Binakako Txapelketa Nagusiaren 54garren edizioa aurkeztu da Orona Fundazioan

2024. urteko Binakako erremonte txapelketa aurkeztu da gaur Orona Fundazioaren auditorio nagusian. 54garren edizioa izango da. Ekitaldi honetan, lehenengo eta bigarren mailako txapelketan parte hartuko duten bikoteak eman dira ezagutzera, eta bertan txapelketaren zehaztasun guztiak ezagutu dira.

Aurten ere bi txapelketa antolatu dira eta Lehenengo Mailakoan lau bikotek hartuko dute parte: Barrenetxea IV-Segurola, Ezkurra II-Azpiroz, Ansa II-Juanenea eta Urriza-Larrañaga.
Lau bikote egoteak txapelketarik berdinduena eta maila altukoena izatea ziurtatzen du. Ez dago faborito argirik.
Lau bikotez osaturiko lehen fase bat jokatuko da, eta denek denen aurka jokatu beharko dute bi aldiz.
Bederatzi jardunaldi izango dituzten horretarako: Urriaren 19, 26, azaroaren 2, 9, 15, 23, 30 eta abenduaren 7 eta 14a.
Partidak set formatuan jokatuko dira. 15 tantuko bi set-ek osatuko dute partida hasiera batean baina bikote bakoitzak set bana irabazi ezkero, hirugarrengo set bat jokatuko da 8 tantura, partidaren bikote irabazlea zein den zehazteko.
Ligaxkako puntuaketa sistema, ondorengoa izango da: Lehenengo bi set-ak irabazita (2-0)  4 puntu; Lehen set-etako bat eta hirugarrena irabazita (2-1) 3 puntu; Lehen bi set-etatik bat irabazita (1-2) puntu 1; Set bakarra irabazi gabe (0-2) 0 puntu; eta partidaren amaieran 15 tantura iristen ez dena -1 puntu.

Lehenengo fasean aurrena amaitzen duenak finalera sailkapena lortuko du zuzenean. Bigarren eta hirugarren sailkatuak finalerdi bat jokatuko dute eta laugarren sailkatua kanporatua izango da. Jardunaldi bakarrean jokatuko da finalaurreko partidua eta abenduaren 21ko jaialdian jokatuko da.

FINALA:
Finala, abenduaren 28ean, jokatuko da. Ligaxkan lehenengo postuan geratu den bikoteak, finalaurrea irabazi duen bikotearen aurka jokatuko du.

Bigarren mailakoan bost bikote
Bigarren mailako txapelketa ere aurkeztu zen eta aurtengoa bigarren edizioa izango da. Lehenengo mailakoaren formatu antzekoa izango du, baina bost bikoterekin:  Aldabe-Aiestaran VI, Jabalera-Apezetxea, Irazu-Zaldua I, Gurrutxaga-Martirena eta Goikoetxea V-Zubiri.
Itzuli bakarrera jokatuko da, eta lehenengoa zuzenean sailkatuko da finalera eta bigarren eta hirugarren sailkatuak finalerdia jokatuko dute. Azken bi sailkatuak geratuko dira kanpoan maila honetan.
Egutegia lehenengo mailakoaren berdina izango da.
BONOAK SALGAI DAUDE
 
Binakako txapelketaz gozatu nahi duenak aukera bikaina du Bonoak erosita. Dagoeneko salgai daude www.oriamendi.eus webgunean eta gainera %30eko beherapenekin datoz.
Finalerako eta finalerdietarako sarrerak ere eskuragarri daude dagoeneko. Ez utzi aukera pasatzen eta ez geratu sarrerarik gabe.
Aurkezpena Oihana Maritorenak gidatu du aurkezpena, eta ekitaldian honako gonbidatu hauek parte hartu dute: Orona enpresaren ordezkaria, Eusko Jaurlaritza-ko ordezkaria, ETB-ko ordezkari bat, El Diario Vasco egunkariko ordezkaria eta Oriamendi-ko ordezkaria.
ekipazio ofiziala

salgai

Oriamendi 2024-2025 ekipazio ofiziala eskuragarri! 🏆✨ Pertsonaliza ezazu zure izenarekin edo jarri gogokoen duzun pilotariaren izena. Lortu zure kamiseta!