ORIAMENDIK ANSA II BURUZ BURUKO ERREMONTE
TXAPELKETARA EZ DEITZEA ERAGIN DUTEN ARRAZOIAK AZALDU DITU
Hernani, 2026ko abuztuaren 13a.
Orain arte, isilik egotea erabaki dugu. Gure ustez, pilotari batekin zeuden ezberdintasunek harreman profesional eta kontratuzko baten barruan egon behar zuten eta publiko egiteak pilotariari berari eta, bereziki, erremonteari kalte egin ziezaiokeen.
Hala ere, ANSA II.ak 2026ko abuztuaren 7an deitutako prentsaurrekoan emandako bertsioa entzun ondoren, non enpresaren erabakia bat-batekoa, justifikaziorik gabea eta interes pertsonalek bultzatua bezala aurkezten duen, ORIAMENDI erabaki hori hartzeko oinarritu den eta ANSA II.ak bere azken adierazpen publikoak egin aurretik guztiz ezagutzen zituen gertaerak azaldu beharrean aurkitzen gara.
Komeni da adieraztea gaur azalduko diren gertakari, jarduketa eta adierazpen guztiak urteko lehen sei hilabeteei dagozkiela soil-soilik. 2026rako sinatutako kontratuari dagokion aldia denez, ORIAMENDIk nahikotzat jo du aurten izandako gorabeheretara mugatzea, aurreko ekitaldietara jo beharrik gabe.
1. Bi aldeak behartzen dituen kontratua
Has gaitezen funtsezko kontu batetik.
ANSA II.ak dio bere kirol emaitzek Banakako Txapelketa jokatzeko eskubidea eman ziotela.
ORIAMENDI eta pilotarien artean sinatutako kontratuek ez dute inolako txapelketetan parte hartzeko eskubide automatikorik ez lehentasunezkorik aitortzen.
Besteak beste, pilotariek honako betebehar hauek hartzen dituzte beren gain: programatzen diren partidetan parte hartzea, prestatze- eta promozio-jarduerak, enpresak ezarritako arauak eta antolaketa-konbinazioak, jarduera profesionala garatzeko material baimendua eta lehiaketa bakoitzaren araudia betetzea.
Marko hori onartu eta sinatu zuten bi aldeek 2026rako kontratuan.
2. 2025eko abendua: lehen desadostasuna
- urtearen amaieran, 22 pilotariei jakinarazi genien enpresak 2026an azken denboraldia egiteko erabakia hartu zuela, eta, zailtasun ekonomiko nabarmenak izan arren, jardueraren azken urtea bermatzeko baldintza ekonomikoei eutsi zitzaiela.
Egoera honen jakitun izanik, ANSA II izan zen hasiera batean bere baldintza ekonomikoen hobekuntza indibiduala planteatu zuen 22 pilotarien artean bakarra.
Azkenean, bere asmoek ez zuten aurrera egin eta ANSA II.ak aurreko urteko baldintza berdinetan sinatu zuen kontratua.
ANSA II.ak prentsaurrekoan adierazi zuenez, pilotariak bulegora igotzen direnean badakite zer esaten zaien: «dagoena dago eta, bestela, hor duzu atea». Horrela aurkeztuta, baieztapena testuingurutik kanpo geratzen da, modalitatearen benetako egoera ekonomikoari erantzuten baitio. Deigarria da, gainera, ANSA II-k bere azalpena horrela ematea, modalitate honetako profesional garrantzitsuek, azken urteetan, beren borondatez soldata-murrizketak onartu dituztenean, jarduerari eusten laguntzeko asmoz.
Errekerimendu hau interes propio eta indibidual bati erantzuten dio soilik, eta ez erremontearen eta pilotarien kolektiboaren interesen defentsari.
3. Kapitainarekin/botileroarekin izandako gatazka
Erremontari txapelketako kapitainak/botileroak EITBk eta ORIAMENDIk adostasunez aukeratzen dituzte, eta haien funtzio nagusietako bat programarako edukiak sortzen laguntzea da.
Maiatzaren 6an, Erremontari grabaketak hasi baino bost egun lehenago, parte hartu zuten pilotari guztiei jakinarazi zitzaien nor izango zen bere kapitain/botillero lehiaketan. Jarraian, ANSA II.a zuzenean jarri zen harremanetan bere kapitain/botileroarekin, egindako izendapenarekin ados ez zegoela adierazteko.
