Galarretako jaialdiak oraingoz ateak itxita

Galarretako jaialdiak oraingoz ateak itxita

Larunbatean hasiko da Binakako Txapelketa Galarretan, baina oraingoz ateak itxita ikuslerik gabe hasiko da txapelketa. Kirol ikuskizunetan oraingoz ezin da jenderik sartu lehiaketak ikustera eta erremontean ere modu horretan hasi beharko dute Binakakoa. “Badirudi abenduaren erdirarte behintzat honela izango dela eta Jaurlaritzaren arauen zain egon behar da egoeraren garapena ikusteko. Murrizketak aldatu arte ateak itxita izango dira jaialdiak”.

Murrizketekin jarraitzen bada txapelketa amaitu arte jaialdi guztiak izango dira ateak itxita.Hori bai, nahiz eta bertatik bertara partidurik ezin ikusi telebista edo sare sozialen bitartez txapelketa jarraitzeko aukera egongo da. “Larunbata honetako jaialdia ETB1ek zuzenean eskainiko du. Jaialdia 15:30etan hasiko da eta 17:45ak arte iraungo du”.Txapelketako bigarren larunbatean, azaroaren 28an,eta hirugarrengoan, abenduaren 5ean, ez da telebistarik egongo, baina streaming bidez eskainiko dira jaialdia Oriamendiren YouTube kanalean. “Laugarren jardunalditik aurrera ETBn eskainiko dira seguru askopartidu guztiak” azaltzen dute Galarretako arduradunek. Finaleko jaialadia, finalerdiak eta benduaren 19ko partiduak ziurtatuta daude telebistan. “Orain abenduaren 12ko jaialdia nahi dugu itxi. Partiduak 15:30etan hasiko dira”. 

Streaming bidez eskainiko diren partiduak ikusgai egongo dira Oriamendiren webgunean, facebook eta YouTube kanalean.

Binakako Erremonte Txapelketak bere Urrezko Ezteiak beteko ditu

Binakako Erremonte Txapelketak bere Urrezko Ezteiak beteko ditu

Orona-Ideoko egoitzan aurkeztu zen 50. Binakako Erremonte Txapelketa. Binakako Txapelketa berezia, batez ere bi arrazoirengatik: lehena, zalantzarik gabe, planeta dagoen osasun-krisiagatik eta edozein ekitaldik, erremontea ere, baldintzatzen duenagatik; bigarrena, aurten 50. edizioa ospatzen delako eta, beraz, bere Urrezko Ezteiak betetzen dituelako.


Oriamendik bi zirkunstantzia horietara egokitzen den txapelketa prestatu du, eta kirolaren eta osasun arloaren arteko oreka bilatu nahi izan da, horrek dakarrenarekin. Txapelketa larunbat honetan bertan, azaroaren 21ean, hasiko da jokatzen, eta final handia 2021eko urtarrilaren 2an jokatuko da. Beraz, txapelketa bi urtetan jokatuko da, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Bost bikotek osatzen dute txapelketa eta talde bat osatzen dute, non denek denen aurka neurtuko dituzten indarrak. Urriza-Labaka, Ansa II-Aizpuru III, Juanenea-Larrañaga, Goikoetxea V-Endika eta Segurola-Barrenetxea IV dira bost bikoteak.

Segurolak eta Labakak euren postua lortu zuten atariko batean, non Etxarri eta Zalduarekin bi partida jokatu zituzten bikoteak nahastuz. Lau bikote sailkatuko dira hurrengo faserako eta bikote bat kanporatuko da.

