Zer suposatzen du zuretzat profesionaletan debouatzeak? Ilusio handia. Afizionatuetan hasten zeranean lehendabiziko egunean Galarretan ez duzu asmatzen frontisean pilota sartzen. Orain maila pixka bat hartu dugu eta ez nun imajinatzen profesionaletan debutatuko nuenik Galarretara lehendabiziko egunean joan nintzenean. Damutu egiten naiz aurretik hasi ez izana erremontean. Asko gustatu eta harrapatzen zaituen kirola da. Gainera jende asko ari zait idazten joan nahi duela ikustera eta sarrera eske. Gustora nago.
Urduritasuna larunbateko partiduari begira? Nahiko lasaia naiz eta ez dut arazorik izaten lo egiteko. Debutatzeko ordua iristean agian jarriko naiz urduri. Honelako partidurik ez dut inoiz jokatu eta ez dakit nola erantzungo dudan. Lasai nago eta bikotearekin ere, Loitegirekin, konfidantza oso daukat.
Lagunak, senideak… asko joango dira eta zerbait berezia prestatu duzue? Egun horretan despedida bat neukan eta ezingo naiz joan, baina debutarekin lagunek egun pasa dute eta erabaki dute Galarretara joatea. 30etik gora batuko dira alde horretatik, familia gehitzen badugu jende asko joango da nire aldetik. Gainera amona ere bertan izango da eta horrek ilusio berezia sortzen dit. Ia inoiz ezin izandu joan eta orain bertan iznago da. Palan eta esku pelotan ibili naiz aurretik eta bertako lagunak ere joango dira. Guztira 90 sarrera ditut eskatuta.
Nola ikusten duzu txapelketa? Aurkezpenean horri buruz aritu nintzen hizketan beste pilotariekin eta nahiko ados geunden denak. Edozein geratu leike aurrena eta azkena. oso parekatua ikusten dut. Ez diot tankerik hartzen txapelketari inondik inora eta guk debutariak oraindik eta giutxiago. Profesionalekin ez dugu ia entrenamendurik egin eta jokatu ere ez. Beraz ez dakigu nola erantzungo dugun. Ez dakit nor egon leiken goitik. Agian Urrutia eta Apezetxea goitik egon leizke bere maila ematen badute, baina bestela oso irekita ikusten dut. Loitegirengan konfidantza handia dut eta txapelketa ona egin dezakegula usten dut. Ez dago ez faboritorik,ez eta bikote ahulik.
Noiz eta zergatik hasi zinen erremontean? Esku pelotan jokatzen nuen eta gero 18 urterekin palan hasi nintzen jokatzen. Gaztelekun ibiltzen nintzen Andoainen, koadrila polit batekin. Imanol Ansa, Julen Loitegi, Goikoetxea… ezagutzen ditut txikitatik eta beti esaten zidaten hurbiltzeko Galarretara probatzera. Baita ni joan ere bai Ansarekin eta gustatu egin zitzaidan. Bigarren aldiz ere bai eta pala alde batera utzi eta erremontean hasi nintzen afizionatu bezala. Bi urte t’erdi izango dira hasi nintzela. Pandemia erdian eta progresioa moztu zigun.
Atzelaria, zergatik? Palan bi postuetan jokatzen nuen. Jokoa simpleagoa da. Erremontean bi postuetan aritzea zailagoa da. Nire postura naturala behetik jotzea da eta errazago egiten zait atzetik jokatzea. Hasieratik izan naiz atzelaria. Garbi ikusi nuen atzelaria nintzela.
Zein da zure ahulgune eta birtute nagusia? Nire indargunea da pilota askorik ez dudala galtzen. Ez dut golpe berezirik, baina akats gutxi egiten ditut. Ahulgunea nagusia pareteko jokoa da. JKosta egiten zait hor pilota eramatea, errebotean esaterako askoz hobe moldatzen naiz.