Elkarrizketa horietan, ANSA II.ak adierazi zuen nahiago zuela botilerorik gabe edo berak aukeratutako pertsona batekin lehiatu, eta EITBra zuzenean joatea ere proposatu zuen, hartutako erabakia aldatzen saiatzeko.
Zuzenean esan zion:
«En el tema del remonte considero que entiendo bastante más que tú».
«No sé si tú ahí me puedes aportar diciéndome cómo tengo que jugar».
«Mira, yo ahora mismo me siento el mejor».
«He visto tu perfil en este programa y, a nivel personal, que seas tan activo y motivador… a mí no me gusta. No me gusta».
«Porque, si no, voy a estar intentando ignorarte».
Kapitainak/botileroak hasieran onartu egin zuen bere eginkizuna. ANSA II.aren mezuak eta audioak jaso ondoren, botilero lanari uko egitea erabaki zuen eta hala jakinarazi zion enpresari.
Badago, gainera, bereziki adierazgarria egin zaigun elementu bat: kapitainak/botileroak gertatutakoa ORIAMENDIRI jakinaraziko ziola adierazi zionenan, ANSA II.ak elkarrizketaren edukia osorik ez azaltzeko eskatu zion eta enpresari azalpen neutroagoa eskaintzea planteatu zuen.
Hitzez hitz adierazi zuen:
«No digas que te he dicho todo esto».
«Por lo menos intenta buscar una forma de decírselo más bonita».
«Si le planteas que yo te he mandado un audio y que yo te he dicho tal cual todo lo que te he dicho, ya me van a crujir estos ca………».
Audio horietan, ANSA II.ak Oriamendirekiko jarrera agerian uzten duten adierazpenak egin zituen.
Hitzez hitz aipatzen du:
«Ya es que me suda los cojones ORIAMENDI».
«También tengo en mente decir directamente a EITB que metan este botillero» (berak aukeratutako botilleroari erreferentzia eginez).
Audioen arabera, kontua ez zen izan kirol zaletasuna adieraztea bakarrik. ANSA II.ak zuzenean jardun zuen erakundeak izendatutako pertsonaren aurrean, hartutako erabakia aldatzeko EITBra jotzea baloratu zuen eta, ondoren, ORIAMENDIk elkarrizketen edukia osorik ez ezagutzea eskatu zuen.
Beste behin ere, ekintza honek interes indibidual bati erantzuten dio, bere txapelketako bikotea ere kontuan hartu gabe eta, noski, ezin da aurkeztu erremontearen eta pilotarien kolektiboaren defentsarako jarduera gisa.
Lehen grabazio egunerako bost egun falta zirela, kapitain berri bat aurkitu behar izan zen, eta kamisetak, biniloak, olanak, bideoak, diseinuak, telebistako edukiak eta dokumentazioa berregin. Ia bukatuta zegoen lan bat berrantolatu behar izan zen EITBrekin, hornitzaileekin eta kolaboratzaileekin.
Hori guztia gertatu zen antolakuntzari zegokion erabaki bat ez zetorrelako bat pilotariaren zaletasun pertsonalekin, eta horrek, enpresaren iritziz, bere interes propioari eta ez erremontearen interes orokorrari begirako jarduera bat agerian uzten du, berriz ere.
Gertakari hauek Erremontari txapelketaren garapen egokian eraginik izan ez zezaten, enpresak ANSA IIa bilera batera deitu zuen finalaren biharamunerako. Ekainaren 4an egin zitzaion deialdia, ekainaren 30erako, eta ANSA II.a ez zen bilera horretara agertu ere egin.
4. Errenteria: ANSA II.ak, ORIAMENDIren programazioa ez betetzea erabaki zuen
Erremontariren finalerdietara iritsi ziren pilotari guztiei frontoi motzean jokatzeko partidak antolatu zitzaizkien: ekainaren 19an, Lekunberrin, eta ekainaren 20an, Errenterian.
Helburua sinplea zen: programazio bateratu bat izatea eta pilotari guztiak kirol baldintza baliokideetan iristea Erremontariren finalerdietara.
Denek bete zuten programazioa, ANSA II.ak izan ezik.
