Juaneneak eta Barrenetxea IV.ak San Fermin Torneoaren finalerako pausoa eman dute, Ansa II eta Larrañagari 30-26 irabazi ondoren. Irabazleek 4 puntu dituzte, galtzaileek bi. Gogoratu behar da hiru bikote ari direla titulua lortzeko lehian eta ligaxkako lehena finalera sartuko da eta bigarrenak eta hirugarrenak finalerdia jokatuko dute.


Partida parekatua eta borrokatua izan zen, baina azkenean gorriek partida ixtea lortu zuten Juanenearen lan bikainari esker.

B txapelketan bi partida jokatu ziren Murgiondo eta Loitegiren debutarekin. Hirugarren partidan estreinatu ziren profesionaletan. Goikoetxeak eta hernaniarrak 30-24 gainditu zituzten Loitegi eta Zubiri. Murgiondoren sakea nabarmendu zen hamahiru tantorekin. Partida ona izan zen.

Jaialdiko lehen partidan ez zen istoriorik izan. B txapelketako lehen partida zen eta Urrutia-Martirena Zaldua II-Labakaren gainetik pasa ziren 30-11.
Emaitza hauekin bi bikote irabazleek lau puntu dituzte, Loitegik eta Zubirik puntu bat, eta Zaldua II.ak eta Labakak puntu negatiboa dute.
Hurrengo jardunaldia uztailaren 1ean jokatuko da.