Javier Urriza eta Endika Urrutiak bihar hasiko dute, 17:00etan, bere ibilbidea Kutxabank Torneoan. Finalerdietako ligaxkaren bigarren partidua izango da, larunbatean Juaneneak Barrenetxea hernaniarra 30-21 galdu eta gero.
Urriza eta Endikak askotan jokatu dute elkarren aurka eta Iruñako aurrelaria izan da beti garailea. Beraz, Urriza da partidua iraabzteko faborito nagusia. Endikak txortakilean arazoak izan berri ditu, baina osatu da txapelketan debutatzeko.
Bi erremotista hoberenetarikoen arteko partidua da eta ikuskizuna espero da. Urriza aurrelaria da eta Endika atzelaria, nahiz eta bere ibilbidea profesional mailan aurrelari bezala hasi. Horrek jokoaren alde guztiak ongi ezagutzea eta menperatzea du lagungarri.
Hala ere, Urriza oso pelotari osoa d, dena egiten du ongi eta jokatzen dituen partidu guztietan izaten da irabazteko hautagai nagusia. Azken urteetan txapela gehien irabazi dituena da eta buruz burukoaren dominatzaile nagusia
Pasa den urtean Barrenetxeak gainditu zuen eta arantza atera nahi du. Horretarako, lehenengo pausoa Endika gainditzea izango da.
Irabazleak lau puntu batzen ditu eta aurrera pauso garrantzitsua emango luke, gutxienez finalerdira sailkatzeko. Ligaxkaren irabazlea finalera sailkatzen da eta bigarren eta hirugarren sailkatuak finalerdi bat jokatuko dute.