ANSA II.ak bi egun lehenago jakinarazi zuen ez zuela jokatuko zegokion partida, baina ez zuen lesio edo eragozpenen bat justifikatu, orkatilan mina zuela besterik ez. Bere azalpena izan zen nahiago zuela finalerdirako gorde.
Komunikazio eta iragarpen lanak oso aurreratuta egoteak, gainera, aurreikusitako programazioa berrantolatzea zaildu zuen.
Informazio guztia Udaletara bidalia zen.
Emaitza objektiboa izan zen finalerdiak jokatu zituzten gainerako pilotariek konpromisoa bete zutela eta ANSA II jokatu gabe iritsi zela hurrengo fasera.
Berriro ere, guztiontzat pentsatutako programazioa denek bete zuten, ANSA II.ak izan ezik.
Enpresaren iritziz, berriro ere norberaren onurarako egindako jarduera izan zen, eta ondorioak izan zituen lankideentzat, enpresarentzat eta babesleentzat.
5. Beste 21 profesionalek erabiltzen ez duten zesta bat
Honakoa da ORIAMENDIn kezka gehien sortu duen gertakarietako bat.
ORIAMENDIk bere 16 urteko jardueran sistema komun bat du mantendu du kirol materialari dagokionez. Bere helburua oinarrizkoa da: profesionalak baldintza tekniko kontrolatuen pean lehiatzea eta aldez aurretik ezagutu, egiaztatu eta balioztatu ez diren materialak alde bakartasunez ezin sartu ahal izatea.
Gaur egun 22 pilotari daude jardunean ORIAMENDIn. Hogeita batek sistema komunaren menpe dagoen materiala erabiltzen dute.
ANSA II.a izan da ORIAMENDIk hauteman duen bakarra, lehiaketan, kanpotik eta material desberdinekin egindako zesta bat erabili duena, aldez aurretik jakinarazi gabe eta enpresak baimendu, homologatu edo balioztatu gabe.
Gutxi gorabehera hamasei urtetan ehundik gora profesionalekin lan egin ondoren, ORIAMENDIk ez zuen aurretik horrelako egoerarik antzeman.
Materiala kontrolatzeko arrazoia ez da inoiz izan inori mesede egitea, baizik eta, egiaztatu gabeko desberdintasun teknikoak saihestea eta denak baldintza berdinetan lehiatzen saiatzea. Horretarako, ORIAMENDIk egiten diren eta pilotariei ematen zaizkien zesta guztien kontrola eramaten du.
Kontuak are garrantzi handiagoa hartu zuen telebistaz emandako finalaurreko batean. Lehen seta galdu eta gero, ANSA II.ak berak azaldu zuen publikoki telebistan zesta aldatu zuela eta zesta berri harekin pilota beste era batera ateratzen zela, aurkariaren egokitzapena zailduz. Erremontari finalaurrekoan gertatu ziren adierazpen horiek.
Ondoren, ORIAMENDIk jatorria ikertu zuen eta zesta egin zuen pertsonak enpresari baieztatu zion material ezberdinak erabili zituela.
Guztiz zorrotzak izan nahi dugu.
Dakiguna da ANSA II izan zela lehiaketan kanpoko material desberdin bat erabiltzen zuen pilotari bakarra, eta berak adierazi zuela publikoki zesta hark pilotaren portaera aldatzen zuela. Enpresaren ustez, material desberdinen erabilpena zestaren errendimendua hobetzera bideratuta zegoen.
ORIAMENDIren iritziz, aipatu jokaerak ez dio erantzuten erremontearen interes orokorrari, pilotariaren interes partikularrari baizik.
6. Zuzendaritzak lau bilera deialdi eta agerraldirik ez
Hau guztia atzeman genuenean, ORIAMENDIk ez zuen berehala neurri bat hartu.
Edozein neurri hartu aurretik, ORIAMENDIk ANSA II.aren azalpenak entzun nahi izan zituen. Asmo horrekin, ekainaren 24an eta 25ean ondoz ondoko bi bileretara deitu zitzaion.
Zuzendaritzak bi aldiz deitu zuen ANSA II.a, zesta hura nork egin zuen, zein material zituen, noiztik erabiltzen zuen eta zein egoeratan lehiatu zen azal zezan.
Ez zen bileretara agertu, eta ez zuen bere ez-agertzeetarako justifikaziorik ezta azalpenik eman.
