Jabalerak eta Juaneneak miraria behar dute azken bi partidetan
2 diciembre, 2025

8-15 eta 9-15 galdu zuten Ezkurra II-Larrañagaren aurka eta hauek orain Ansa II-Zubiri bikotearekin berdinduta daude sailkapenean

Binakako Txapelketako laugarren jardunaldiaren azken partiduan Ezkurra II-Larrañagak irabazi zuen Jabalera -Juanenea bikotearen aurka 15-8 eta 15-9. Emaitza honek bikote galtzailea kanpoan geratzeko atarian uzten du, ez baitute punturik batzen eta mirari bat behar dute finalerdietara pasatzeko. Hirugarrenek, Aldabe -Azpirozek 8 puntu dituzte eta negatiboan edo ez dute punturik lortu behar. Jabalerak eta Juaneneak 2-0 irabazi behar dituzte geratzen zaizkien bi partidak.
Bestalde, Ezkurra II .ak eta Larrañagak 12 puntu dituzte eta Ansa II-Zubiri bikotearekin berdindu dute sailkapeneko lehen postuan. Emozio gehiago ez dago eskatzerik lehen hiru postuetan eta dena oso irekita dago.
Partidari dagokionez, sentsazioak txapelketa guztiko berberak izan ziren. Jabalerak eta Juaneneak ez zuten bikoterik osatu eta argi eta garbi gainditu zituzten Ezkurrak eta Larrañagak. Ezkurra Jabalera baino gehiago izan zen eta Larrañaga ere Juanenea baino hobeto aritu zen atzeko koadroetan. Markagailuak bere kabuz hitz egiten du. Ez da izan, eta ez da izaten ari, Jabalera -Juanenea txapelketa, ez zaie ezer ere ez irteten eta partida guztiak erraz galdu dituzte. Bere kolpea eta indarra ez dira azaleratu. Ezkurra II-Larrañagaren erregulartasuna eta lan ona, ordea, agerikoa da partida guztietan. Sendoak dira eta esperientzia nabaritzen da pilotakada bakoitzean.

 

Compartir: