40-31 irabazi diete Ansa eta Aizpururi finalean hasierako abantailari ongi eutsita
Urriza eta Labaka dira Binakako Erremontearen txapeldun berriak finalean 40-31, Ansa II.a eta Aizpuru III.ari irabazi eta gero. Gorriek indartsu hasi zuten finala eta hasieran lortutako zazpi tantoko abantaila mantendu zuten partidu guztian zehar. Urdinek ez zuten ongi hasi partidua eta gero finalari buelta ematen saiatu arren akatsak gresti ordaindu zituzten momentu horietan.
Urrizak seigarren txapela du eta denak atzelari desberdinekin irabazi ditu. Pasa den urtean Larrañagarekin batera lortu zuen bosgarrena eta aurten Labakarekin, seigarrena. Atzelari azpeitiarrak aurten egin du debuta txapelketa nagusian eta maila oso ona eman du. Finalean bere maila onenetik gertuen egon zen erremontista izan zen eta gainera lasai aritu zen, urduritasunik gabe. Urriza alboan edukitzeak laguntzen du. Iruindarrak erasoan ez zuen bere partidurik onena egin, baina berriz ere defentsa ikaragarria erakutsi zuen eta Ansaren akatsa etortzen zen defentsa askoren ondoren.
Urdinak urduri aritu ziren, batez ere hasiera. Horren ondorioz 12-4 hasi ziren galtzen. Gero ahaleginak egin zituzten desabantaila murrizteko, baina ez ziren bost tanto baino gutxiagora hurbiltzen. Azken pauso hori eman behar zutenean, hasiera Aizpururen saketik bi faltek eta gero akats batzuk ez zieten uzten gehiago hurbiltzen.
Amaierara gorriak indar gutxiagorekin iritsi ziren eta urdinak lau tantora ere hurbildu ziren, 34-30, baina hortxe geratu ziren Txapelketaren finalera partidurik galdu gabe iritsi ziren eta galdu duten bakarra garrantzitsuena izan zen. Hala ere, azpitxapeldun geratzea ez da emaitza txarra izan.
Gorriek merezimendu guztiz irabazi dute txapela. Hauek ere, partidu bakarra galdu dute eta Urrizak erakutsi du erremontistarikonena dela. Finaleko onena ere aukeratu zuten eta txapelketako aurrelari hoberenaren saria ere eraman du. Atzelari onena Barrenetxea izan da.
Finalean Urrizak 15 tanto eta bi akatsekin bukatu zuen, Labaka bikain egon zen saketik lau tanto eta piloteoan 6 tanto egin eta gero. Bien esperientziak eraman ditu txapela irabaztera. Urdinetan Ansak erasoan tanto asko egin ziuen 20, baina behar baino akats gehiago egin zituen, 10. Aizpuru ez zen aurreko partiduen mailan aritu.
Marcador: 0-1, 1-1, 1-2, 2-2, 2-3, 3-3, 4-3, 5-3, 6-3, 7-3, 8-3, 8-4, 9-4, 10-4, 11-4, 12-4, 12-5, 12-6, 13-6, 13-7, 13-8, 14-8, 14-9, 15-9, 16-9, 17-9, 18-9, 18-10, 18-11, 19-11, 20-11, 20-12, 21-12, 21-13, 21-14, 21-15, 22-15, 22-16, 23-16, 23-17, 24-17, 24-18, 25-18, 26-18, 27-18, 28-18, 28-19, 28-20, 28-21, 28-22, 29-22, 29-23, 30-23, 31-23, 31-24, 31-25, 31-26, 31-27, 32-27, 33-27, 33-28, 33-29, 34-29, 34-30, 35-30, 36-30, 37-30, 38-30, 39-30, 39-31 y 40-31.
Labaka: “Ikaragarria izan da. Oso ongi hasi gera, sakatzen asamatu dut eta gero eutsi diogu. Hasieran beraiek ez dira ongi sartu eta bukaeran ere berriz asmatu dugu”.
Urriza: “Muy feliz, Hemos salido enchufadísimos. Ellos han tenido dudas y al final a pesar de que hemos llegado más justos hemos aguantado. Hoy queríamos salir bien a pesar de llegar con menos gasolina al final. hemos sabido terminar”