Eguneko protagonista nagusia Labaka izan zen, profesional gisa erretiratzen zen eta dena borobil atera zen. Agurrik onena izan zuen. Urrizarekin batera 40-38 irabazi zieten Aldabe eta Larrañagari. Gainera, Labaka izan zen partidako onena partida oso osoa jokatuz. Bere agurrean ikusgarri aritu zen lau tanto sakez eta hamar piloteoan eginez. 38nako berdinketaren ondoren, azken bi tantoak harenak izan ziren. 39-38, pilota paretatik gurutzatu ondoren, eta 40-38, saketik, ia lerroan bote eginez eta pilota errebotean hilez.
Aldabe eta Larrañaga izan ziren nagusi, baina gorriak beti egon ziren gertu. Ordu eta laurdeneko borroka polita izan zen. Inork ez zuen etsi. Urrizak 20 tanto egin zituen, Aldabek 17 eta Larrañagak ere lau tanto egin zituen saketik. Partidaren ondoren pilotariek pasilloa egin zioten eta sagardotegi batera joan ziren afaltzera, aldagelan arrastoa utzi duen erremontista bat agurtzera.
Berria Txapelketan ezohiko jardunaldia izan zen, bi partidak bertan behera geratu baitziren bi lesioengatik.
Lehen partidan Irazu eta Zubiri 3-4 galtzen ari ziren Zubiri errebote batean lesionatu zenean eta ondorioz gorriek 3-35 galdu zuten. Horrela, urdinak lau punturekin sailkatuta daude finalerdietara, gorriek puntu bat gutxiagorekin bukatu zuten eta azken jardunaldian Loitegi eta Eskuderoren aurka jokatu beharko dute sailkapena. Zubiriko bilakaera ikusi beharko da.
Berria Txapelketako bigarren partida ez zen jokatu. Urrutia II.a, partidaren aurretik egindako bihurritu baten ondorioz, ez zen kantxaratu eta horrela 35-0 bukatu zen partida Gurrutxaga eta Zalduaren aurka. Urrutiak eta Apezetxeak puntu negatiboa dute eta azken jardunaldian Goikoetxea eta Aiestaranen aurka jokatuko dute sailkapena. Irabazten badute sailkatuko dira, baina Urrutia sendatzen den ikusi behar da.
Jagoba Labakak martxoaren 11n jokatuko du profesional mailako azken partida Galarretan. Pilotari azpeitiarra 32 urterekin erretiratuko da, Oriamendi enpresarekin 10 urte eta 8 hilabeteko kirol ibilbide profesionala egin ondoren. 2012ko uztailaren 14an egin zuen debuta Galarretan, Josetxo Ezkurra bikote zuela, Otaegi eta Aizpuru III.aren aurka, 16-35eko garaipenarekin. Bere azken partida Javier Urrizarekin batera jokatuko du, Aldabe eta Larrañagaren aurka. Azpeitiarra lasai eta pozik dago bere ibilbide profesionalarekin. “Ia 11 urte egin ditut erremonteaz gozatzen, baina batez ere aldagelako giroarekin eta lagunartekoasunarekin geratzen naiz. Partiden aurreko une horien falta sumatuko dut, aldagelan txantxak eginez eta Galarretako barran garagardoa hartuz”. Figura bat ez izan arren, bere palmaresa handia da eta lehen mailako askok sinatuko lukete. “Badakit ez naizela lehen mailako atzelaria izan, baina Binakako txapelak irabazi ditut, Urrizarekin batera, 2020. eta 2021. urteetan. Urrizarekin oso ondo ulertzen nintzen eta harreman aparta sortu dugu “. Bere agurreko kidea ere izango da, baina Labakak Larrañagarekin jokatzea eskatu zuen. “Ez da posible izango, baina aurkari bezala jokatuko du. Larrañaga nire lagunik onena da erremontean. Azkoitiarra da, ni azpeitiarra, elkar ezagutzen dugu eta beti egon gara elkarrekin. Urtebete geroago debutatu zuen, baina beti egon gara oso elkartuta. Azkenean Urrizarekin jokatuko dut, bera ere taldekide handia izan da eta arrakasta gehien lortu dudan bikotea”. Profesionaletan aritzeari buruz egiten duen balantzea positiboa da. “Bi txapelak sari potoloa dira eta oso gustura egon naiz. 2018an denboraldiko erremontistarik erregularrena izatea lortu nuen B multzoan. Ondoren, Binakako txapelketa jokatzeko aukera etorri zitzaidan. Irabaztea ikaragarria izan zen”. Lesioak dira kirolarien etsai nagusia eta Labakak ere lau hilabetez geldirik egon zen batekin borrokatu behar izan zuen. “Baina, agian, Ansa II.arekin finalera iritsita Sagardoaren Txapelketa handi bat egin nuenean txapelketatik kanpo geratu izana da sartuta daukadan arantza. Sartzea espero nuen, eta hori egin ez nuenez, makaldu egin nintzen. Erretiroa hartu arren Galarretara hurbilduko naiz erremontea gustatzen zaidalako eta lagunak ikusiko ditut “. Labaka sukaldaria da eta erremontearekin uztartzea ez zaio zaila egin. “Erraztasunak eman dizkidate eta moldatu ahal izan dut”. Agurraren ondorengo larunbatean, familiarekin eta lagunekin duen sukalde zaletasunez gozatu ahal izango du bere ibilbideari ginga jartzeko afari batean. “Pena hartuko dut unea iristen denean. 11 urte oso onak izan dira, eta gozatu eta sufritu ere egin dut “.
