Barrenetxeak hierarkia ezarri du eta Eusko Label Banakako Erremonte Txapelketako finalera iritsi da

Barrenetxeak hierarkia ezarri du eta Eusko Label Banakako Erremonte Txapelketako finalera iritsi da

Endika Barrenetxeak kolpea eman du larunbat honetan Eusko Labeleko Banakako Erremonte Txapelketan, Xabier Azpirozi 30-24ko emaitzarekin irabazita. Garaipen honekin, atzelaria zuzenean sailkatu zen finalerako, eta aurkariak, nahiz eta galdu, finalerdietan sartzeko lehian baliotsua izan daitekeen puntu bat lortu zuen. Barrenetxeak hamabi punturekin amaitu du ligaxka. Azpirozek laukin amaitu ditu, Ansak hiru ditu eta Juaneneak bakarra. Hirurek dute erdifinalista izateko aukera. Ansak proba bat egingo du ostegunean, jokatzeko gai den ala ez jakiteko.

Norgehiagoka berdintasun eta piloteo handiarekin hasi zen. Azpirozek lehen pilotakadatik aurre egin zion, defentsan sendo eta aukera bakoitza tantoak gehitzeko aprobetxatuz. Lehen zatian, markagailuak aurrera egin zuen, erremontisten anbizioa islatuz 11-10eraino.

Hala ere, partidak aurrera egin ahala, Barrenetxea aldeak markatzen joan zen. Bere kolpeen argitasun handiagoarekin eta une erabakigarrietan ziurtasun nabarmenarekin, markagailuan aireratzea lortu zuen. Bere sakea erabakigarria izan zen bederatzi tantorekin. Bere esperientzia eta norgehiagokako tarte beroak erabiltzeko gaitasuna erabakigarriak izan ziren azkenean. Hiru tantoko aldea hartu zuen hernaniarrak 15-12an eta 26-20 eta 30-24raino igo zen. Azpirozen erreakzio txiki bat egon zen, bi tantora jarri zena, 21-19, baina Barrenetxeak ihes egin zuen berriro.

Azpirozek ez zituen besoak inoiz jaitsi, baina Barrenetxearen bultzada gehiegizkoa izan zen. 30-24 amaierak irabazlearen nagusitasuna islatu zuen dueluaren bigarren zatian eta final handirako bere txartela berretsi zuen, non torneoan egindako ibilbide bikaina hirugarren txapelarekin koroatu nahi duen.

Barrenetxeak 16 tanto egin zituen piloteoan eta bederatzi sakearekin. Azpirozek piloteoan berdindu zuen baina lau tanto egin zituen saketik.

Ansa II-k irailaren 13ra arteko epea izango du lesiotik osatzeko eta Buruz Burukoan borrokan jarraitzeko

Ansa II-k irailaren 13ra arteko epea izango du lesiotik osatzeko eta Buruz Burukoan borrokan jarraitzeko

Oriamendi2010 enpresak jakinarazi duenez, Imanol Ansa, “Ansa II”Eusko Label Buruz Buruko txapelketako egungo txapeldunak, irailaren 13ra arteko denbora gehigarria izango du, joan den larunbatean Endika Barrenetxea, “Barrenetxea IV” aurkariaren aurka Galarreta pilotalekuan jokatutako partidan jasandako lesiotik guztiz osatzeko.

Erabakia hartu da pilotariaren errekuperazioa behar bezala bermatzeko eta, egoerak hobera eginez gero, irailaren 13anAritz Juanenea izango duen ligaxkako hurrengo neurketa jokatzeko aukera izan dezan.

Txosten medikoa eta bilakaera

Ansa II-k, larunbateko partidan 13-15 galtzen ari zenean, partida utzi behar izan zuen. Lehenik eta behin, ekografia bat egin zioten eta zuntz-haustura bat antzeman zuten. Ondoren, kalte handiagoak baztertzeko, erresonantzia magnetikoaegin zioten eta honek erakutsi du deltoidearen supraespinoso tendoiaren lesioa duela, haustura longitudinal baten zantzu argiekin.

Pilotariak errekuperazio intentsiboko plana hasi du dagoeneko eta adierazi duenez, “ahalegin guztiak egingo ditut irailaren 13an kantxara itzultzeko”.

