0-2 (14-15 eta 9-15) gailendu zaizkie Loitegi eta Eskuderori eta Goikoetxea eta Aiestaranen aurkariak izango dira finalean

Irazuk eta Apezetxeak Goikoetxea V.a eta Aiestaran VI.aren aurka jokatuko dute Bigarren Mailako Binakako finalean, finalerdian Loitegi eta Eskuderori 0-2 (14-15 eta 9-15) irabazi ondoren. Finalistek eutsi egin zioten lehen setean, azkenean irabazteko, eta horrek indar handiagoa eman zien bigarrena argiago eskuratzeko.
Partida 6-2, 9-5, 13-10ekoarekin hasi zen, baina 14na berdindu ondoren azken tantoa urdinen alde erori zen. Apezetxeak, partidako onena izan zenak, lau tanto egin zituen saketik eta bost piloteoan.
Bigarren seta lehenengoak markatu zuen. Urdinei gasolina eman zien eta gorriei min. Horrela, bigarrena errazagoa izan zen Irazu eta Apezetxearentzat. Aurrelariek sei tantora jo zuten, baina Apezetxeak sei tanto egin zituen saketik eta bi piloteoan eta 17 tanto egin zituen partidan.