Urriza-Zaldua eta Ansa II-Labakak jokatuko dute sagardoaren finala

Urriza-Zaldua eta Ansa II-Labakak jokatuko dute sagardoaren finala

Finalerdietan Segurola-Larrañaga eta Goikoetxea-Aizpuru gainditu dituzte, hurrenez hurren, 30-29 eta 30-22

Sagardoaren Txapelketaren finala erabakita geratu zen astelehen gauean eta orain arteko bi bikoterik sendoenek, Urriza-Zaldua eta AnsaII-Labakak, lortu dute datorren astelehenean izango den finalerako txartela. Beraz, finala Bereziartua eta Setien sagardotegien artean jokatuko da.


Finalerdietan Segurola-Larrañaga (Gaztañaga) eta Goikoetxea V-Aizpuru III.a (Gurutzeta) gainditu zituzte ETB1eko Erremontari saioaren barruan. 

Lehenengo finalerdian Urriza eta Zalduak franko sufritu behar izan zuten Segurola eta Larrañaga gainditzeko. Azkenean, errebotez bi pareta jokaldia irten zitzaion Urrizari eta 30 eta 29koa igo zuen markagailura. 29na iritsi eta gero edonork irabazi zezakeen, baina txanpona Bereziartua ordezkatzen duen bikotearen alde erori zen.


Partidua oso berdindua izan zen eta inork ez zuen lortu markagailua haustea. Egiari zor, gorriak joan ziren agintzen ia partidu osoan, baina abantailak tantokoa edo bi tantokoak ziren. Urdinak beti egon ziren gertu eta amaiera aldera aurretik ere jarri ziren. Hala ere, azken tantoan zortea lagun izan zuten gorriek eta finalerako txartela eskuratu zuten.


Bigarren finalerdian Ansa eta Labakak erosoago lortu zuten garaipena, 30-22, baina horrek ez du esan nahi partidu erosoa izan zutenik. Alderantziz urdinek beraien aukerak izan zituzten. Hasiera parekatua izan zuen partiduak, baina Ansa eta Labakak partiduaren erdira hurbiltzen ari zirela aldeak haunditzen hasi ziren eta zortzi tantoren aldea ere eskuratu zuten 24-16. Orduan Joxi Aizpuruk atsedena eskatu zuen eta ongi etorri zitzaien geldialdi hori urdinei.  Sei tanto egin zituzten erreskadan eta 24-22, bi tantora hurbildu ziren. Hala ere, berriz sakea eskuratu ondoren, gorriak 30garren tantora joan ziren zuzenean.

Beraz, bi bikote faboritoak pasa dira finalera eta astelehenean jokatuko da finala, Setien eta Bereziartuaren artekoa.

Sagardoaren Txapelketaren finalerdiak erabakita geratu dira

Sagardoaren Txapelketaren finalerdiak erabakita geratu dira

Ansa II-Labakak, Goikoetxea V-Aizpuru III.aren aurka jokatuko dute eta Urriza-Zalduak, Segurola-Larrañagaren kontra

Azken jardunaldiak ez zuen aldaketarik ekarri Sagardoaren Txapelketaren sailkapenean eta aurreko astean bezala geratu da. Ansa II-Labakak azken jardunaldian ere irabazi egin zuten, 30-22, Goikoetxea-Aizpururen aurka eta beraz partidu hau bera jokatuko da finalerdian.

Jardunaldiko lehenengo partiduan Juanenea eta Zubirik Erremontari saioan, lehenengo garaipena lortu zuten 21-30, baina ez zuten aukerari ksailkatzeko eta Segurola eta Larrañaga hirugarren postuan sailkatu dira nahiz eta galdu. Honela, finalerdian Urriza eta Zaldua izango dituzte aurkari Segurola eta Larrañagak.

Azken bi partiduak ezusteko batzuk izan zituzten. Hasteko Juanenea eta Zubirik ez zuten partidarik irabazi eta sailkapenaren presiorik gabe txapelketako partidarik onena jokatu zuten eta merezimendu osoz lortu zuten garaipena. Hasieratik bukaerarino nagusitu ziren. Segurola eta Larrañagak ez zuten punturik batu.

