Goikoetxea V-Zubiri eta Martixpe-Barrenetxea IV gainditu dituzte Berria Txapelketan
Berria Txapelketako lehenengo bi semifinalistak ezagutu dira gaur Galarretan. Ezkurra II.ak eta Goikoetxea VI.ak 2-0 gainditu dituzte Goikoetxea V-Zubiri bikotea, eta Arluziaga-Azpiroz bikoteak Martixpe eta Barrenetxea garaitu dituzte 2-1. Galtzaileek bigarren aukera bat izango dute finalerdietara sailkatzeko datorren astean.
Txapelketako lehenengo partidan Ezkurrak eta Goikoetxea VI.ak ongi nagusitu dira 15-6 eta 15-9. Ezkurra jaun eta jabe izan da. Oso ongi lagundu du Goikoetxeak atzean segurtasun handiarekin. Goikoetxea eta Zubiri ez dira ongi ulertu.
Txapelketako partidarik onena gaurko bigarrena izan da. Arluziagak eta Azpirozek 5-15, 15-13 eta 8-3 lortu dute garaipena Martixpe eta Barrenetxearen aurka. Lehenengo setean Barrenetxea izan da onena eta sakearekin min handia egin du. Azkar utzi dute erabakita gorriek aurreneko jokoa. Bigarren seta ere agintzen hasi dute Martixpek eta Barrenetxeak. 13-8 aurreratu dira, baina urdinek ez dute etsi. Arluziagak errestoan tanto bikaina egin du 13-9koan bi paret batekin. Hortik aurrera ezustekoa gerrtatu da. Azpirozek hobetu du eta aurrelari hernaniarrak ongi defendatuz tantoak ere egin ditu. 07ko partzialarekin 15-13 berindu dute partida. Launa tanto egin dituzte piloteoan bi urdinek.
Set erabakigarrian bana hasi dira, baina 1-4 urreratu dira urdinak eta 3-8 lortu dute garaipena. Azpiroz oso ondo aritu da set honetan lau tantorekin eta Arluziagak azken bi tantoak egin ditu. Ausart jokatu du partiu guztian zehar.
Arluziaga-Juanenea eta Jabalera-Aiestaran VI.a kanporatuak izan dira
Berria Txapelketan bi bikote kanporatuak izan dira gaur Galarretan bigarren partidua galdu eta gero. Jabalera eta Aiestarn VI.ak 2-0 (15-7 eta 15-8) galdu dute Segurola eta Aldaberen aurka eta kanporatuak izan dira. Arluziaga eta Juanenea ere kanpoan dira Susperregi eta Larrañagaren aurka 2-1 galdu eta gero (11-15, 15-7 eta 3-8). Beraz lehenengo bi bikote kanporatuak ezagutu dira.
Txapelketako lehenengo partiduan Segurola eta Aldabe, Jabalera eta Aiestaran baino gehiago izan dira bi setetan. Askoz hobe aritu dira hasieratik amaierara bitarte. Aiestaranek ez du bere egunik onena izan, atzelari moduan jokatu duen Aldaberen aurka. Jabalera saiatu da eta bigarren setean egokiago aritu den arren aurkariak segurtasun gehiago erakutsi dute. Aldabek Eskudero ordezkatu du atzean eta partidako onena izan da. Ongi atera du, segurtasun askorekin peloteoan gauzak behar bezala egin ditu.
Berria Txapelketako bigarren partidan set erabakigarrira iritsi dira. Arluziagak eta Juaneneak tanto gehiago egin dituzte 30-29, baina azken setean Susperregi eta Larrañaga erraz nagusitu dira, 8-3. Susperregik hiru tanto egin ditu peloteoan eta Larrañagak bi saketik, gainera Arluziaga-Juanenea bikoteak bi akats egin dituzte. Merezimendu osoz lortu dute garaipena azken joko horretan urdinek.
