Oriamenditikk jakinarazi nahi dugu, hasiera batean igandean, ekainaren 1ean, 18:00etan jokatzekoa zen Urnietako jaialdia egun bat aurreratuko dela, eta azkenean larunbatean, maiatzaren 31n, 18:00etan jokatuko dela Urnietako udal pilotalekuan.
Jaialdiaren egitura eta partidak bere horretan mantenduko dira. Lehen neurketan, Irazu eta Eskudero ariko diraAiestaran VII eta Aiestaran VI anaien aurka. Bigarren partidan, berriz, benetako goi-mailako lehia izango da: Ansa II(egungo txapelduna) eta Zubiri aurrez aurre ariko dira Goikoetxea V.arekin eta Barrenetxea IV.arekin.
Jaialdi ikusgarri bat espero da, eta data-aldaketa honek aukera emango dio zale gehiagori larunbat arratsaldez Urnietan remonteaz gozatzeko.
Aldabe-Barrenetxea IV.ak (Oialume Zar) Ezkurra II-Juanenea (Bereziartua) eta Ansa II-Zubiriren (Aburuza) playoff partidaren arteko irabazlearen aurka jokatuko dute finalerdian
Ligaxka ixten zuen jardunaldian Urriza-Larrañagak eta Aldabe-Barrenetxea IV .ak 15-7, 15-14 eta 15-8, 15-6 irabazi zieten Ansa II-Zubiri eta Segurola-Azpirozi, hurrenez hurren.
Javi Urriza eta Iban Larrañaga 2025eko Sagardoaren Txapelketako “Erremontari” saioko final handirako sailkatu dira, Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak (Oialume Zar) txapelketako finalerdia jokatuko dute, eta Josetxo Ezkurrak eta Aritz Juaneneak (Bereziartua) eta Imanol Ansak eta Aritz Zubirik (Aburuza) izango dute jokoan, playoffean, torneoko finalaurrekoko beste postua. Hori utzi zuen “Erremontari” saioko ligaxkako azken jardunaldiak, astelehenean; Hernaniko Galarretan, Urrizak eta Larrañagak Ansa II.a eta Zubiri menderatu zituzten, bi jokotan, 7-15 eta 14-15, eta Aldabek eta Barrenetxea IV.ak Beñat Segurola eta Xabi Azpiroz hartu zituzten mendean, bi jokotan ere, 8-15 eta 6-15.
Hala, Sagardoaren Txapelketako ligaxkako azken jardunaldiko aurreneko partidak, alegia, Petritegiko Urriza-Larrañaga eta Aburuzako Ansa II.a-Zubiri bikoteek jokatu zuten neurketak, maila bikaina izan zuen. Aurrelari iruindarrak eta atzelari azkoitiarrak euren onena eman behar izan zuten garaipena eskuratu eta finalerako txartela bermatzeko. Lehenengo jokoan, Urriza eta Larrañaga, Aritz Altadill kapitain lanetan, gehiago izan ziren, nabarmen, baina bigarrenean, ordea, Gorka Izagirre kapitain duten Ansa II-ak eta Zubirik asko estutu zuten irabazte irten zen bikotea; izan ere, Imanol Ansa eta Aritz Zubiri 14-7 ari ziren irabazten, baina Urrizak eta Larrañagak erantzun ezin hobea eman zuten; berdindu egin zute, lehenik, 0-7ko partziala eginda, eta, azken tantoan, jokoa poltsikoratu zuten, bai eta finalerako sailkatzea ere.
Bigarren norgehiagokan, Alorreneako Segurolak eta Azpirozek, Igor Arruti kapitain, jakin bazekiten behar zutela bi jokotan irabazi eta aurkariek hamabort tanto baino gutxiago egitea, txapelketan jarraitzeko aukerari eusteko; hala ere, Oialume Zarreko Aldabek eta Barrenetxea IV.ak, Iñaki Lekuona kapitain, erdietsi zuten garaipena. Lekunberriarrak eta hernaniarrak, bi jokotan irabazita, bigarren postua lortu dute ligaxkan; Segurolak eta Azpirozek ahalegin handia egin zuten arren, Aldabek eta Barrenetxea IV.ak merezita irabazi zuten.
