Susperregi-Larrañaga eta Goikoetxea V-Zubiri kanporatu dituzte
Berria Txapelketako finalerdiak gaur osatu dira Galarretan. Martixpe-Barrenetxea IV.a bikoteak nagusitasunez gainditu dituzte Susperregi-Larrañaga 2-0 (15-7 eta 15-11) eta azken hauek txapelketatik kanporatuak izan dira. Segurola-Aldabe bikoteak ere pausoa eman dute finalaurrekoetara, Goikoetxea V-Zubiri bikotea 2-0 (15-10 eta 15-5) kanporatu eta gero.
Bi partiduetan bikote garailea nagusi izan da hasieratik amaierara arte. Lehenengo partiduan Barrenetxeak agindu du eta 15-7 aurreratu dira. Bigarren setean gehiago estutu dute urdinek, baina 7-9 aurreratu eta gero 8 eta 2ko partizlaka erabakita utzi du kanporaketa. Martixpek bikain lagundu du atzelari hernaniarra eta aurkarietan ez Susperregik, ez eta Larrañagak ez dute euren mailarik onena erakutsi.
Bigarren finalerdia ere gorrien aldekoa izan da, lehenengo seta berdinduagoa izan arren. 7-6 jarri dira aurretik gorriak eta 6-0ko partzialarekin erabakita utzi dute seta. Bigarrenean 8-0 aurreratu dira eta parrida ia erabakita utzi dute. Hurbildu dira urdinak, baina ez dute aukerarik izan 15-5 galduz. Bai atzean eta bai aurrean gehiago izan dira Segurola eta Aldabe.