Hala ere ez zuten posturik galdu Goikoetxeak eta Aizpuruk garaipena ez zutelako lortu azken partidan.Aurretik joan ziren Ansa eta Labakaren aurka, baina 16-20 aurretik zirela krisian sartu eta Setien sagardotegiaren bikoteak buelta eman zioten markagailuari 14-2ko azken partzial batekin. 

Urrutia eta Barrenetxeak, Gurutzetaren bikoteak 16an edo tanto gutxiagoan geratzea behar zuten sailkatzeko, baina Goikoetxea eta Aizpuruk ez zuten arazorik izan 17ra iristeko.

Honela sagardotegi sailkatuak Setien, Bereziartua, Gaztañaga eta Gurutzeta dira eta Oialume Zar eta Larre Gain geratu dira kanpoan. 

Juanenea eta Zubiri lehenengo kanporatuak, Sagardoaren Txapelketan

Juanenea eta Zubiri lehenengo kanporatuak, Sagardoaren Txapelketan

Sagardoaren Txapelketaren lehenengo fasea amaitzeko jardunaldi bakarra geratzen da eta atzo jokatu ziren partiden emaitzekin argitu dira hainbat gauza. Hasteko finalerdietarako hiru sailkatu ezagutzen dira eta kanpoan geratu den bikote bat ere badakigu zein den. 

Juanenea eta Zubirik (Larre Gain) 30-23 galdu zuten Urrutia II eta Barrenetxea IV.aren aurka eta beraz kanpoan geratu dira nafarrak. Lau puntu dituzte jardunaldi baten faltan eta ezin dute laugarren posturik eskuratu. Alderantziz, Urrutia-Barrenetxeak (Oialume Zar) aukera txiki bat badute sailkatzeko. Horretarako, azken jardunaldian Goikoetxea eta Aizpuruk (Gurutzeta) 16 tanto edo gutxiago egin beharko dituzte. 

Erremontari saioko bigarren partidan Urriza eta Zalduak 30-28 garaitu zituzten Segurola eta Larrañaga. emaitza honekin bi bikoteak sailkatu dira finalerdietara.

Goiko postuetan Ansa-Labaka (Setien), Urriza-Zaldua (Bereziartua) eta Segurola-Larrañaga (Gaztañaga) finalerdietara sailkatu dira eta orain postuak bakarrik geratzen dira jakiteko. 

Astelehenenko jardunaldian Urrutia eta Barrenetxeak txapelketako aurreneko garaipena lortu zuten. Partidaren hasieran ez beste, bigarren zatian aurretik jarri ziren hiru, lau tantoko aldearekin eta amaieran, 25-23 ondoren, partida amaitzen jakin zuten Barrenetxearen sakeari esker. 

Urriza eta Zaldua 29-20 aurretik joan arren kosta egin zitzaien partida istea eta Segurola eta Larrañaga 29-28 hurbildu ziren. Hala ere, azken tantoa gorrien aldekoa izan zen eta lau puntuak lortu zituzten eta aurkariek, bi.  

Etxarri-Barrenetxea eta Juanenea-Zubiriri asko zaildu zaie finalerdietara sailkapena

Etxarri-Barrenetxea eta Juanenea-Zubiriri asko zaildu zaie finalerdietara sailkapena

Sagardoaren Txapelketaren bosgarren jardunaldian hiru partidu jokatu ziren Erremontari saioaren barruan eta finalerdietarako sailkapena ezin zailago geratu zaie Etxarri-Barrenetxea (Oialume Zar) eta Juanenea-Zubiri (Larre Gain) bikoteeri. 

Euren partidak galdu zituzten Urriza-Zaldua (Bereziartua) eta Ansa II-Labaka (Setien) aurkarien kontra. Jaialdiko lehenengo partidan Urriza eta Zalduak 30-28 garaitu zituzten Juanenea eta Zubiri. Bigarren partidan Ansa eta Labakak 23an utzi zituzten Etxarri eta Barrenetxea. Hirugarren partidan Segurola eta Larrañagak (Gaztañaga) 27-30 irabazi zuten Goikoetxea eta Aizpuru III.aren aurka. 