Martixpek debutean irabazi egin du eta Ugartek berriz geldu
Jaialdiko lehenengo partidan Martixpek eta Goikoetxea VI.ak 15-14 eta 15-2 garaitu dituzte Aiestaran VII.a eta Ugarte. Beraz, debutarien arteko lehia donestebearrak irabazi du.
Lehenengo seta ezin berdinduagoa izan da, joko ona ikusi da eta eguneko set onena izan da. 14nakoan azken tantoa gorrien alde erori da, lau erremontariak bikain jokartu eta gerio.
Bigarren seta berriz kontrakoa izan da. Gorriek 15-2 irabazi dute. Urdinak behera etorri dira Martixperen kolpearen eta Goikoetxearen sakearen aurrean.
Berria Txapelketako hirugarren partida ere 2-0 amaitu da. Goikoetxea V.ak eta Zubirik 2-0 garaitu dituzte Jabalera eta Aiestaran VI. 15-10 eta 15-11 irabazi dituzte bi setak merezimendu osoz. Zubiriri kosta egin zaio partidan sartzea eta hori ongi aprobetxatu dute urdinek 4-8 aurreratzeko. Goikoetxeak ongi eutsi dio bikotearei eta Zubiri berotu denean behetik gora lehenengo seteko markagailua irauli dute. 11-2ko partzialarekin 15-10 irabazi dute.
Bigarren setean Zubiri izan da erremontari onena. Ongi atera du eta Jabalera eta Aiestaran gainditu dituzte, Oso seguru aritu dira eta hasieratik amaierara aurretik joan dira markagailuan, 7-1 aurreratu direnetik. Aiestaranek nahi baino akats gehiago egin ditu eta bikote serio baten aurka ezin izan dute partida berdindu. Finaletik garaipen bakarrera geratu dira.
Eguneo estelarrean Barrenetxeak ezin hobeto jokatu du aurrelari moduan. Azpirozekin batera 2-0 lortu dute garaipena Ezkurra eta Juanenearen kontra. Oso ongi jokatu dute denek, baina hernaniarrak zortzi tanto egin ditu bai lehenengo setean eta bigarren setean. Azpirozek akats gutxi egin ditu eta 15-14, 15-12 izan da azken markagailua.
Lehenengo aldiz Galarreta bi epaileak emakumeak izan dira. Miriam Arrillaga eta Nora Mendizabalek gidatu dute jaialdia.
Susperregi-Larrañaga (15-5 eta 15-3) eta Segurola-Eskudero (15-12 eta 15-11) gainditu dituzte, hurrenez hurren.
Berria Erremonte Txapelketa Aiestaran VII.a-Barrenetxea IV.a eta Ezkurra II.a eta Goikoetxea VI-.aren garaipen argiekin hasi da. Txapelketako lehenengo partidan Barrenetxea jaun eta jabe izan zen eta, Aiestaranek ongi lagunduta, 15-5 eta 15-3 garaitu zituzten Susperregi eta Larrañaga. Azken emaitzak argi eta garbi utzi zuen urdinen nagusitasuna.
Barrenetxeak min ikaragarria egin zuen sakearekin eta aurkariek ezin izan zieten aurre egin. Lehenengo setean 10 tanto lortu zituen atzelari hernaniarrak sakearekin eta bigarren setean lau gehitu zituen. Bere pilotakaden bizitasunak Susperregi lekuz kanpo uzten zuen. Beste maila batean jokatu zuen atzelariak.
Bigarren partidua izan zen jaialdiko berdinduena eta interesgarriena. Lau pilotariak ongi jokatu zuten, baina azkenean Ezkurraren abileziak erabaki zuen. Goikoetxea VI.arekin, 15-12 eta 15-11 gainditu zituzten Segurola eta Eskudero. Bi atzelariak lehia estua etaberdindua izan zuten eta ongi eutsi zioten bata besteari. Akats gutxi egin zituzten eta aurrelariek ere jokaldi ederrak egin zituzten. Ezkurrak aurreneko setean zazpi bi paret lortu zituen tantoan amaitzea eta Segurolak ordea, bost tanto egin zituen jokaldi horrekin. Bigarren setean hiru eta lau egin zituzten. Erritmo bizia izan zuen partidak eta maila altuan aritu ziren.