Lehen postua eskuratzeko hiru hautagai, eta hiru bikotek kanporatua izateko arriskua; emozioa eta tentsioa neurri gorenean
Sagardoaren Erremonte Txapelketaren ligaxkaren azken jardunaldira iritsi gara, eta oraindik ez dago ezer erabakita.
Astelehen arratsaldean, Galarretan jokatuko diren bi partidetan erabakiko da nork jokatuko duen finala zuzenean, zein sailkatuko den finalaurrekorako eta zein bikote geratuko den txapelketatik at. Emozio guztien gainetik, datu bat azpimarratzekoa da: hiru bikotek dute txapelketatik kanpo gelditzeko arriskua.
Gaur arteko sailkapena:
Urriza – Larrañaga (Petritegi): 8 puntu
Ezkurra II – Juanenea (Bereziartua): 8 puntu (ligaxka amaituta)
Aldabe – Barrenetxea IV (Oialume Zar): 7 puntu
Ansa II – Zubiri (Aburuza): 7 puntu
Segurola – Azpiroz (Alorrenea): 2 puntu
Asteleheneko neurketak (maiatzak 26):
Ansa II – Zubiri (Aburuza) vs Urriza – Larrañaga (Petritegi)
Segurola – Azpiroz (Alorrenea) vs Aldabe – Barrenetxea IV (Oialume Zar)
Lehen postua hiru bikoteren artean
Ezkurra II.a eta Juaneneak 8 punturekin amaitu dute ligaxka, baina beste hiru bikotek —Urriza-Larrañaga, Ansa II-Zubiri eta Aldabe-Barrenetxea IV— oraindik aukera dute lehen postuan amaitzeko eta zuzenean finalera sailkatzeko:
Urriza eta Larrañaga 2-0 irabaziz gero, 12 puntura iritsiko lirateke eta finalerako txartela lortuko lukete.
Ansa eta Zubiri irabazle ateratzen badira eta 4 puntu lortzen badituzte, 11 punturekin amaituko lukete, eta Ezkurra II.a – Juanenea baino gehiago, salbu eta Urriza eta Larrañagak berdin edo gehiago egiten badute.
Aldabe eta Barrenetxea IV irabazten badute 2-0 eta 4 puntu lortzen badituzte, 11 punturekin amaituko lukete, eta aurreko partidaren emaitzen arabera lehen postua lor lezakete.
Gogoan izan: bi bikotek puntutan berdintzen badute, bien arteko neurketaren emaitza hartuko da kontuan. Beraz, asteleheneko emaitzek, ez soilik puntuak, aurkakoak nor diren ere baldintzatuko dute.
Kanporaketarako arriskua: hiru bikote hautagai
Kanporatu daitekeen bikote bakarra izango da, baina hiru bikotek dute azken postuan amaitzeko arriskua:
Segurola – Azpiroz: 36 aukeretan amaitzen dute azkenak; hau da, ia edozein egoeratan.
Aldabe – Barrenetxea IV: 6 kasutan amaitzen dute azken tokian, batez ere puntu negatiboarekin bukatzen badute.
Ansa II – Zubiri: 2 kasutan geratuko lirateke azken postuan.
Gainera, hiruko berdinketak gertatuz gero (esaterako, hirurak 6 punturekin berdinduta), orduan txapelketa osoan lortutako tanto kopurua baliatuko da sailkapena zehazteko.
Denak jokoan
Astelehenean jokatuko diren bi partidak erabakigarriak izango dira:
Lehen neurketan, Ansa eta Zubirik Urriza eta Larrañagaren aurka jokatuko dute, lehen postua edo kanporaketa tarteko izan daitezke.
Bigarrenean, Segurola eta Azpiroz azken aukerari helduko zaizkio Aldabe eta Barrenetxearen aurka, baina garaipenak bakarrik ez du balio izango: tanto kopurua ere funtsezkoa izango da.
