Gaur aurkeztu dute eta A eta B txapelketak jokatuko dira 16 erremontarirekin

Jai Alai Zarautz Erremonte Txapelketa gaur aurkeztu da Zarauzko udaletxean. Oriamendik azken aldiz antolatuko du txapelketa eta berezia izango da aurtengoa. 16 erremontarik hartuko dute parte A eta B txapelketetan banatuta.

Hiru egunez jokatuko da, uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean finalerdiak eta abuztuaren 2an finalak. Gainera igandeko finalak ETBn eskainiko dira.
Hiru jaialdiak arratsaldeko 18:30etan hasiko dira eta Ariztbatalde frontoia izango da txapelketako egoitza.
Ostiralean, uztailaren 31n, lehenengo bi finalerdiak daude iragarrita. B txapelketako partidak irekiko du jaialdia eta Martixpe-Aiestaran VI.a bikotea Deskarga-Eskuderoren aurka arituko da. Ondoren A taldeko finalerdiak hartuko du erreleboa. Bertan, Aldane-Barrenetxea IV, Goikoetxea V-Azpiroz bikoteen arteko lehiaz gozatuko dute ikusleek.
Larunbatean, abuzruaren 1ean bigarren finalerdiak jokatuko dira. B taldean, Susperregi eta Goikoetxea VI.ak, Aiestaran VII.a eta Ugarrte II.a izango dituzte aurrez aurre. A taldeko bigarren finalerdia, Segurola-Juanenea bikoteak, Ezkurra II.a-Larrañagaren aurka lehiatuko dute.
Irbazleek finalak abuztuaren 2an, igandean, izango dituzte. Partida guztiak set formatuan jokatuko dira.