Bi partiduetan Barrenetxeak eta Ezkurrak erakutsi zuten txapelketako atzelari eta aurrelari onena direla.
Zortzi bikotek jokatuko dute erremonte txapelketa larunbatetik aurrera eta finala apirilaren 25ean izango da
Berria Erremonte Txapelketa 2026 gaur aurkeztu da Donostiako San Telmo museoan eta berrikuntzak izango ditu azkenenego aldiz jokatuko den txapelketa honek.
Azken urteetan gertatu ez den bezala, bigarren mailako erremontariak lehenengo mailakoekin arituko dira eta jokatuko duten zortzi bikoteak bi mailetako pilotariekin daude osatuak. Ondorengo bikoteak izango dira protagonista: Ezkurra II-Goikoetxea VI, Segurola-Eskudero, Goikoetxea V-Zubiri, Jabalera-Aiestaran VI, Aiestaran VII-Barrenetxea IV, Susperregi-Larrañaga, Deskarga-Juanenea eta Gurrutxaga-Azpiroz.
Lehenengo fasean bost jardunaldi izango dira eta larunbata honetan, martxoaren 14an hasiko da. Eta hurrengo lau jardunaldiak martxoaren 21ean, martxoaren 28an, apirilaren 4an eta apirilaren 11n jokatuko dira. Partida guztiak set formatuan izango dira. Jaialdi guztiak 16:30etan hasiko dira.
Kanporaketa sistema erabiliko da fase honetan. Gehienez hiru partida jokatuko ditu bikote bakoitzak eta bi irabazten dituenak finalaurrekoetara pasako da. Horrela, lehenengo jardunaldian garaipena lortzen duten bikoteak irabazleen adarretik joango dira eta lehenengo partidua galtzen dutenak galtzaileen adarrera pasako dira. Irabazleen artean bigarren partiduan garaipena lortzen dutenak semifinaletara sailkatuko dira eta galtzaileek, galtzaileen adarreko irabazlearen aurka jokatuko dituzte beste bi semifinaletako tokiak. Galtzaileen arteko partidua galtzen dutenek kanporatuak izango dira bigarren jardunaldian.
Bi finalerdiak apirilaren 18an daude iragarrita eta hemen ere jaialdia 16:30etan hasiko da. Partidu bakarrera jokatuko dira eta irabazleak apirilaren 25eko finalera pasako dira.
Erremontarien zerrendan ikusi daitekeen bezala Ansak ez du txapelketa jokatuko. Ez dago faborito argirik eta ahalik eta bikote orekatuenak osatzen saiatu da Oriamendi2010 enpresa. Bikote batzuetan izar nagusi bat dago eta beste batzuetan bi pilotariak dira maila altukoak. Ikusi beharko da nola erantzuten duten, ez baita ohikoa izaten horrelako konposizioa kantxa gainean ikustea. Emozioz beteriko txapelketa espero da eta zirrara handikoa, gainera kontuan izanda jokatuko den azken Berria Erremonte Txapelketa izango dela.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu AjusteakOnartu
Cookien Politika
Resumen Privacidad
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu web gunean nabigatzen ari zaren bitartean esperientzia hobetzeko. Cookie horietatik, behar bezala sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira web gunearen oinarrizko funtzionaltasunetarako. Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen den aztertzen eta ulertzen laguntzeko. Cookie hauek zure nabigatzailean soilik gordeko dira zure baimenarekin. Cookie hauen opt-out aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk aukeratzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beharrezko cookieak guztiz funtsezkoak dira web guneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, web gunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak bakarrik sartzen dira. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Beharrezko ez diren cookieak dira web guneak funtziona dezan eta erabiltzailearen datu pertsonalak analisien, iragarkien eta sartutako beste eduki batzuen bidez biltzeko berariaz erabiltzen ez diren cookieak. Nahitaezkoa da erabiltzailearen baimena lortzea bere webgunean cookie hauek exekutatu aurretik.