Horrek garrantzia berezia hartzen du orain, ANSA II.ak publikoki esan baitu ORIAMENDIk ez zuela gatazka konpontzeko borondaterik izan.
ANSA II.ak ez joatea erabaki zuen. Hori dela eta, idatzizko jakinarazpen bat bidali zitzaion, enpresak berak balioztaturiko materiala ez zena erabiltzea galaraziz eta gainerako pilotarien berbera erabiltzeko eskatuz.
ANSA II ekainaren 30erako deitu zuten hasiera batean, kapitainaren/botileroaren figurari buruzko gaia berarekin jorratzeko asmoz. Deialdira agertu ez zenez, hirugarren aldiz ez baitzen agertu, enpresak berriro deitu zion uztailaren 1erako, helburu berarekin. ANSA II.a ere ez zen laugarren deialdi horretara joan.
7. «Set-a bota nuen»: publikoaren konfiantza
ORIAMENDIk gordetzen duen grabazio batean, ANSA II.ak «set-a bota» zuela adierazi zuen publikoki.
Ez gara ari jokaldi bat interpretatzen, ezta asmo bat egozten ere. Jokalariak berak egindako adierazpen bat errepikatzen ari gara.
Oriamendiren ustez, horrek enpresaren eta pilotariaren arteko harremana ere gainditzen du.
Lehiaketa profesional bat existitzen da, zale batzuek sarrera bat erosten dutelako, emankizunei jarraitzen dietelako, beren jokalariei laguntzen dietelako eta ikusten ari direna benetako lehiaketa bat dela uste dutelako, non denak irabazten saiatzen diren. Horrek guztiak are garrantzi handiagoa hartzen du lehiaketari lotutako legezko apustuak daudenean.
Konfiantza hori ezinbestekoa da.
ANSA II.aren edo beste edozein pilotariren «set-a bota nuen» moduko baieztapenek kalte larria eragin diezaioke konfiantza horri, eta, horrekin batera, lehiaketaren eta antolakuntzaren beraren sinesgarritasunari.
Gure zaleek errespetu osoa merezi dute. Aurkariek, babesleek, komunikabideek eta EITBk ere merezi dute errespetu hori.
Hori dela eta, ORIAMENDIren ustez, ezaugarri horiek bateraezinak dira lehiaketa profesional batek zaindu behar dituen zintzotasun eta konpromiso estandarrekin.
8. Gertakari horiek guztiak batera aztertzen direnean
Diferentzia ekonomiko bat gerta daiteke. Kirol desadostasuna ere bai. Kapitain batekin desadostasuna gerta daiteke. Materialari buruzko arazo bat akats baten ondorio ere izan liteke.
Baina dena hilabete gutxiren buruan eta beti pilotari beraren inguruan gertatzen denean, ez da arrazoizkoa gertaera bakoitza modu isolatuan aztertzea.
ORIAMENDI 22 pilotarirekin ari da lanean, antolakuntza eta kontratu esparru berarekin. Gainerako 21ekin ez dugu izan denboraldi honetan intzidentzia-segida konparagarririk.
Enpresarentzat gertaera guztietan eredu bat dago: baldintza ekonomiko bat, programazio bat, antolakuntzako erabaki bat edo arau komun bat ez bada ANSA II.aren interesekin bat etorri, hura aldatzera, saihestera edo tratamendu desberdin bat lortzera bideratutako jarduera bat gertatzen zen.
Enpresari ere ez zitzaion gustatu bere txapeletako bat Nafarroako erremontisten koadroari eskaini izana. ANSA II libre da bere garaipenak nahi dituenari eskaintzeko, nahiz eta, gertatu zen testuingurua kontuan hartuta, ORIAMENDIk enpresarekiko urruntze eta enfrentamenduaren beste erakusgarri gisa ulertu zuen keinu hura.
Oriamendik Summer Season txapelketatik kanpo utzi izana jakinarazio zionetik, ANSA II.a Banakako Txapelketan parte hartuko zuela bermatu eta ziurtatu nahian ibili da. Konfiantza galtzearen ondorioz, parte-hartze hori bermatu ez zenez, beste pilotari batzuek enpresari presioa egiteko jarduerak hasi zituen, erabaki hori atzera botatzeko; jarduera hauek ORIAMENDI bere jarrera eta erabakian berrestera eraman zuten.
Gertaera multzo horrek, eta ez gertaera bakar batek, azaltzen ditu ORIAMENDIk hartutako erabakiak.
9. Hurrengo txapelketetan ANSA II ez deitzeko behin betiko erabakia
ANSA II hilabete batez ez programatzeko hasierako erabakiaren helburua ez zen soilik gertaeren aurrean pilotariari arreta deitzea. Momentu hartan, Oriamendik beharrezkotzat jo zuen egoera patxadaz aztertzeko denbora nahikoa hartzea, gertaera guztiak baloratzea eta unean uneko erabaki presatiak edo baldintzatuak hartzea saihestea.
Denboraldi horretan, ORIAMENDIk jakin du ANSA II.ak hainbat bilera eta elkarrizketa izan zituela beste pilotari batzuekin, eta horietan enpresaren kontrako jarrera sortzen saiatu zela, gertaera jakin batzuei garrantzia kenduz eta ORIAMENDIren erabakiak eragin zituzten jarduera batzuen garrantzia zalantzan jarriz.
Aurretik azaldutako gertaera guztiak, ondorengo bilakaera eta denboraldi honetan zehar ezagututako jarduerak baloratu ondoren, ORIAMENDIk uste du ez dagoela beharrezko baldintzarik konfiantza berreskuratzeko, hau da, enpresak antolatutako txapelketetan ANSA II berriro programatzeko ezinbestekoa den kirol eta lanbide normaltasuna.
Ondorioz, eta egoeraren balorazio orokor, lasai eta hausnartuaren ondoren, ORIAMENDIk behin betiko erabakia hartu du ANSA II erakundeak antolatzen dituen gainontzeko txapelketetarako ez deitzeko.
PRENTSAURREKOARI DAGOKIONEZ
«Nik beti jokatu izan dut erremontearen alde»
ANSA II.ak behin eta berriz baieztatzen du bere emanaldiak erremonteagatik izan direla.
Egun hauetan hainbat hizkuntzatan bisita gidatuak eta kantxaren mantentze-lanak egiten zituela aipatu da, modalitateari dedikazio altruista bat eskaintzearen adibide gisa.
Testuinguruan jartzea komeni da.
Azken bost urteetan 150 bisita gidatu inguru egin dituzte koadroko hainbat pilotarik. ANSA II.ak lau bisita gidatu baino ez zituen egin 2021ean, eta zegokion ordainsaria jaso zuen horiengatik guztiengatik. Ez dago bat ere doan eginda.
Era berean, afizionatuen entrenatzaile lanak ere egin zituen denboraldi batez, eta bere lanen artean kantxa garbitzea ere bazegoen. Lan hauek guztiak behar bezala ordainduak izan ziren.
Informazio honekin egin nahi den argipen bakarra da lan ordaindua eta lankidetza altruista kontzeptu desberdinak direla.
ANSA II-k eskubide osoa du bere interes ekonomiko eta kirolekoak defendatzeko. Oriamendik zalantzan jartzen duena zera da, interes indibidual baten defentsa oro erremonte osoaren defentsan egindako jarduera gisa aurkeztu ahal izatea.
«Ez dute lortuko ni erremontetik aldentzea»
Oriamendik ez du kontratua etengo, baina ez du txapelketetan sartuko
ANSA II.ak zera adierazi zuen bere agerraldian:
«Ez dute lortuko ni erremontetik urruntzea».
Hori ere zehaztea komeni da.
Oriamendiren asmoa ez da ANSA II.ak erremontean jarraitzea galaraztea.
Bere kontratuak indarrean jarraitzen du eta ORIAMENDIk bere ondoriozko betebeharrak beteko ditu amaitu arte.
Hala ere, enpresari dagozkion antolakuntza eta programazio ahalmenen barruan eta kontratu mailan aplika daitezkeen baldintzetan, ORIAMENDIk erabaki du ANSA II urtea amaitu arte antolatuko dituen txapelketetan ez sartzea.
Banakako Txapelketan parte hartzeko eskubidea kirol merituengatik irabazi dela baieztatzen duen bitartean, ORIAMENDIk argi utzi nahi du, enpresarentzat, kirol errendimendua ez dela irizpide bakarra: pilotari baten balioak, konpromisoa, jokabide profesionala eta zintzotasuna berdinak edo are garrantzitsuagoak dira.