Hurrengo urratsak

 Oriamendi2010-etik protokolo argia ezarri dute:

  • Ansak kontrol-saio bat egin beharko du neurketa baino lehen, irailaren 11 edo 12an, gehienez.
  • Entrenamendu hau Kike Elizalde kirol-zuzendariak gainbegiratuko du.

Egutegi hurbila 

Bien bitartean, Buruz Buruko ligaxkak aurrera jarraituko du larunbat honetan norgehiagoka erabakigarri batekin:

  • Barrenetxea IV8 punturekin lider sendoa, Azpiroz izango du aurkari. Azken honek 3 puntu ditu eta Ansa II-rekin berdinduta dago sailkapenean.

Emaitza honek ligaxkako azken jardunaldien eta, ondorioz, finalaurre eta finalerako sarbideen konfigurazioa baldintzatuko du.

Barrenetxeak hierarkia ezarri du eta Eusko Label Banakako Erremonte Txapelketako finalera iritsi da

Barrenetxea IV.ak Banakako Txapelketako finalerako sailkapena lortu du

Ansa II.ak lesioa du eskuineko besoan 15-13 galtzen ari zenean, eta erretiratu egin behar izan da

Garaipena 30-13koa da hernaniarrarentzat eta 8 puntu ditu sailkapenean eta Ansak puntu negatiboa batu du

Ansa II.ak lesioa izan zuen eskuin besoan, trizeps eta bizkarraren artean, 13-15 galtzen ari zela Barrenetxea IV.aren aurka eta Banakako Eusko Label Txapelketako ligaxkako laugarren partidatik erretiratu behar izan zen. Ondorioz, partidaren azken emaitza 30-13koa izan zen hernaniarrarentzat. Emaitza honek zuzenean sartu du Barrenetxea Banakakoaren finalean eta Ansa II.a hiru punturekin utzi du negatiboan batu ondoren. Orain Barrenetxea IV.ak zortzi puntu ditu, hiruna punturekin berdinduta daude Ansa II .a eta Azpiroz eta Juaneneak puntua du. Azken bi partidek erabakiko dute finalerdia eta erremontista kanporatua zein izango den. Aukerak anitzak dira.

Ansa II.aren lesioa 5-10 galtzen ari zenean gertatu zen, baina borrokan jarraitu zuen, nahiz eta ez zuen kolpea hasieran bezala jaurtitzen. Dena den, 10-11, 12-13, 13-14 tantora hurbildu zen, baina 13-15ekoarekin markagailuan erretiratu zen. Negatiboan batzeko aukerak baloratu zituen. Txapelketan bizirik jarraitzen du eta jokatzen jarraitu balu lesioa larriagoa izan zitekeen. Partida amaitu ondoren Urnietakoak astean zehar entrenamendu batean ziztada txiki bat nabaritu zuela adierazi zuen eta 5-10ekoan indartsuago nabaritu zuen ziztada. Badaezpada erretiratzea erabaki zuen.
Partida zoragarria izan zen ordura arte. Bi pilotariek ondo jokatu dute eta erritmoa, jokaldiak, pilotakada onak eta joko ona izan dituzte. 2-1ekoaren ostean Barrenetxea nagusitzen hasi zen eta 2-4, 4-7, 5-8 eta 5-10 markagailuan agintzen zuen. Orduan nabaritu zuen Ansak ziztada. Pilotakada hainbeste bota gabe, Urnietakoa bere baliabideen bitartez jokaldiak egiten hasi zen. Pilota jaitsi, dejadak egin eta tantoa bukatu nahian zebilen bi pareten bitartez. Horrela, 8-10, 10-11, 12-13, 13-14 markagailuan hurbildu zen, baina lesioa larriagotzeko arriskuaren aurrean erretiratu eta agur esan behar izan zion partidari. Pena bat, talka ederra izaten ari baitzen.