Atzelari beteranoek hobeto lagundu zieten aurrelari debutariei
Berria Erremonte Txapelketa 2023 bi partida ezberdinekin hasi zen. Aurrenekoan Gurrutxagak eta Zalduak 31-35 irabazi zieten Goikoetxea V.ari eta Aiestaran VI.ari. Bigarren partidan Irazuk eta Zubirik 16-35 irabazi zieten Loitegi eta Eskuderori.
Horrela, irabazleek lau puntu dituzte, Goikoetxeak eta Aiestaranek puntua lortu dute, eta sailkapena zaildu egin zaie Loitegi eta Eskuderori puntu negatiboa eskuratu eta gero.
Lehenengo partidan Gurrutxagak eta Zalduak ekimena eraman zuten. Urdinek hiru, lau, bost tantoko abantailak zituzten eta Goikoetxeak eta Aiestaranek desabantaila murriztea lortzen zuten. Hori bai, ez zuten aurretik jartzerik lortzen. Partiduaren azken txanpan hiru tantora eraman zuten abantaila urdinek, 27-30, eta gorrientzat ezinezkoa izan zen emaitza iraultzea. Gurrutxagak eta Zalduak bikote hobea osatu zuten. Zalduak bikain lagundu zion Gurrutxagari, huts gutxi egin eta hamabi tanto egin baitzituen debutariak. Aizarnazabalgoak ederki jokatu zuen. Zaldua bere bikoteari lasaitasuna ematen asmatu zuen. Goikoetxea V.ak lortu ez zuena. Urdinek borrokatu zuten eta partidan sartuta egon ziren, baina ez zuten hain bikote sendoa osatu. Aiestaranek lau tanto egin zituen saketik eta sei piloteoan, baina une batzuetan ez zen ulertu Goikoetxea urduri batekin.
Berria Txapelketako bigarren partida oso ezberdina izan zen. Urdinek 5-6koaren ostean hautsi zuten partida. Hamar tantoko errenta lortu zuten, 5-15ekoan, eta ez zuten markagailua iraultzeko aukerarik izan. Zubiri bikain aritu zen. Dominatu egin zuen eta, batez ere, Loitegi partidatik kanpora utzi zuen. Aurrelari gorriak akats gehiegi egin zituen eta Eskuderorentzat zaila izan zen akats horiei aurre egitea. Lehen partidan bezala atzelariak aurrelaria baino askoz hobeto lagundu zion debutariari. Gainera, puntu negatiboak min handia egiten die gorriei.
Aldabek eta Barrenetxeak bikote gehiago eginez irabazi dute
Estelarrean, Aldabek eta Barrenetxea IV.ak bikote gehiago egin zuten eta 37-40 irabazi zieten Azpiroz eta Urrizari. Iruñeko aurrelariak partida bikaina jokatu zuen 24 tanto eta akats bakarrarekin, baina ez ziren nahikoak izan. Amaierara apur bat nekatuta iritsi zen, urdinetan Aldabek eta Barrenetxeak bikote sendoa osatu baitzuten. Azpiroz ez zen bere bertsiorik onenean egon eta horrek min eman zien gorriei. Partida berdindua izan zen, baina 34.aren ostean urdinek 34-37 alde egin zuten eta 37-38koaren ostean urdinek partida erabakita utzi zuten.
Zer suposatzen du zuretzat profesionaletan debutatzeak? Dudarik gabe aurrerapuaso bat da. Pauso txikiak ematen joan gara eta azkenean orain arte eman dudan pausorik garrantzitsuena da. Erremontean hasi nintzenean ez nuen uste profesionala izatera iritsiko nintzanik. Gero Villabonan jokatu nuen partidua eta gero ikusi nuen baietz. Profesionalekin aritu nintzen egun horretan. Banekien gertu zegoela eta iritsiko zela.Hortik aurrera zain.
Urduritasuna larunbateko partiduari begira? Nahiko lasai nago, baina egunetik egunera gero eta urduriago nagoela nabaritzen dut. Nik uste eguna eta momentua iritsi arte lasai egongo naizela eta momentuan iritsiko zait urduritasuna.
Lagunak, senideak… asko joango dira eta zerbait berezia prestatu duzue? Aduna herri txikia da. Familiakoak badoaz, herriko lagunak ere bai. Adin ezberdinetako jendea hurbilduko da.