18:00etan hasiko dira partidak Galarretan, eta 22:30etik aurrera emitituko ditu ETB1ek. Emozio, lehia eta tentsio maila gorenean. Txapelketa honen edizioak ondorengoa erakutsi du: ligaxka batek ere final kutxua izan dezake.
Urrizak eta Larrañagak Ezkurra II.a eta Juanenea (Bereziartua) menderatu dituzte, eta Ansa II.ak eta Zubirik Segurola eta Azpiroz gainditu dituzte; ligaxka amaitzeko jardunaldi bat gelditzen dela, Urriza eta Larrañaga lider jarri dira, lau bikote puntu batean daude, eta Segurola eta Azpiroz (Alorrenea) kanporatuak geratu dira.
Javi Urrizak eta Iban Larrañagak Josetxo Ezkurra eta Aritz Juanenea menderatu zituzten, bi jokotan, 15-10 eta 15-10, eta Imanol Ansak eta Aritz Zubirik Beñat Segurola eta Xabi Azpiroz hartu zituzten mendean, hiru jokotan, 15-8, 12-15 eta 8-3, 2025eko Sagardoaren Txapelketako “Erremontari” saioko final laurdenetako ligaxkako laugarren jardunaldian.
Hala, Sagardoaren Txapelketako sailkapenean, Urriza eta Larrañaga lider jarri dira, zortzi punturekin, Ezkurra II.ak eta Juaneneak ere zortzi dituzte, Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak zazpi puntu daramatzate, Ansa II.ak eta Zubirik beste, eta Segurola eta Azpiroz, bi puntu batuta, finalerako lehiatik kanpo gelditu dira, horretarako aukerarik ez baitute. Partidu baten faltan azkenak geratuko dira eta kanporatuak izango dira.
Hala, laugarren jardunaldiko lehenengo partidan, Petritegiko ordezkariak diren eta Aritz Altadill kapitain lanetan duten Urrizak eta Larrañagak lau puntu eskuratu zituzten, aurreko astelehenean ere egin zuten bezala, eta sailkapeneko aurreneko postura igo dira, orain arteko liderrak, alegia, Bereziartuako Ezkurra II.a eta Juanenea, menderatuta. Partida ederra izan zen. Aurrelari iruindarrak eta atzelari azkoitiarrak argi utzi zuten hobera doazela, txapelketan, eta hainbat tanto ikusgarri izan zituen norgehiagoka poltsikoratu zuten. Josetxo Ezkurrak eta Aritz Juaneneak (Patri Espinar dute kapitain lanetan) amaitu dute ligaxkako euren ibilbidea, eta, beraz, datorren asteleheneko emaitzen zain geratu dira, jakiteko zein postu egokitzen zaien, finalerako bidean.
Hori bai, zuzenean sailkatzea ezinezkoa dute eta finalerdia edo playoffa jokatu beharko dute.
Bigarren neurketan, Aburuzako Ansa II.ak eta Zubirik (Gorka Izagirre daukate kapitain bezala) hirugarren jokoan lortu zuten garaipena, Alorreneako Segurola eta Azpirozen aurka. Lehenengo jokoan, urnietarra eta goizuetarra gehiago izan ziren, baina bigarrenean, Igor Arruti kapitain duten Segurolak eta Azpirozek erantzun oso ona izan zuten, eta hirugarren jokoa behartu zuten; joko erabakigarrian, Ansa II.ak eta Zubirik gehiago asmatu zuten, eta garaipena erdietsi.
Sailkapena
1. Urriza-Larrañaga (Petritegi) 8 puntu hiru partidu
2. Ezkurra II-Juanenea (Bereziartua) 8 puntu lau partidu
3. Aldabe-Barrenetxea IV (Oialume Zar) 7 puntu hiru partidu
4. Ansa II-Zubiri (Aburuza) 7 puntu hiru partidu
5. Segurola-Azpiroz (Alorrenea) 2 puntu hiru partidu
Txapelketako hirugarren jardunaldian, Javi Urrizak eta Iban Larrañagak (Petritegi) Segurola eta Azpiroz (Alorrenea) menderatu dituzte, bi jokotan, 15-14 eta 15-13, eta Josetxo Ezkurra eta Aritz Juanenea (Bereziartua) lider berriek Aldabe eta Barrenetxea IV.a (Oialume Zar) gainditu dituzte, bi jokotan ere, 15-13 eta 15-12.
