Urnietarrak 30-17 irabazi dio Juaneneari banakako final handian eta estreinakoz irabazi du
Imanol Ansa da Eusko Label-Banakako Erremonte Txapelketako txapeldun berria. Aritz Juaneneari 30-17 irabazi zion finalean eta txapelketarik garrantzitsueneko txapela jantzi zuen lehen aldiz. Urnietarrak Galarretan agindu zuen Juanenearen aurkako partidu bikainarekin. Juanenea ezinean aritu zen aurkariaren jokoaren aurrean. Finalak bi zati ezberdin izan zituen. Lehenengoan parekotasun handiagoa egon zen eta partida zapi batean mantendu zen markagailuak 14-12kora arte. Hortik aurrera Ansaren nagusitasuna nabarmena izan zen. Fisikoki ezin indartsuago dago eta prestaketa bikaina darama eta hori kantxan nabaritu zen. Gainera, askoz hobeto bukatu zuen eta aldea hamar tantoraino zabaldu zuen 23-13koan 9-1eko partzialarekin. Horrek aurrelariaren alde erabaki zuen partida.
Juaneneak partidan jarraitu zuen lehen zatian eta kolpe handia zuela erakutsi zuen, pilota argirik ere ez zuen huts egin, baina aurkaria hobea izan zen arlo guztietan. Hobeto atera zuen, hobeto aritu zen errestoan, hobeto piloteatu zuen, fisikoki hobeto aritu zen eta defentsan ere bikain aritu zen. 50 minutuko norgehiagoka Ansaren bi tantorekin hasi zen, baina Juanenea piloteoan nagusitzen hasi zen. Hori bai, bosna eta seina berdindu arren, ez zen inoiz aurretik jarri. Hor hartu zuen lehen errenta garrantzitsua urnietarrak, 11-6 ihes egin zuen une inspiratu batean. Bi tantora hurbildu zen Saldiasekoa, 13-11 eta 14-12, baina Ansa oso zentratuta zegoen eta Juaneneak eutsi ezin izan zion seigarren martxa jarri zuen. Oso ondo atera eta pilotakadak atzean zituela finala erabakita utzi zuen bost tantora ihes eginez eta lehen hamar tantoko maximoan 23-13koan. Zazpi tanto ere egin zituen saketik bere azken hamaika tantoetan. Sakez egindako bederatzigarren tantoarekin itxi zuen partida. Ez zion abantailari ihes egiten utzi eta hamahiru tantoko abantaila handiena 30-17koan iritsi zen. Txapeldunak 20 tanto egin zituen piloteoan eta bederatzi saketik. Juaneneak ez zuen akatsik egin. 15 tanto egin zituen, bi tanto saketik eta falta bat saketik. Ezer gutxi lepora dakioke atzelariari.
Ansa oso eskertua zegoen partidu amaieran ingurukoei. “Txapela erdia Julen Loitegirena da. Bere prestaketa sakrifikatu du niri laguntzeagatik. Ibon Zalduari ere eskertua nago, denbora luzean paper hori ere hartu izan duelako. Baita koadro osoari. Gaur egun erremontistak afizioagatik gaude, ofizioagatik baino gehiago. Gazteak animatuko nituzke afizio hau probatzera. Ordu asko sartu ditut kantxan prestaketa lanetan”.Partudaren inguruan Ansak azpimarratu zuenez “hasieran kosta egin zait neurria hartzea finalari, baina konfidantza askorekin nengoen eta gero eta hobeto aritu naiz. Gakoa sakean egon da, oso ongi sakatu dut eta horrek segurtasun gehiago eskaini dit. Fisikoki ere oso ongi aurkitu naiz. Partidu oso ona jokatu dudala uste dut. Oso pozik nago garaipenarekin eta orain nahiko lasai nagoen arren orduak aurrera joan ahala azaleratuko dira sentimenduak”.
