Goikoetxea V.ak eta Endikak irabazi egin behar dute finalerdietara pasatzeko

Binakako Txapelketako ligaxka bihar bukatuko da, azken bi partidekin. Finalerdietarako lau bikoeta sailaktuak zein izango diren ezagutuko da eta Goikoetxea eta Endikak irabazi beharra dute.

Lehen partidan Ansa II eta Aizpuru III liderrak izango dituzte aurrez aurre. Irabaztera behartuta daude eta hori eginez gero finalerdietara pasako dira sei punturekin eta kanporatuta geratuko dira Juanenea eta Larrañaga ligaxka lau punturekin bukatu baitute eta bihar atseden hartuko dute. Goikoetxearen eta Endikaren edozein porrotek kanpoan uzten ditu, baita 39 tanto egiten badituzte ere, bi puntu eskuratzeak Juanenea eta Larrañagarekin berdintzen baititu, baina hauek lehia partikularra irabazi zuten.


Ansa II.a eta Aizpuru ligaxkako lehen postuan geratzeko hautagai argiak dira. Hiru partidak irabazi dituzte eta gaur 36 tanto eginda nahikoa dute lehen postua lortzeko. 32-35 tanto artean egiten badute, Urriza eta Labakaren garaipenaren menpe egongo dira. 32ra iritsi ezean, ez lirateke lehen postuan geratuko.


Bigarren partidako bi bikoteak ere finalerdietarako sailkatuta daude. Urrizak eta Labakak Segurola eta Barrenetxea IV.aren aurka neurtuko dituzte indarrak. Puntu bakar batez banatuta daude Segurola eta Barrenetxearen alde. Irabazten duena aurretik geratuko da, eta lehen postua lortzeko aukera ere izango du, baina Ansa II eta Aizpururen partidaren menpe egongo dira. Bigarren edo hirugarren postua ziurtatuta dute bi bikoteek eta finalerdian errepikatu daiteke.

Jaialdia EITBren kanalean ikusi ahal izango da streaming bidez

Biharko jaialdia streaming bidez gozatu ahal izango dute zaleek EITBko kanalean. Zaleek ezin dute oraindik pilotalekura joan. Partidak ikusteko estekak honako hauek dira:

https://www.eitb.eus/eu/view/streaming/ODg3NjY3NzEwNzAxNQ==YmlsYmFvMjAxOA==/true/false/false/deportes/

iframe<iframe src=’https://www.eitb.eus/eu/view/str/MTUxOTAwODA5NzA=YmlsYmFvMjAxNA==/‘ width=’100%’ height=’100%’ frameBorder=’0′></iframe>