Bihar Oriamendi Pilota Eslokaren Txapelketa jarriko da martxan Galarretan. Bertan, afizionatu mailako bost bikotek hartuko dute parte eta lehenengo txapelketa da mota honetakoa.

Bikoteak ondorengoak dira: Loitegi-Goikoetxea, Matxin VII-Aiestaran VI, Ibarguren-Akuxi, Odei-Eskudero eta irazu-Murgiondo. Denak denen aurka jokatuko dute lehenengo fasean eta bakarra geratuko da kanpoan.

Lau lehendabizikoak finalerdietara pasako dira eta bertan lehenengo sailkatua laugarrenaren aurka neurtuko da eta bigarren sailkatua hirugarrenaren aurka, apirilaren 16an.

Finalerdietako bi garaileak finala jokatuko dute apirilaren 23an Galarretan.

Ligaxkaren sailkapena puntuaketaren araberakoa izango da eta beti bezala banatuko dira puntuak; lau puntu irabazleak, bi puntu 39-36 tanto bitartean, bakarra 35-32 tanto bitartean, punturik ez 31-26 tanto bitartean eta puntu negatiboa 25 tanto edo gutxiago egiten badira.

Ligaxka bihar bi partidarekin hasiko da. Lehenengoan Loitegi-Goikoetxea, Matxin VII-Aiestara VI.aren aurka neurtuko dira eta bigarrengo partidan Odei-Eskudero, Irazu-Murgiondoren kontra.

ekipazio ofiziala

salgai

Oriamendi 2024-2025 ekipazio ofiziala eskuragarri! 🏆✨ Pertsonaliza ezazu zure izenarekin edo jarri gogokoen duzun pilotariaren izena. Lortu zure kamiseta!