Hala ere, horrek ez du esan nahi kirol jarduera orotik kanpo utzi behar denik.
Jaialdietan eta enpresako partidetan programatu ahal izango da hala dagokionean, irailaren 6an Zestoan lehiatzeko egin duen deialdiak erakusten duenez.
«Bere iritziz, gatazka honetan guztian eragina izan du bera eta pilotari talde bat 2027ra begira etorkizuna bermatzen saiatzen aritzeak, behin ORIAMENDIk bere jarduna eten duenean»
ORIAMENDIk kategorikoki errefusatzen du baieztapen hori. Enpresak ez die inolako eragozpenik jarri pilotariei —besteak beste, ANSA II eta jardunean dauden beste pilotari batzuk— enpresaren funtzionamendua ezagutu eta aztertzeko, etorkizunean jarraipena izan dezan, eta bilerak egin dira pilotarien ordezkariekin. Hala erakusten du egindako bilera guztietan egoera berean zeuden pilotariek parte hartu izanak eta, hala ere, besteek normaltasun osoz lehiatzen jarraitzen dute.
Era berean, ORIAMENDI urte honetan guztian zehar Eusko Jaurlaritzarekin, hainbat erakunde eta entitaterekin gestioak egiten ari da, kargua uzten duenetik aurrera erremonteari jarraipena emango dion irtenbidea bilatzeko asmoz.
Bide batez, ORIAMENDI prest dago edozein talde, erakunde edo entitaterekin biltzeko, modalitateari jarraipena emango dion irtenbide bat bilatzeko.
Akusazio pertsonalak arbuiatzea
ANSA II 2011n iritsi zen ORIAMENDIra, erremontista gisa ikasi eta trebatzeko. Enpresak bere gain hartu eta doan erraztu zuen bere prestakuntza, 2015ean profesional gisa debutatu zuen arte. Ordutik, ORIAMENDIn normaltasunez aritu da aurtengo denboraldira arte.
Hamar urte baino gehiagoko harremanaren ondoren, eta enpresa aurtengo erabakiak hartzera bultzatu duten gertaerak azaldu ondoren, uste dugu behar bezala egiaztatuta geratu direla erabaki horien oinarrian dauden arrazoiak.
Hori dela eta, ezin dugu mintzaldi hau amaitu ANSA II.aren adierazpenek eragin diguten arbuio sakona adierazi gabe, zeinetan gure erabakia Joxe Mari Barrenetxea eta Endika Barrenetxearen ustezko interes pertsonal edo familiarrei egozten baitie.
Harreman profesionalean hainbeste urte eman ondoren, erdeinagarria, zitala eta lotsagarria deritzogu halako larritasuneko iradokizun bat egitea, zeina, gainera, inolako frogarik aurkeztu gabe formulatu baitzen. Gauza bat da ORIAMENDIren erabakiekin bat ez etortzea, eta beste bat, oso bestelakoa, bi pertsonaren osotasun pertsonala eta profesionala zalantzan jartzea, inola ere egiaztatzen ez diren interes partikularrak egotziz.
Oriamendik irmoki gaitzesten du baieztapen hori. Bere erabakien arrazoiak gaur azaldu eta dokumentatu ditugun gertaerak dira.
AZKEN GOGOETA
Prentsaurreko honen helburua gertakarien bertsio bat osatzea izan da, non funtsezko informazioa falta zen eta, gure ustez, azkenean errealitatetik oso urrun zegoen irudia eman zuen.
Eta aurrera begira amaitu nahi dugu. ORIAMENDIri bost hilabete eskas geratzen zaizkio jardunean eta, berritasunik ezean, berau amaitzearekin kolokan geratuko da Euskal Herrian sakon errotutako modalitate historiko baten jarraipena.
Gure aldetik, kontu hau hemen bukatzen da. Ez dugu asmorik eztabaida hau elikatzen jarraitzeko, ezta horren inguruko agerraldi gehiago egiteko ere. Azken hilabete hauek erremonteaz gozatzen eman nahi ditugu, eta, batez ere, gure ahalegin guztiak benetan garrantzitsua den horretan kontzentratzen: azken egunera arte modalitate honen jarraipenaren eta etorkizunaren alde lan egiten.