Orain Ansak probak egingo ditu astean zehar eta Oriamendi enpresak ostegunean programatuko ditu hurrengo bi jaialdiak. Logikoena izango da bi aldiz txapeldun izan denari bi asteko tartea ematea, Azpirozek eta Barrenetxeak datorren larunbatean joka dezaten, baina hori proben zain geratzen da, lesioa larriagoa bada eta bi astetan osatu ezin bada, kanporatuta geratuko bailitzateke Ansa, Barrenetxea finalista izango litzateke eta Azpiroz-Juaneneak jokatuko lukete finalerdia.

Baina esandakoa erresonantziak esaten duela espero behar da, eta, horren arabera, neurriak hartuko dira egutegian.

Gurrutxaga eta Apezetxea Oriamendi Txapelketan irabazle

Jaialdiko hirugarren partidan Gurrutxagak eta Apezetxeak 2-1 (8-15, 15-13 eta 8-3) irabazi zieten Susperregi eta Zubiriri. Gorriek erraz irabazi zuten lehen seta eta bigarrena bideratuta zuten, baina Gurrutxagak eta Apezetxeak erreakzionatu zuten, lehenengo bigarren seta iraultzeko eta ondoren erabakigarria izan zen seta iraultzeko. Hutsegiteek Susperregi eta Zubiri kondenatu zituzten.

Azpiroz finalerdietarako lehian sartu da

Azpiroz finalerdietarako lehian sartu da

30-24 irabazi dio Juaneneari Eusko Label Banakako Txapelketan

Xabi Azpirozek 30-24 gainditu du Aritz Juanenea erremonteko Banakako Eusko Label Txapelketako bigarren jardunaldiaren hasieran eta finalerdian sartzeko lehian sartu da. Uitzikoak hiru puntu ditu orain Juanenearen puntu bakarren aldean sailkapenean. Bi puntuko aldea dago jardunaldi baten faltan eta orain bere esku dago. Bestalde, Juanenea hirugarrenen mende dago kanporatuta ez geratzeko.


Azpirozen garaipenak zapore gozoa izan zuen, Juanenea nagusi izan baitzen hasieran. Saldiasko atzelaria 10-4 aurreratu zen, baina Azpirozek hamabina berdindu zuen eta hortik aurrera gehiago izan zen. Partidak ez zuen abiadura handirik izan, erremontistak pilota gehiago jartzera joan baitziren. Sakea ez zen erabakigarria izan. Lau eta bost tanto egin zituzten, hurrenez hurren, nahiz eta Azpirozek hiru falta egin zituen saketik Juanenearen bategatik. Errestoan sakeari baino tanto gehiago egin ziren.
Azpiroz, 10-4tik aurrera hobea izan zen. Hamabina berdindu ondoren 14-18, 17-22, 20-25, 23-28 eta 24-30 aurreratu zen. Azpirozek Juaneneak baino hanka gehiagorekin bukatu zuen. Gainera, huts gutxiago egin zituen piloteoan, Juaneneak bost huts egin baitzituen.

Goikoetxea V eta Aiestaran VI Oriamendi Txapelketako finalera sailkatu dira

Jaialdia Goikoetxea V.ak eta Aitor Aiestaranek Paulo Aiestaran anaiari eta Martirenari 11-15 eta 12-15 irabazita hasi zen. Emaitza honekin, Goikoetxea V.a eta Aiestaran VI .a txapelketako finalista dira dagoeneko, ligaxkako lehen postuan bukatuko baitute, nahiz eta partida gutxi batzuk falta amaitzeko. 11 puntu dituzte eta ezin ditu beste inork puntu horiek lortu.


Partida berdinduta egon zen, baina urdinek hobeto bukatu zituzten partzialak. Lehen seta gorrien nagusitasunarekin hasi zen, baina hamaikana berdindu zuten urdinek eta azkenean urdinek hobeto bukatu zuten 11-15 irabazteko. Bigarren seta berdindua izan zen, baina Martirenaren hamabi akatsen ondoren Aiestaran VII .a eta Martirena kondenatu zituzten.