Larunbatean hasiko da sei bikoterekin eta Aritz Eskudero, Aitor Aiestaran, Urtzi Gurrutxaga eta Jon Irazu dira txapelketan profesional bezala estreinatuko direnak
Berria Erremonte Txapelketa 2023 Galarretan aurkeztu da gaur. Larunbatean hasiko da eta sei bikotek bilatuko dute txapela. Gainera, horien artean lau debutari daude: Aritz Eskudero, Aitor Aiestaran, Urtzi Gurrutxaga eta Jon Irazu.
Berria txapelketak erremontista gazteenei ematen die aukera eta promoziorako da oso baliagarria pilotarientzat.
Txapelketa ligaxkarekin hasiko da eta sei bikoteak A eta B taldeetan daude banatuak. A taldea osatzen dute ondorengo hiru bikotek: Goikoetxea V-Aiestaran VI, Urrutia II-Apezetxea eta Gurrutxaga-Zaldua I. B taldean ariko dira: Loitegi-Eskudero, Zaldua II-Odei eta Irazu-Zubiri. Ligaxka lau jardunaldik osatzen dute eta talde bakoitzean, denok denon aurka jokatuko dute.
Txapelketako partida guztiak 35 tantura jokatuko dira eta puntuaketa sistema erabiliko da: lau puntu irabazleak, 34tik 32ra 2 puntu, 31tik 29ra puntua, 28tik 23ra punturik ez eta 22 edo gutxiago puntu negatiboa.
Larunbata honetan hasiko da ligaxka bi partidurekin. Martxoaren 4an 16:30etik aurrera Goikoetxea V.a-Aiestaran VI.a, Gurrutxaga-Zaldua I.aren aurka ariko dira. Bestetik, Loitegi eta Eskudero, Irazu eta Zubiriren aurka ariko dira. Martxoaren 11n, 16:30etik aurrera bigarren jardunaldia jokatuko da. Martxoaren 4ko irabazleak Urrutia II-Apezetxea eta Zaldua II-Odei izango dituzte aurrez aurre.
Martxoaren 18an, 12:00etatik aurrera A taldean geratzen den partida jokatuko da (ETB1en eskainiko da 15:30etatik aurrera) eta martxoaren 25ean B taldean jokatzeko geratzen den partida jokatuko da.
Talde bakoitzetik lehenengo biak sailkatuko dira finalerdietara. Honela, apirilaren 1ean, 16:30etik aurrera, A taldeko lehenengo sailkatuak B taldeko bigarrengoaren aurka jokatuko du lehenengo finalerdia eta B taldeko lehenengo sailkatuak A taldeko bigarrengoaren aurka jokatuko du bigarrengo finalerdia. Finalerdietako garaileak finalera sailkatuko dira.
Finala apirilaren 8an jokatuko da Berria Txapelketaren finala.Larunbata honetan beraz lau erremontistak egingo dute debuta.
Aurkezpenean Oier Apezetxea erremontista mahaian eseri zen. Pasa den urtean egin zuen debuta atzelari goizuetarrak eta gainera txapela jantzi zuen. Aurten zaila izango dela errepikatzea aipatu zuen, «bikoteak oso parekatuak direlako».
Berria egunkariko zuzendaria Martxelo Otamendi izan zen aurkezpenean eta pozik agertu zen erremontea laguntzeagatik. «ea beste lau urte gehiago irauten duen txapelketak». Xabi Gonzalezek ordezkatu zuen Oriamendi eta txapelketa oso interesgarri baten aurrean gaudela aipatu zuen.
Arluziaga eta Escudero Erremonte Afizionatu Txapelketako txapeldun dira joan den ostiralean Galarretan finala irabazi eta gero. Bikote gorriak Irazu-Aiestaran 40-33 gainditu ziztuzen partida polit batean eta Escuderoren nagusitasuna atzean eta Arluziagaren sendotasuna eta lan ona azpimarratu behar dira. Partida parekatua izan zen erdira arte eta gorriek hiru-lau tantoko abantailarekin ihes egin zuten arte. Horrek urdinak urduri jarri zituen eta porrotera kondenatu zituzten akats batzuk egin eta gero. Arluziaga eta Escudero sendo aritu ziren eta ez zioten inoiz aurpegirik galdu partidari. Atzelariak min egin zuen sakearekin eta bikote hobea osatu zuten. Finaleko azken hamar tantoetan urdinek konfiantza apur bat galdu zuten eta hortik ihes egin zien garaipenak. Gorriek garaipena merezi izan zuten, txapelketa ona egin baitute partida bakarra galduta. Arluziaga 18 urteko gaztearen lana deigarria izan da.
