30-28 gainditu zuen Aldabe partida parekatu batean

Ezkurra II .ak bat egin du Juanenea, Barrenetxea IV .a eta Azpirozekin Erremonteko Banakako Txapelketan. Doneztebeko aurrelariak 30-28 irabazi zion Aldaberi atariko azken partida eta azken fasera sartu da.
Partidak amaieran emozioa eta berdintasuna izan zituen eta ordubete inguruko iraupena. Hasiera berdintsua izan zen eta hamarna zeuden berdinduta. Hortik aurrera Ezkurrak errenta garrantzitsua hartu zuen. Bazirudien norgehiagoka poltsikoan zuela, baina Aldabek ez zuen amore eman.
Lau tantora hurbildu zen 24-20koan eta 29-27koan bi tantora jarri zen.
Tanto bakarrera ere jarri zen, 29-28, eta azken tantoa oso piloteatua izan zen eta Ezkurraren alde erori zen.
Aurkariak, Aldabek, 2 huts baino ez zituen egin partida osoan zehar eta lau tanto egin zituen saketik. Ezkurrak 5 tanto egin zituen saketik, baina piloteoan ere 5 huts egin zituen. Hori bai, pilotakada biziagoa eta apurtzaileagoa bazen.
Datorren larunbatean Juanenea txapeldunak Ezkurra izango du aurkari ligaxkako lehen jardunaldian.