URTEA TXAPELDUNA-AZPITXAPELDUNA
1944 ÁBREGO-SALSAMENDI 1952 ARESO 1981 INTXAUSPE-ZESTAU 1986 AGERRE-INTXAUSPE 1987 INTXAUSPE-MUJIKA I 1988 MUJICA I-AIZPURU 1989 MATXIN II-INTXAUSPE 1990 MATXIN II-MUJIKA I 1991 MUJICA I-ELIZALDE 1992 MATXIN II-MUJIKA I 1993 AIZPURU-AGERRE 1994 MATXIN II-AIZPURU 1995 EZKURRA-AIZPURU 1996 EZKURRA-EIZAGIRRE 1997 EZKURRA-EIZAGIRRE 1998 EZKURRA-LIZASO 1999 EZKURRA-EIZAGIRRE 2000 LIZASO-EZKURRA 2001 EZKURRA-LIZASO 2002 EZKURRA-ZEBERIO II 2003 EIZAGIRRE-EZKURRA 2004 EZKURRA-LIZASO 2005 EZKURRA-LIZASO 2006 ZEBERIO II-URRUTIA I 2007 ZEBERIO II-EZKURRA 2008 URRUTIA I-ZEBERIO II 2009 URRUTIA I-ZEBERIO II 2010 EZKURRA-SAN MIGUEL 2011 EZKURRA-URRUTIA I 2012 URRIZA-ZEBERIO II 2013 URRIZA-SAN MIGUEL 2014 SAN MIGUEL-URRIZA 2015 URRIZA-UTERGA 2016 URRIZA-BARRENETXEA IV 2017 URRIZA-UTERGA 2018 URRIZA-UTERGA 2019 BARRENETXEA IV-URRIZA 2020 URRIZA-ENDIKA 2021 BARRENETXEA IV-URRIZA 2022 URRIZA-BARRENETXEA IV 2023 ANSA II JUANENEA
Saldiaskoak 21-30 irabazi dio Barrenetxea IV.ari finalerdian
Erremonteko Eusko Label Txapelketak Ansa II.a eta Juanenearen arteko finala izango du irailaren 9an. Biek lehen finala jokatuko dute eta beraz, txapeldun berria izango da. Juaneneak 21-30 irabazi zion Barrenetxea IV.ari. Juaneneak ordubeteko partida jokatu zuen eta piloteoan Barrenetxea gainditu zuen. Partidak bi zati ezberdin izan zituen. Lehenengoan taktika handia izan zen sakearekin eta errestoan. Sakearekin min handiagoa egiten zuten piloteoarekin baino. Berdintasun handia zegoen, baina Hernaniko atzelaria zen ekimena eramaten zuena. Berdinketak bana, hiruna, launa, bosna izan ziren eta Barrenetxeak hiru tantoko aldea lortu zuen, 9-6koan. Berdinketak bueltatu ziren bederatzina eta hamarna. Hernaniarraren unerik onenean iritsi zen bere alderik handiena 18-14koan. Hurrengo tantoak erabat aldatu zuen partidaren dekorazioa. Barrenetxea jaun eta jabe izan zen, baina Juaneneak defentsa ikaragarriak egin zituen eta errekuperazio ikusgarri baten ondoren tantoa bere alde erori zen. Inflexio puntu bat izan zen. Saldiaskoak konfiantza handia hartu zuen eta lau tanto egin zituen jarraian saketik 18-19 aurreratzeko. Sakez tantoak egiteaz gain, piloteoan nagusi izatera pasa zen pilotakada ikusgarriak konektatuz eta Barrenetxeak, aitzitik, konfiantza galtzen zuen. Azken partziala 3-16koa izan zen eta Juanenea finalera eraman zuen. Errenta, pixkanaka, behin betiko bederatzietara igo zen. Merezimendu osoz irabazi zuen, eta batez ere, bere erremontean konfiantza handiz. Juaneneak 17 tanto egin zituen piloteoan eta hamar sakean. Barrenetxeak hiru falta egin zituen saketik, baina piloteoan ez zuen ia hutsik egin, aurkariak asmatu zuen. Bost tanto egin zituen saketik eta 13 piloteoan.