Gaur ostiralean afizionatu mailako txapelketako finala jokatuko da Galarretan. 18:00etan hasiko da finala eta Arluziaga eta Eskuderok, Irazu eta Aiestaranen aurka jokatuko dute.
Txapelak irabaztea kosta egiten da, inork ez ditu oparitzen eta gaur Kutxabank Masterseko finalean ikusi da. Ansa II.ak 29-30 irabazi dio Endika Barrenetxeari eta bere lehen txapela irabazi du, baina azken tantoetan bizitza zaildu du. 17-28 irabazten joan ondoren nahi baino gehiago sufritu du.
Beldurra sartzen joan zitzaion eta Barrenetxea desabantaila murrizten hasi zen 29na berdindu arte. Bazirudien ezinezkoa zela 30. tantoa egitea, baina Barrenetxeak bi pareta jaurti zituen partida ixteko eta huts bat egin zuen Masterseko bere hirugarren txapelik gabe geratuz.
Azkenean, garaipena merezi izan zuen erremontista batek irabazi zuen. Ansa ia partida osoan zehar aurkaria baino hobea izan zen. Finalak ordubete iraun bazuen, Urnietako aurrelaria nagusi izan zen 50 minututan. Irabazteko beldurrak bakarrik jarri zuen estualdian.
Hasieratik kontrolatuta eraman zuen finala. Bi pilotariak ez ziren fin ibili sakearekin, baina Ansa nagusi zen piloteoan, kantxan bere tokia aurkitzen ez zuen Barrenetxearen aurka. Hiru berdinketa baino ez ziren izan, bana, bosna eta 29na. Ansak 1-4ko errenta txikia hartu zuen eta 9-10ekoaren ostean lau tantoko errentarekin jarri zuen. Bi hormetan tantoak bukatzen ziren eta saketik egindako hutsegiteek bakarrik eragiten zuten errenta handiagoa ez izatea.
Aurretik 9-12koan Barrenetxeak tanto bat egin zuen asko defendatu eta korrika egin ondoren, baina horrek asko nekatu zuela zirudien. Hortik aurrera ez zen berdina izan. Gehiago kostatu zitzaion eta pixkanaka 13-18, 14-20 markagailuan alde egiten ari zen aurkari fresko bat ikusi zuen eta zortzi tantoko abantaila garrantzitsua lortu zuen, 15-23. Ansa bikain ari zen tarte horretan. 17-28an 11 tantoko abantaila iritsi zen. Dena erabakita zegoela zirudien, baina ez zen horrela izan. Barrenetxea txokotik ateratzen hasi zen eta horrek enbarazu egin zion Ansari.
Barrenetxeak presiorik gabe solteago jokatu zuen eta gehiago arriskatu zuen. Tornak aldatu zituzten eta Hernanikoa errentak murrizten hasi zen. 23-28 jarri zen, baina Ansak 23-29 moztu zuen bolada. Tanto bakarra falta zitzaion, baina ez zen iristen. Bosgarren falta saketik Ansak eta lau tanto saketik egin zituen Barrenetxeak, Ansaren akats larriren batek zapi batean jarri zuen partida 29na. Azken tantoa dramatikoa izan zen. Ansak sakea eraman zuen, baina gorriak menderatu zuen, baina jokaldia egiteko pilota bat eskuarekin ukitu eta Ansak arnasa hartu zuen.