Nola ikusten duzu txapelketa eta nola moldatzen zara bikotearekin? Zubiri nire entrenatzailea izan da. Egia esan oso gustora egon naiz berarekin. Jakin nuenean bikote izango ginela Berria Txapelketan pozik jaso nuen berria. Gainera bere jokoa gustatzen zait. Oso gustora. Txapelketa oso parekatua ikusten dut. Bikoteak oso prekatuak daude. Oso berdindua ikusten dut txapelketa.
Noiz eta zergatik hasi zinen erremontean? Oraindela lau urte hasi nintzen erremontean jokatzen. Aurretik eskuz ibiltzen nintzen, baina eskafoideseko lesioa izan nuen. Ebakuntza izan nuen eta berez oso onak ez nituen eskuetan arazoak gehitu egin ziren. Eskuko minak areagotu egin ziren, esan zidaten eskuko zirkulazioa ongi geratu zala, baina min handia izaten nuen. Aitona betidanik joaten da Galarretara eta etxean beti izan da gaia. Probatuko nuela esan nuen, gustatu eta gaur arte.
Aurrelaria, zergatik? Esku pelotan atzelaria nintzen. Erremontean hasieran ez nuen nik erabaki, nire jokamoldea nola egokitzen zen ikusi nuen eta aurrean errazago ikusten nintzen eta hortik jarraitu nuen. Gaur egun ez dut nire burua atzetik jokatzen ikusten.
Zein izan duzu erreferentzi? Imanol Ansaren oso laguna naiz eta oso garbi jokatzen du postura aldetik. Jokamolde aldetik ez dut erreferentzizko pilotari bat.
Zein da zure ahulgune eta indargune nagusia? Nik uste ahulgunea goiko postura eta paretan postura horretan pelotaren bila sartzea dira. Gorputzarekin ez dut laguntzen eta beso hutsean ematen diot pilotari. Indargunea, alboko kolpea da.
Zer suposatzen du zuretzat profesionaletan debouatzeak? Poz handi bat da debutatzea. Oriamendiri eskerrak eman nahi dizkiot honelako aukera bat emateagatik. Gozatzeko helburuarekin egingo dut debuta eta irtengo naiz kantxara.
Urduritasuna larunbateko partiduari begira? Txximeleta batzuk ari dira dantzan sabelean. Hala ere nahiko lasai nago oraingoz.
Lagunak, senideak… asko joango dira eta zerbait berezia prestatu duzue? Aizarnazabal ez da herri handia, baina lagunak eta senitartekoak hurbilduko dira Galarretara. Giro polita jarriko dute.
Nola ikusten duzu txapelketa? Bikotearen kexarik ez dago. Oso bikote ona jarri didate (Zaldua II) maila altuan urteak daramatzana. Usten dut asko lagunduko didala. Txapelketari dagokionez bikote denak parekatuak gaude eta ikusten da maila badagoela. Ea nola joaten den.
Noiz eta zergatik hasi zinen erremontean? Bizi osoa eskuz jokatu izan dut pilotan sei urtetik 20 urtera arte. Azken urte t’erdian eskuetatik asko sufritu nuen. Jarraipena kosta egiten zitzaidan ematea. Iban Larrañagarekin egin dut lan eta gehien bat berak animatu zidan erremontean probatzera. Gustatuko zitzaidala esaten zidan eta mereziko zuela. Bere bitartez hurbildu nintzen Galarretara eta jarri zidan kontaktuan Barrenetxearekin.
Aurrelaria, zergatik? Hasieratik aurrelari bezala hasi nintzen. Nire gorputzarekin atzetik jokatzea zaila da, indar gehiagoko mutila behar da izan. Nik uste nahiko ongi joan zait postu horretan, aurrelari.
Zein izan duzu erreferentzi? Beñat Segurola herritarra txapeldiun irten da binaka. Asko erakartzen duen pilotaria da, Imanol Ansa bezala. Asko jokatzen du. Larrañaga eta Barrenetxea atzean ikustea ere gozamena da.
Zein da zure ahulgune eta birtute nagusia? Nahiko pelotaria naiz. Nahiko erraz amaitzen ditut tantoak. Bi pareta nahiko erraz egiten dut eta hori iznago litzateke indargunea. Ahulgunea berriz, indarra falta zaidala. Ez naiz kolpeko pilotaria . Erremontista teknikoa naiz indarrekoa baino.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu AjusteakOnartu
Cookien Politika
Resumen Privacidad
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu web gunean nabigatzen ari zaren bitartean esperientzia hobetzeko. Cookie horietatik, behar bezala sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira web gunearen oinarrizko funtzio...
Beharrezko cookieak guztiz funtsezkoak dira web guneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, web gunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak bakarrik sartzen dira. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Beharrezko ez diren cookieak dira web guneak funtziona dezan eta erabiltzailearen datu pertsonalak analisien, iragarkien eta sartutako beste eduki batzuen bidez biltzeko berariaz erabiltzen ez diren cookieak. Nahitaezkoa da erabiltzailearen baimena lortzea bere webgunean cookie hauek exekutatu aurretik.