Puntuazioa ohikoa izango da: 4 puntu partida irabazteagatik, bi puntu 36-39 tantoren artean eginez gero, puntu bat 32-35 tantoren artean eginez gero, puntu bat ere ez 26-31 tantoren artean eginez gero, eta puntu bat kenduko da 25 tanto edo gutxiago eginez gero. Prentsako dosierrean azaltzen da nola ebatziko diren puntukako berdinketak eta nola funtzionatzen duen erremontisten baja-sistemak lesioen edo Covidaren ondorioz. Argi dagoena da ez dela partiden atzerapenik izango. Lau bikote sailkatuek abenduaren 26an neurtuko dituzte indarrak bi finalaurrekotan. Batean ligaxkako lehena laugarrenaren aurka neurtuko da eta bestean bigarrena hirugarrenaren aurka. Bi irabazleak 2021eko urtarrilaren 2ko final handira pasako dira. Binakako Txapelketa azaroaren 21ean, larunbatean, hasiko da bi partidekin. Lehenengoan Urrizak eta Labakak Juanenea eta Larrañagarekin neurtuko dituzte indarrak. Bigarren partidan Segurolak eta Barrenetxea IV.ak Goikoetxea V-Endikaren aurka jokatuko dute. Lehen jaialdi honetan Ansa II.ak eta Aizpuru III.ak atseden hartuko dute.
Pasa den urtean Urriza eta Larrañagak irabazi zuten txapela Matxin III.a eta Barrrenetxea IV.a finalean gainditu eta gero.

2016KO BURUZ BURUKO FINALA IKUSGAI GAUR HAMAIKA TELEBISTAN

2016KO BURUZ BURUKO FINALA IKUSGAI GAUR HAMAIKA TELEBISTAN

Duela astebete eman zitzaion hasiera ERREMONTE GAUA-ri Hamaika telebistan. Bertan, 2012an jokatu zen Binakako txapelketa nagusiaren finala ikusteko aukera izan genuen eta gaurko emisioan berriz, 2016an jokatu zen Buruz buruko final handia ikusteko aukera izango dugu. Bertan, Urrizak eta Barrenetxea IV-na izan ziren protagonistak.

Gogoratu 22:00-tatik aurrera erremonteaz gozatzeko aukera izango dugula Hamaika telebistan.

Erremonte partidak eskainiko dira astelehenero Hamaika Telebistan ekainaren 21era arte

Erremonte partidak eskainiko dira astelehenero Hamaika Telebistan ekainaren 21era arte

Oriamendi Hamaika telebistarekin hitzarmen akordio batera iritxi da eta astelehenero ERREMONTE GAUA eskainiko da, Hamaika Telebistan, 21:30etatik 22:30etara. 

Lehen emanaldia gaur azaroaren 9an eskainiko da eta ekainaren 21era arte 32 astez erremontea egongo da ikusgai telebista katean.

Lehenengo emanaldian 42garren Binakako Erremonte Txapelketako final Nagusia ikusiko da eta bertan Ezkurra-Olazar, Urriza eta Barrenetxea IV.aren aurka neurtu ziren.

Datorren astelehenean 50garren Urteko Txapelketaren partidak emango dira, aurten bertan jokatutakoak. Ondoren etorriko dira partida bereziak. 

Bertan behera geratu da bihar gaueko jaialdia

Bertan behera geratu da bihar gaueko jaialdia


Oriamendik biharko prestatua zuen gaueko jaialdia bertan behera uztea erabaki berri du. Eusko Jaurlaritzaren gomendioak jarraituta, Hernani eremu gorrian dago, egokiena ez jokatzea dela uste du Galarreta kudeatzen duen enpresak. Ez zegoen derrigortua erabaki hori hartzea, baina arduraz jokatu behar dela uste da eta Jaurlaritzaren gomendioa jarraituko du. 