Barrenetxeak 27 tanto egin behar zituen Urrizaren aurka finalera zuzenean sailkatzeko, baina ez zituen egin. Javier Urriza 30-20 nagusitu zen eta beraz, Ansa da Eusko Label Txapelketako finalerako sailkatu dena. Urnietako aurrelariak 10 puntu lortu ditu, eta atzelari hernaniarra zortzi puntutan geratu da. Urriza aurretik kanporatuta zegoen, baina bere harrotasuna atera zuen txapeldun izatetik eta oraindik lehiakorra baino zerbait gehiago dela erakutsi zuen. Ligaxkako azken partida hasieratik bukaerara menderatu zuen eta, kanporatua izan denez, kontsolamendua ez den arren, arantza txiki bat atera ahal izan zuen. Urriza eta Juanenea berdinduta geratu dira, baina euren arteko partida Saldiasekoak irabazi zuen. Urriza indartsu hasi zen hasieratik 9-0eko partzialarekin. Partzial horrek markatu zuen norgehiagoka. Barrenetxea lau tantora hurbildu zen behin baino gehiagotan: 13-9, 18-14, 21-17, baina Iruñekoak oso ondo administratu zuen abantaila. Partida kontrolpean izan zuen beti, eta bost tanto baino gehiagoren abantailak behin eta berriz itzultzen ziren. 21-17tik 26-17ra pasa zen eta partida hamar tantoko maximoarekin itxi zen, 30-20. Urrizak saketik menderatu zuen. Barrenetxea ezinean aritu zen eta bere armarik onenak, sakeak, ez zuen funtzionatu.
Partida polita izan zen. Lehen tantoa oso piloteatua izan zen eta ordubeteko iraupena izan zuen. Urrizak hamar tanto egin zituen saketik, asko aldatuz. Zabalera atera edota gurutzatu egiten zuen, eta horrek min egin zion Barrenetxeari, atzetik errestatzen hasi behar izan baitzuen. Orduan partida gehiago berdindu zen eta piloteoak ederrak ziren. Urrizak jokaldi asko amaitu zituen, hiru bi pareta, hiru dejadaa, bi errebote… eta poza berreskuratu zuen ateratzen asmatu ez zuen baina piloteoa oso ondo egon zen aurkariaren aurka. 9-0 horrek markagailua eta partida baldintzatu zituen.
Odei Arregi (Tolosa, 30 urte) erremontistak bere azken partidua jokatuko du larunbatean Galarretan profesionaletan. 2021eko azaroan debutatu zuen Oriamendi enpresarekin eta bi urte bete aurretik beste erronka batzuk ditu aurretik. Azkenengo partidua Loitegirekin jokatuko du, Gurrutxagaren eta Zalduaren aurka.
Bi urte eta gero erremontea utziko duzu.
Erronka bat izan zen niretzat erremontea. Pandemiak aukera eman zidan profesional izateko eta hasiera oso polita izan zen. Debutatzea lortu nuen eta oso gustora aritu nintzen urte t’erdian. Asko disfrutatu dut denbora guztian. Hala ere, ikusi dut saltoa ezin dudala eman. Maila altuagoan aritzea oso zaila da. Beste gauza batzuk ere utzi ditut erremonteagatik. Uzteko erabakia kosta egin zait hartzen, baina erabakia hartu nuen eta orain beste erronka batzuk ditut aurretik.
Nolakoak izan dira bi urte hauek?
2021eko azaroaren 13an debutatu nuen. Balorazioa ona da. Profesionaletara iritsi naiz eta debuta oso ona izan zen. Pelotako beste modalitateetan intentsitate handiko pelotaria nintzen, erasokorra eta tantoa bilatzen nuena. Erremontean ezberdina da. Hemen eusten nuen pelotaria bihurtu nintzen. Nahiko txukun egokitu nintzen. Denak dugu gora iristeko nahi hori, baina zaila da. Boladen kirola da. Partiduak erreskadan irabazten dira, baina galdu ere bai. Oso gustora jokatu dut eta aurrera pausuak eman ditudala usten dut, baina goiko erremontistak urruti zeuden.
Erremontean jardun eta gero gazteei gomendatzen diezu kirol hau probatzera?
