartean esperientzia hobetzeko. Cookie horietatik, behar bezala sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira web gunearen oinarrizko funtzio...
Beharrezko cookieak guztiz funtsezkoak dira web guneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, web gunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak bakarrik sartzen dira. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Beharrezko ez diren cookieak dira web guneak funtziona dezan eta erabiltzailearen datu pertsonalak analisien, iragarkien eta sartutako beste eduki batzuen bidez biltzeko berariaz erabiltzen ez diren cookieak. Nahitaezkoa da erabiltzailearen baimena lortzea bere webgunean cookie hauek exekutatu aurretik.