Urrizak sufritu egin du zazpigarren txapela irabazteko

Urrizak sufritu egin du zazpigarren txapela irabazteko

Javier Urrizak erremonteko banakako txapelketan zazpigarren txapela irabazi zuen Endikari 30-27 irabazita Kutxabank Torneoko finalean. Iruñekoak asko sufritu zuen Endika Urrutiari irabazteko. Saldiasekoak arriskatu egin zuen, tantorik ikusgarrienak egin zituen eta finalaren zati handi batean aurretik ere izan zen, baina Urrizak sufritu, defendatu, izerditu, une txarrak irauli eta final ikusgarria ixten jakin zuen, akatsak ere izan zituen arren. Final zirraragarria izan zen eta denetarik izan zuen eta zaleek eskertu egin zuten.
Txapelduna hotz hasi zen eta pare bat tanto jokatuta, sake on batek eta bi takok 0-5ekoa eraman zuten markagailura. Partida azkar zihoan, piloteorik gabe eta horrela 4-9raino joan zen. Hor berotu zen gUrriza piloteatze on batekin eta 4-9koa eta gero lehen berdinketa iritsi zen. Partida berri bat hasi zen, baina Endikak serio eta arriskatzen jarraitzen zuen.
Urrizak ez zuen abantaila lortzen eta ez zuen tanto bateko abantaila baino gehiago hartzen. 11, 12, 13, 14, 15, 16, 18, 19, 20 eta 21eko berdinketak izan ziren. Ez zegoen emozio gehiago eskatzerik Urrizak ohi baino sake falta gehiago egin arren, bost partida osoan zehar.
16-18koa Endikaren alde erori zen, ordura arteko tantorik lehiatuena izan ondoren. Lasterketa onekin, defentsekin eta azken pilotakada batekin Urrizaren goiko txapari.
20nako berdinketan, berriz errepikatu zen tanto luze eta piloteatu bat. Oraingoan, Urrizak defendatu behar izan zituen ezinezko pilotak. 21-20 aurretik jarri zen, eta hurrengoa Endikaren alde erori zen arren (21-21), nekea iritsi zen Saldiaseko atzelariagan.
Hurrengo bost tantoak gorriaren alde erori ziren eta 26-21 aurreratu zen. Hori bai, Endika ez zen bere lehen finalera iritsi ezer oparitzeko, eta Urrizari gauzak zail jartzeko prest zegoen. Piloteoan agintea hartu zuen berriro, hiru sake bikain eta Urrizaren huts baten ondoren berdinketa itzuli zen, 27ra, finaleko hamaikagarrena. Final berri bat hasi zen, oraingoan hiru tantora.
Eta hiru tantoak Urrizaren alde erori ziren, hor esperientziak eta egoten jakiteak lagundu zioten. Ez zen urduri jarri eta ondo kendu zuen Endikaren sake txar bat 28-27 aurretik jartzeko. 29-27koa defentsa bikainarekin igo zen eta 30-27koa Endikaren errestoaren ostean. Une garrantzitsuenetan fin egoteak eta Endikaren kasuan % 100ean ez asmatzeak txapela eman zioten Urrizari.
Sakea ez zen erabakigarria izan garaipenean. Urrizak zortzi tanto egin zituen sakearekin eta bost falta..

Markagailua: 0-5, 2-5, 2-6, 3-6, 3-7, 4-7, 4-9, 6-9, 6-11, 11-11, 11-12, 12-12, 13-12, 13-13, 14-13, 14-14, 14-15, 15-15, 16-15, 16-16, 16-18, 19-18, 19-19, 20-19, 20-20, 21-20, 21-21, 26-21, 26-23, 27-23, 27-27 y 30-27  
“Sufritzen, borrokatzen eta hasiera txarra gainditzen jakin dut”
Urrizak partidaren amaieran aitortu zuen ez zuela bere egunik onena izan. “Asko sufritu dut, deseroso egon naiz, tentsioarekin beldurtuta bezala, ez nuen bere lekuan jotzen, baina borroka eginez 30era iritsi naiz. Ez nuen tentsioa kentzen, ez dut azaltzen, baina borrokatu beharra dago.. Pozik nago beste txapel bat lortzeagatik “aitortu zuen Endikaren lana. “Korrika asko eginarazi dit, ezaugarri harrigarriak ditu”, esan zuen, “Orain txapela dastatu behar da, etorkizuna ikusiko dugu”.

“Ikusi dut txapel irabazteko gai naizela”Nahiz eta galdu Endikak gustora bukatu zuen eginiko partiduarekin. “Oso pozik nago eginiko partiduarekin, inoiz baino lana gehiago eman diot eta nire buruarekin oso konforme geratu naiz. Amaieran pare bat tantutan azkenean nekatu nengoen eta pasa egin dit. Oso ongi hasi naiz, bi tanto gogorrek faktura pasa didate”. Jokaladirik politenak berak egin zituen eta jendearen txaloak eskertu ziuen. “Jendeari eskerrak. Oso polita izan da, disfrutatu egin dut. Hurrengo pausoa finala irabaztea izango da eta ikusi dut ahal dudala irabazi”

ekipazio ofiziala

salgai

Oriamendi 2024-2025 ekipazio ofiziala eskuragarri! 🏆✨ Pertsonaliza ezazu zure izenarekin edo jarri gogokoen duzun pilotariaren izena. Lortu zure kamiseta!