Oriamendik Galarretarako sarrerak online erosteko plataforma berria jarri du martxan, Oriamendi.eus webgunean erosi daitezke sarrerak online eta plataforma berrian sarrera erosi daitezke zenbakituak eta lekua ere aukeratuz. Lehenengo aldia da sistema hau martxan jartzen dena Galarretan.
Estreinekoz ere, bonoak jarriko dira salgai. Txapelketetarako bonoak izango dira eta dagoeneko salgai jarri dira erremontari txapelketarako bonoak. Bono hauekin erosi daitezke sarrerak %45eko beherapenekin. Ahalbideratu nahi da jendeak flexibilitatea izatea txapelketetara etortzeko garaian. Baita fideltasuna mantenduz astero Galarretara hurbiltzen diren zaleentzako abantaila da, eta modu batean fideltasun hori saritzen da eta zaindu egiten dira.
Gazteentzat eta hernaniarrentzat erremontariko bonoa erosita jaialdi bakoitza sei euro kostako da eta bederatziko bonoa 54 euro. Orain arte jaialdi bakoitzeko sarrera hamar eurokoa zen, eta bederatzi jaialdi 90 eurotan erosi zitezkeen.