Ansak 19 tanto egin zituen eta bi huts piloteoan. Sakearekin hiru tanto eta bost falta egin zituen. Barrenetxeak 16 tanto eta bost huts egin zituen piloteoan eta sei tanto saketik eta bi falta saketik. Ansa da Masterseko bosgarren irabazlea, Ezkurra, Urriza, Uterga eta Barrenetxearen atzetik.
Urnietakoak 24-30 irabazi dio Barrenetxea IV.ari ligaxka ixten duen partidan
Ansa II.ak 24-30 gainditu zuen Barrenetxea IV.a banakako Kutxabank Masterseko ligaxkako hirugarren partidan. Emaitza honek ligaxkako lehen postua ematen dio Ansari zortzi punturekin eta Barrenetxea bigarren postuan uzten du bostekin. Praktikan, partidak ez zuen aparteko baliorik, bi erremontistak datorren larunbatean, otsailaren 18an, Galarretan jokatuko duten finalerako sailkatuta baitzeuden.
Hori bai, pilotarien moralerako eta aurreko lehia psikologiko horretan Ansa indartuta ateratzen da. Badaki Hernaniko erremontista mendean har dezakeela eta hori plus bat da bere aukerentzat, baina badaki finalak beste baldintza batzuk ere badituela, presioa, esaterako, funtsezko papera betetzen duena eta gaurkoan existitzen ez zena.
Partidak ikusleak erakarri zituen eta zaleei gustatu zitzaien. Piloteo onak izan ziren eta partidua ziurgabetasunez igaro zen. 50 minutu iraun zuen eta Barrenetxearen nagusitasunezko hasiera baten ondoren, tornak aldatu zituzten eta Ansak indartsuago bukatu zuen partida erabakitzerako garaian.
Huts gutxi izan ziren, baina Barrenetxeak ez zuen asmatu ezker pareta ukitzen eta Ansak bai. Piloteoan Urnietakoak konfiantza handia izan zuen eta sakearekin ere hernaniarraren zenbakiak berdindu zituen zazpi tanto eta saketik egindako falta batekin. Aldea piloteoan egon zen, galtzaileak egindako 15 tantorekin eta irabazleak egindako 20 tantorekin. Ansak bi hormetan bost tanto egin zituen eta errebotean ere hiru tanto egin zituen.
Markagailua Barrenetxearen 7-4, 11-6, 14-11, 17-12ko abantailarekin hasi zen, baina Ansak 17na berdindu zuen, eta 20nako berdinketaren ondoren Urnietako aurrelariak aurrea hartu zuen 20-23, 23-26 eta 24-30eko emaitzarekin. Partida ikusita eta dirua Barrenetxearen alde 100-45 atera ondoren eta pronostikoa bete ez zela ikusita, final oso irekia espero dugula esan daiteke.
Binakako estelarrean Urrizak eta Azpirozek 30-28 irabazi zieten Ezkurra II.a eta Larrañagari. Markagailuko mendi errusiarrak agerian utzi zuen nola izan zen norgehiagoka. Urriza eta Azpiroz 8-1 aurreratu ziren, baina 10-3tik 11-21era pasa ziren 1-18ko partzialarekin eta beste aldaketa batekin bukatu zen 26nako berdinketarekin eta 30-28koarekin. Urriza izan zen pilotari nabarmenena, 18 tanto egin baitzituen.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu AjusteakOnartu
Cookien Politika
Resumen Privacidad
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu web gunean nabigatzen ari zaren bitartean esperientzia hobetzeko. Cookie horietatik, behar bezala sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira web gunearen oinarrizko funtzio...
Beharrezko cookieak guztiz funtsezkoak dira web guneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, web gunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak bakarrik sartzen dira. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Beharrezko ez diren cookieak dira web guneak funtziona dezan eta erabiltzailearen datu pertsonalak analisien, iragarkien eta sartutako beste eduki batzuen bidez biltzeko berariaz erabiltzen ez diren cookieak. Nahitaezkoa da erabiltzailearen baimena lortzea bere webgunean cookie hauek exekutatu aurretik.