Hernaniarra 30-26 nagusitu da eta finalera zuzenean sartu daiteke

Endika Barrenetxeak 30-26 irabazi zion Juaneneari eta azken jardunaldian Azpiroz eta Ezkurra II .aren artean erabakitzeke dagoen Banakako Eusko Labeleko ligaxka airean utzi du.
Hernaniarra lehen postuan kokatu da hamar punturekin eta azken jardunaldian Azpirozek 27 tanto egiten ez baditu finalera sailkatuko da zuzenean. Jakina, Juaneneari finalerdietarako sailkapena zaildu zaio, puntu bakarra lortu baitzuen, eta lau punturekin geratu da. Azken partidaren arabera. Ezkurrak Azpirozi irabazten badio, Ezkurrak bost puntu lortuko lituzke, Juaneneak baino bat gehiago.
Eta hori partida ondo hasi ondoren Saldiaskoarentzat. Markagailuan eta jokoan nagusi izan ziren partidaren erdira arte, 15-9 eta 16-10ean lau edo sei tantoko abantailekin. Hortik aurrera partidaren dekorazioa aldatu zen. Barrenetxeak akatsak zuzendu eta hobeto ateratzen hasi zen. Horrek piloteoan konfiantza hartzen lagundu zion eta 16-10etik 20-22ra pasa zen 4-12ko partzialarekin. Juaneneak azken ahalegina egin eta 25na berdindu zuen, baina ekimena Barrenetxearena zen eta 1-5eko azken partzialarekin garaipen garrantzitsua lortu zuen.

Markagailua: 2-0, 2-1, 3-1, 3-3, 7-3, 7-4, 8-4, 8-7, 10-7, 10-8, 14-8, 14-9, 15-9, 15-10, 16-10, 16-16, 17-16, 20-22, 25-25, 25-29, 26-29 eta 26-30.

Sailkapena

1. Barrenetxea IV 10 puntu 3 partida
2. Azpiroz 8 puntu bi partida
3. Juaneneak 4 puntu 3 partida
4. Ezkurra II .a puntu 1 2 bi partida