Txapeldunen Txapelketa izendatuko da eta bost bikote txapeldunek jokatuko dute maiatzaren 11n hasita
Erremontari Txapelketa gaur aurkeztu da Orona Fundazioako areto nagusian. Bertan izan dirá Oriamendiko, ETBko arduradunak, baita Iker Argote Oronako lehendakari a, pilotariekin batera. ETBk eta Oriamendi2010 enpresak elkarrekin antolatu izan dute torneoa eta enpresak bere aktibitatea aurten etengo duenez azken Erremontari txapelketa izango da.
Aurtengo bigarren berrikuntza da bikoteen osaketa. Konposizioak eragin du Erremontari Txapeldunen Txapelketa izatea, bost bikoteetatik hiruk Binakako Txapelleta nagusia irabazia baitute eta bestetik Aldabe eta Barrenetxeak pasa den urteko txapela defendatuko dute eta azkenik, Goikoetxea V.-Juanenea bikotean Banakako txapelduna dugu.
Beraz, erremontari hauek osatuko dute aurtengo Erremontari Txapeldunen Txapelketa: Ansa II.a-Zubiri (Bereziartua sagardotegia ordezkatuko dute eta 2025eko Binakakoa irabazi zuten); Ezkurra II.a-Azpiroz (Aburuzua sagardotegia ordezkatuz eta 2024ko Binakako Txapelketa irabazi zuten); Segurola-Larrañaga (Petritegi sagardotegia ordezkatuko dute eta 2022ko Binakakoa irabazi zuten); Aldabe-Barrenetxea IV.a (Oialume Zar sagardotegia ordezkatuz 2025eko Erremontari Txapelketa irabazi zuten); eta Goikoetxea V.a-Juanenea (Alorrenea sagardotegia ordezkatuko dute eta 2025eko Banakakoa irabazi zuen Juaneneak).
Lehenengo fase bat iznago du txapelketak eta ondoren plyoffa, finalaurrekoa eta finala. Maiatzaren 11n hasiko da txapelketa eta egun horretan emango dira ezagutzera bikote bakoitzaren kapitainak.
Bost bikotez osaturiko txapelketaren lehen fase honetan, denek denen aurka jokatu beharko dute.
Bost jardunaldi izango dituzten horretarako: Maiatzaren 11, 18 eta 25ean eta ekainaren 1 eta 8an jokatuko dira. Partida guztiak 18:00etatik aurrera jokatuko dira.
Bost jardunaldi izango dituzten horretarako: Maiatzaren 11, 18 eta 25ean eta ekainaren 1 eta 8an jokatuko dira. Partida guztiak 18:00etatik aurrera jokatuko dira.
Partidak set formatuan jokatuko dira. 15 tantuko bi setek osatuko dute partida hasiera batean baina bikote bakoitzak set bana irabazi ezkero, hirugarren set bat jokatuko da 8 tantura, partidaren bikote irabazlea zein den zehazteko.
Ligaxkako puntuaketa sistema, ondorengoa izango da: Lehenengo bi setak irabazita (2-0) 4 puntu. Lehen setetako bat eta hirugarrena irabazita (2-1) 3 puntu. Lehen bi setetatik bat irabazita (1-2) puntu 1. Set bakarra irabazi gabe (0-2) 0 puntu. Lehen bi seten artean 15 tantura iristen ez dena (0-2) -1 puntu.
Lehen postuan geratzen dena zuzenean finalera sailkatuko da. Bigarren postuan geratzen dena, finalaurrekora sailkatuko da.
Hirugarren eta laugarren postuetan geratzen diren bikoteek jokatuko dute playoffa. Playoffa ekainaren 15ean jokatuko da, 18:00etatik aurrera.
Bi bikoteen artean bada berdinketa, bien arteko partidaren irabazlea sailkatuko da. Hiru bikoteen arteko berdinketa ematen bada, hiruren arteko tanteoa hartuko da kontuan bataz bestekoa kalkulatuz.
Bi bikoteen artean bada berdinketa, bien arteko partidaren irabazlea sailkatuko da. Hiru bikoteen arteko berdinketa ematen bada, hiruren arteko tanteoa hartuko da kontuan bataz bestekoa kalkulatuz.
Ligaxkan bigarren postuan geratzen den bikoteak eta playoffa irabazi duen bikoteak jokatuko dute finalaurrea. Finalaurrekoa ekainaren 22an jokatuko da, 18:00etatik aurrera.
Ligaxkan lehen postuan geratzen den bikoteak eta finalaurrea irabazi duen bikoteak jokatuko dute finala. Finala ekainaren 29an jokatuko da, 18:00etatik aurrera.
Esteka honetan deskargatu dezakezute aurtengo irudi berria kalitate eta formatu ezberdinetan.