Dudarik gabe. Modalitate asko jokatu ditut eta erremontea aldearekin da zailena. Erronka handi bat da. 16 urteren bueltan utzi nuen esku pelota eta ondoren herramintako beste modalitate batzutan ibili nintzen. Hor bizioak hartu nituen eta gero hori erremontean nabaritzen da eta ez dizu uzten modu egokian jokatzen. Erremontean, esku pelotan, bezala eskutik pasata jotzen da pelota. Beste modalitateetan eskura iritsi aurretik. Posturak ezberdinak dira eta eskutik zuzenean erremontera pasaz gero egokiagoa da bizioak ekidin eta postura egokiagoak hartzen diralako. Postura naturalagoa da. Egia da 28 urterekin debutatzeak lasaitasuna ematen dizula, beste ibilbide bat eta konfidantza gehiago ere bai. Erremontea desesperantea izan daiteke, baina ikasketa gune ikaragarria ere bai. Oso polita da. Probatu eta ikasi eta gero asko disfrutatzen da.
Aldageletan nabarituko da zure hutsunea.
Nik ere nabarituko dut. Aldageletan oraindik eta gehiago disfrutatu dut. Egunero joan naiz Galarretara entrenatzera, ikustera, giroaz gozatzera eta beste erremontistak askotan galdetzen zidaten zer egiten nuen bertan. Joan eta entrenatzea ez zitzaidan batere kostatzen. Gainera oso lagunartekoa naiz. Nire izaera hori izan da. Giro hori faltan botako dut.
Zerbait berezia egingo duzu larunbateko despedida eta gero?
Afaltzera joango gara Tolosara ingurukoak. 25en bat. Pelotako lagunak eta familiakoak.
Ansa II.ak 30-20 irabazi zion Juaneneari Eusko Label Torneoko ligaxkako bosgarren partidan. Emaitza honek behin betiko kanporatzen du Urriza eta finalerdietara sailkatzen du Juanenea lau punturekin. Ansa lider jarri da sailkapenean eta Barrenetxea larunbatean Urrizaren aurka 27 tantora iristen ez bada lehen finalista izango litzateke. Atzelari hernaniarrak 27 tanto behar ditu zuzenean finalera pasatzeko. Ansa eta Juanenearen arteko partidak ez zuen emozio handirik izan, nahiz eta markagailua berdinduta mantendu zen 19nako berdinketara arte. Aurrelari urnietarraren 10-0eko partzialak 29-19 jarri zuen markagailuan. Partida 30-20koarekin itxi zen amaierara. Juaneneak finalerdietara sailkatu zela ikusi zuen 17na jarri zenean. Agian burua lasaitu egin zen sailkatua zegoela jakinda, eta horrek lagundu egin zion Ansari, ihes erraz egin baitzuen markagailuan. Partidak berrogei minutu iraun zuen eta gehienak 19nako berdinketara arte. Ansa gehiago menderatzen ari zen piloteoan eta nagusi zen kolpean, baina Juaneneak ondo defendatzen zuen eta batez ere saketik egindako sei tantorekin hobeto ateratzen zuen. Gainera, Ansaren bost akatsek berdinduta eramaten zuten partida.
Ansak hasieratik agindu zuen 9-6, 14-10 eta 17-14koarekin, markagailuan alde handirik egon gabe. Horrek morala ematen zion sailkapena gertu zuela ikusten zuen Juaneneari, eta arazorik gabe ziurtatu ahal izan zuen. Zangoak ere ez zion arazorik eman eta irailaren 2an jokatuko den Eusko Labeleko lehen finalerdian izango da. Bere aurkaria Ansa edo Barrenetxea izango dira.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu AjusteakOnartu
Cookien Politika
Resumen Privacidad
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu web gunean nabigatzen ari zaren bitartean esperientzia hobetzeko. Cookie horietatik, behar bezala sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira web gunearen oinarrizko funtzionaltasunetarako. Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen den aztertzen eta ulertzen laguntzeko. Cookie hauek zure nabigatzailean soilik gordeko dira zure baimenarekin. Cookie hauen opt-out aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk aukeratzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beharrezko cookieak guztiz funtsezkoak dira web guneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, web gunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak bakarrik sartzen dira. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Beharrezko ez diren cookieak dira web guneak funtziona dezan eta erabiltzailearen datu pertsonalak analisien, iragarkien eta sartutako beste eduki batzuen bidez biltzeko berariaz erabiltzen ez diren cookieak. Nahitaezkoa da erabiltzailearen baimena lortzea bere webgunean cookie hauek exekutatu aurretik.