Ansa eta Labaka, finalerdietan

Emaitza hauekin Ansa eta Labakak finalerdietara sailkapena lortu dute matematikoki lautik lau partida irabazita eta 16 punturekin. Aldiz, oso zail dute finalerdietara pasatzea Juanenea eta Zubirik, lau punturekin hiru partidetan, eta Etxarri eta Barrenetxeak, bost punturekin lau partidetan. Bi bikote hauek ez dute garaipenik lortu Sagardoaren Txapelketan. 

Tartean, sailkatzeko aukera askorekin daude Urriza eta Zaldua, hamabi punturekin, Segurola eta Larrañaga hamar punturekin hiru partidetan, eta Goikoetxea eta Zalduak bederatzi punturekin. Azken bikote honek oraindik lan handia du aurretik azken partidan. 

Atzoko hiru partidak berdinduak izan ziren, nahiz eta faboritoek azkenean garaipena lortu. Urriza eta Zalduak, azken txanpan zailtasunak izan zituzten, baina Juanenea eta Zubirik ezin izan zuten buelta eman partidari. Bigarren partidan errazago nagusitu ziren Ansa eta Labaka. Beti aurretik alde nabarmenekin menderatu zituzten Etxarri eta Barrenetxea. Hirugarren partidan oreka handia egon zen, baina tantu erabakiorretan hobe moldatu ziren urdinak eta Segurola eta Larrañagak lau puntu gehiago batu zituzten eta Goikoetxea-Aizpuruk, bi. 

Ansa-Labakak hirugarren garaipena lortu dute eta Urriza-Zalduak 14an utzi dituzte Goikoetxea-Aizpuru

Ansa-Labakak hirugarren garaipena lortu dute eta Urriza-Zalduak 14an utzi dituzte Goikoetxea-Aizpuru

Sagardoaren Txapelketaren laugarren jardunaldian Ansa eta Labakak hirugarren garaipena lortu dute eta Urriza eta Zalduak 14an utzi zituzten Goikoetxea V eta Aizpuru. Emaitza honekin Setien ordezkatzen duten Ansa eta Labakak lidertza sendotu dute eta hamabi punturekin finalerdietara sailkatu direla esan daiteke.

Erremontari saioko lehenengo partiduan Segurola eta Larrañaga (Gaztañaga) gainditu zituzten  30-28 eta bikote bakarra da partidarik galdu gabe jarraitzen duena hamabi punturekin. Gaztañagak sei puntu ditu bi partidetan. Jaialdiko bigarren partiduan Urriza eta Zalduak (Bereziartua) aurreko asteko arantza atera zuten eta 14an utzi zituzten, atzora arte galdu gabe zeuden Goikoetxea V eta Aizpuru III (Gurutzeta). Bi bikote hauek bi partidu irabazi eta bakarra galdu dute, baina puntuaketan puntua galdu zuen Gurutzetaren bikoteak eta orain zazpi dituzte eta Bereziartuak berriz zortzi.

Ansa-Labaka eta Segurola-Larrañagaren arteko partidua berdindua eta bizia izan zen. Ansak aurreko hasteko ildotik jarraitu nahi zuen eta indartsu hasi zen, baina segituan gelditu zuten bere eraginkortasuna Segurola eta Larrañagak. 7-3 galtzetik 8-10 irabaztera pasa ziren urdinak. Hala ere, gorriek gertu jarraitu zuten eta berdinketak iritsi ziren. Ansa eta Labakak berriz ere aurrea hartu zuten 17-14 eta oraingoan ez zuten aurrea inoiz utzi, amaierara arte hiru eta bost tantoko abatailak mantendu zituzten eta amaieran tanto bakarrera hurbildu arren lau puntuak eskuratu zituzten Ansa eta Labakak.

 Bigarren partida oso deberdina izan zen. Urrizak agindu zuen hasieratik eta hasierako bost tantoko aldea, 10-5, handitzen joan zen denbora guztian. 30-14ko markagailua partidaren erakusgarri izan zen eta urdinek puntua galdu zuten 17ra ez baitziren iritsi ere egin.