Berria Txapelketako hirugarren partida ere 2-0 amaitu da. Goikoetxea V.ak eta Zubirik 2-0 garaitu dituzte Jabalera eta Aiestaran VI. 15-10 eta 15-11 irabazi dituzte bi setak merezimendu osoz. Zubiriri kosta egin zaio partidan sartzea eta hori ongi aprobetxatu dute urdinek 4-8 aurreratzeko. Goikoetxeak ongi eutsi dio bikotearei eta Zubiri berotu denean behetik gora lehenengo seteko markagailua irauli dute. 11-2ko partzialarekin 15-10 irabazi dute.
Bigarren setean Zubiri izan da erremontari onena. Ongi atera du eta Jabalera eta Aiestaran gainditu dituzte, Oso seguru aritu dira eta hasieratik amaierara aurretik joan dira markagailuan, 7-1 aurreratu direnetik. Aiestaranek nahi baino akats gehiago egin ditu eta bikote serio baten aurka ezin izan dute partida berdindu. Finaletik garaipen bakarrera geratu dira.
Eguneo estelarrean Barrenetxeak ezin hobeto jokatu du aurrelari moduan. Azpirozekin batera 2-0 lortu dute garaipena Ezkurra eta Juanenearen kontra. Oso ongi jokatu dute denek, baina hernaniarrak zortzi tanto egin ditu bai lehenengo setean eta bigarren setean. Azpirozek akats gutxi egin ditu eta 15-14, 15-12 izan da azken markagailua.
Lehenengo aldiz Galarreta bi epaileak emakumeak izan dira. Miriam Arrillaga eta Nora Mendizabalek gidatu dute jaialdia.