Javi Urrizak eta Iban Larrañagak (Petritegik) Beñat Segurola eta Xabi Azpiroz (Alorrenea) menderatu dituzte, bi jokotan, 15-14 eta 15-13, eta Josetxo Ezkurrak eta Aritz Juaneneak (Bereziartua) Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea (Oialume Zar) hartu dituzte mendean, bi jokotan ere, 15-13 eta 15-12, 2025eko Sagardoaren Txapelketako hirugarren jardunaldian. Hala, Urriza-Larrañaga eta Ezkurra II-Juanenea bikoteek launa puntu eskuratu dituzte, eta Segurola-Azpiroz eta Aldabe-Barrenetxea IV bikoteek, ordez, ez dute punturik erdietsi; Sagardoaren Txapelketako sailkapenean, Josetxo Ezkurra eta Aritz Juanenea, zortzi puntu dituztela, lider dabiltza, Aldabe eta Barrenetxea IV.a bigarren postuan dira, zazpi puntu batuta, Urriza-Larrañaga eta Ansa II-Zubiri bikoteek launa puntu dituzte, eta Segurolak eta Azpirozek puntu bat daukate.
Hala, Galarretan ikusi ditugun partidetako aurrenekoan, Urriza eta Larrañaga Petritegi sagardotegiaren ordezkariak, Aritz Altadill kapitain lanetan, aurreko astelehenean baino hobeto aritu ziren, eta, Aldabe-Barrenetxea IV bikotearen aurka erakutsitako maila hobetuta, garrantzi handiko garaipena eskuratu zuten. Lehen jokoan, aurrelari iruindarra eta azkoitiar atzelaria tanto bakar batez gailendu ziren, 15-14; bigarrenean, lau protagonistak aritu ziren biziago, hobeto, eta, berriro ere, Urrizak eta Larrañagak lortu zuten puntua, orain 15-13 nagusituta. Alorreneako Segurola eta Azpiroz, Igor Arruti kapitain lanetan, apur bat estu dabiltza txapelketan, jokatu dituzten bi partidetan puntu bakarra batu dutela kontuan izanik.
Bigarren neurketa kalitate handikoa izan zen, eta, nahiz eta hori ere bi jokotan erabaki den, emozioa izan zuen. Bereziartuako Ezkurra II.a eta Juanenea, Patri Espinar kapitain dutela, gaizki hasi ziren, eta, aurreneko jokoan, 1-6 ari ziren galtzen; izan ere, Barrenetxea IV.ak, beste behin ere, berretsi zuen maisua dela sakeak egiteko. Doneztebeko aurrelaria eta Saldiaseko atzelaria, baina, suspertu egin ziren, eta lehenengo jokoa poltsikoratu zuten, 15-13. Bigarren jokoan, berdintasun handia izan zen, eta pilotariek joko ikusgarria egin zuten. Aldabe eta Barrenetxea IV.a Oialume Zarreko ordezkariek ahal izan zuten guztia egin zuten, baina Ezkurra II.ak eta Juaneneak ez zuten amore eman, eta 15-12 irabazi zuten, azkenean.
Sailkapena
1. Ezkurra II-Juanenea (Bereziartua) 8 puntu hiru partidu
2. Aldabe-Barrenetxea IV (Oialume Zar) 7 puntu hiru partidu
3. Ansa II-Zubiri (Aburuza) 4 puntu bi partidu
4. Urriza-Larrañaga (Petritegi) 4 puntu bi partidu
5. Segurola-Azpiroz (Alorrenea) puntu bat bi partidu bat
Hurrenez hurren, lau eta hiru puntu eskuratu dituzte. Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak Javi Urriza eta Iban Larrañaga menderatu dituzte (6-15 y 12-15), eta Imanol Ansa eta Aritz Zubiri Josetxo Ezkurrari eta Aritz Juaneneari gailendu zaizkie (10-15, 15-13 eta 8-3).
Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak Javi Urriza eta Iban Larrañaga menderatu zituzten, bi jokotan, 6-15 eta 12-15, eta Imanol Ansak eta Aritz Zubirik Josetxo Ezkurra eta Aritz Juanenea mendean hartu zituzten, hiru jokotan, 10-15, 15-13 eta 8-3, 2025eko “Erremontari” saioko bigarren jardunaldian, Galarretan.
Hala, Sagardoaren Txapelketako sailkapenerako, Aldabek eta Barrenetxea IV.ak lau puntu eskuratu zituzten, eta, zazpi punturekin, lehengo postuan daude sailkapenean; Ansa II.ak eta Zubirik, aldiz, hiru puntu erdietsi zituzten, eta lau dituzte sailkapenean. Urrizak eta Larrañagak ez dute, oraingoz, punturik, eta Ezkurra II.ak eta Juaneneak, bat batuta, lau dauzkate.
Hala, bigarren jardunaldiko lehenengo partidan, Aldabek eta Barrenetxea IV.ak (Oialume Zar sagardotegiko ordezkariak dira, eta Iñaki Leuona dute kapitain) nagusitasunez gainditu zituzten Petritegiko Urriza eta Larrañaga (horiek Aritz Altadill dute kapitain lanetan). Lekunberriko aurrelaria eta Hernaniko atzelaria bereziki lehen jokoan izan ziren gehiago; Urrizak, azken astean, bizipen zaila izan du familian, eta, txapelketako bere lehen neurketan, ezin izan zuen erritmoa hartu. Bigarren jokoan, aldiz, hobeto aritu ziren iruindarra eta azkoitiarra, eta berdintasuna askoz ere handiagoa izan zen. Azkenean, une oso onean dabiltzan Aldabek eta Barrenetxea IV.ak garaipena poltsikoratu zuten, eta sailkapeneko lehenengo postuan daude.
Galarretan jokatu zuten bigarren norgehiagokan, Aburuzako Ansa II.a eta Zubiri ez ziren ondo hasi, baina suspertu ondoren, balio handiko garaipena erdietsi zuten; izan ere, lortutako hiru puntuak zenbatuta, Bereziartuako Ezkurra II.ak eta Juaneneak beste dituzte, launa bi bikoteek. Patri Espinar kapitain, Doneztebeko aurrelaria eta Saldiaseko atzelaria nagusi izan ziren lehen jokoan, 10-15, eta oso indartsu ekin zioten bigarrenari; Ansa II.ak eta Zubirik, Gorka Izagirre kapitain zutela, erantzun oso ona izan zuten gerora. Hirugarren jokoan, Urnietako aurrelariak eta Goizuetako atzelariak aurkariek baino sendotasun handiagoa izan zuten, eta garaipenak ez zien ihes egin..
Sailkapena
1. Aldabe-Barrenetxea IV (Oialume Zar) 7 puntu 2 partidu
4. Ansa II-Zubiri (Aburuza) 4 puntu bi partidu
2. Ezkurra II-Juanenea (Bereziartua) 4 puntu bi partidu
3. Segurola-Azpiroz (Alorrenea) puntu bat partidu bat
5. Urriza-Larrañaga (Petritegi) 0 puntu partidu bat
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu AjusteakOnartu
Cookien Politika
Resumen Privacidad
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu web gunean nabigatzen ari zaren bitartean esperientzia hobetzeko. Cookie horietatik, behar bezala sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira web gunearen oinarrizko funtzionaltasunetarako. Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen den aztertzen eta ulertzen laguntzeko. Cookie hauek zure nabigatzailean soilik gordeko dira zure baimenarekin. Cookie hauen opt-out aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk aukeratzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beharrezko cookieak guztiz funtsezkoak dira web guneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, web gunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak bakarrik sartzen dira. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Beharrezko ez diren cookieak dira web guneak funtziona dezan eta erabiltzailearen datu pertsonalak analisien, iragarkien eta sartutako beste eduki batzuen bidez biltzeko berariaz erabiltzen ez diren cookieak. Nahitaezkoa da erabiltzailearen baimena lortzea bere webgunean cookie hauek exekutatu aurretik.