Barrenetxea IV .ak bere lehen garaipena lortu du Juanenearen kaltetan

Barrenetxea IV .ak bere lehen garaipena lortu du Juanenearen kaltetan

Hernaniko atzelariak 30-18 irabazi dio saldiastarrari

Endika Barrenetxeak ondo hasi du Banakako Txapelketa. Garaipen sendoa lortu du, 30-18, Aritz Juanenearen aurka, bien estreinaldian txapelketa garrantzitsuenean. Horrela, hernaniarrak lehen lau puntuak lortu ditu eta saldistarrak ez du punturik lortu eta hirugarren jarri da sailkapenean.
Barrenetxearen nagusitasuna argia izan zen. Berdintasuna lehen tantoetan bakarrik mantendu zen, baina zazpi berdinetatik aurrera, irabazlearen nagusitasuna erabatekoa izan zen. 21-10 ihes egin eta partida erabakita utzi zuen. Barrenetxea ez zen ongi hasi sakearekin eta horrek mantendu zuen partida estu hasieran. Saketik bi falta egin zituen hasiera horretan eta bost partida guztian. Piloteoan eta gainerakoan aurkaria baino askoz gehiago izan zen.
5-7 irabazten ari zela itzali zen Juanenea. 8-0eko partzial batek 13-7 aurretik jarri zuen gipuzkoarra. Hortik 14-8 eta 21-10era pasatu zen. 27-14koan Juanenea puntu negatiboan geratzea ere arriskuan zegoen, baina zerbait hurbiltzea lortu zuen eta 18 tanto egin zituen.
Barrenetxeak Juaneneak baino askoz hobeto atera zuen, bortizkeria handiagoarekin behintzat. Juaneneak tanto bakarra egin zuen saketik eta Barrenetxeak agintzen zuen errestoko lehen pilotakadatik. Erasoan aldea izan zen. Gainera, piloteoan konfiantzaz ikusi zen Barrenetxea eta sakearekin errenta doitu zuenean gora egin zuen.
Hurrengo partidan Azpiroz eta Juanenea neurtuko dira. Azpiroz irabaztera behartuta dago txapelketan bizirik jarraitu nahi badu.

Zubirik Susperregi airean darama

Oriamendi Torneoan Susperregik eta Zubirik 15-13, 10-15 eta 8-4 irabazi zieten Jabalera eta Eskuderori. Zubirik min handia egin zion sakearekin Jabalerari. Bederatzi tanto ere egin zituen eta gero piloteoan nagusi izan zen. Bigarren setean bazirudien Jabalarek eta Eskuderok partida irauli zezaketela, baina hirugarren setean Susperregik eta Zubirik erreakzionatu zuten garaipena lortzeko.

Ansa II.ak zalantza guztiak argitu ditu lehen pilotakadatik eta beldurra sartu du

Ansa II.ak zalantza guztiak argitu ditu lehen pilotakadatik eta beldurra sartu du

30-8 nagusitu zaio Azpirozi Banakako Eusko Label Txapelketako ligaxkako lehen partidan

Ansa II.ak abiada bizian ekin dio tituluaren defentsari eta zalantza guztiak uxatu ditu lehen pilotakadatik. Mezu bat bidali nahi izan die aurkariei, hementxe nago eta titulua berresteko faboritoa naiz Azpirozi 30-8 irabazi ondoren Banakako Torneoaren ligaxkaren hasieran. Ansak beldurra sartzen du.
Partida txapeldunaren erakustaldia izan zen, oso fresko ikusi zen kolpetik, erritmoz, eta hamaika tanto ere egin zituen saketik. Partida erabat menderatu zuen, pilotari askoz abiadura handiagoa emanez. Azpirozek sake laburreko faltekin egindako hiru, bost eta zazpigarren tantoak izan ziren huts bakarrak, gogor tiratu baitzion sakeari. Azpiroz gainditua iza zen une oro. Partida 7-0ekoarekin hasi zen eta 14-2, 20-3… ra pasa zen. 27-8koaren ondoren partida 30-8 itxi zen.
Ansa II .ak lau puntu ditu sailkapenean, Azpirozek puntu negatiboa.

Goikoetxea V.ak eta Aiestaran VI .ak 2-1 irabazi dute partida eroa

Oriamendi Torneoan Goikoetxeak eta Aiestaranek 2-1 irabazi zuten 15-9, 3-15 eta 8-3ko partzial argiekin. Set bakoitza partida desberdin bat izan zen, nagusi argiekin. Goikoetxeak lehen eta azken setean agindu zuen.