Iruñeko aurrelariak 9-30 irabazi dio tituluaren defendatzaileari

Javier Urrizak 9-30 irabazi zion Imanol Ansari erremonteko Banakako Eusko Label Torneoko ligaxkako lehen partidan. Tituluaren defendatzailea puntu bat gutxiagorekin geratu da sailkapenean eta ligaxkan geratzen zaizkion bi partidetan ezin du hutsik egin. Porrot batek kanporatua izatera kondenatuko luke. Urrizak, aldiz, pauso garrantzitsua eman zuen sailkatzeko eta lau puntu ditu sailkapenean.
Markagailuak bere kabuz hitz egiten du. Urriza jaun eta jabe izan zen lehen tantotik. Behetik gora egiten duen erremontista izan ohi da, baina oraingoan lehen pilotakadatik atera zen guztiarekin. Guztira 19 tanto egin zituen piloteoan eta zortzi saketik. Bere nagusitasuna erabatekoa izan zen. Labana hortz artean zuela atera zen, hasieratik gogor eman zion pilotari eta ez espekulatzera irten. Besoa askatu zuen piloteo motzen bila. 1-3 irabazten hasi zen eta 3-0, 5-17, 7-24 eta 9-30 ihes egin zuen. Ansa bere mailatik behera izan zen eta jokoaren alderdi guztietan gainditu zuen. Urnietakoak hiru tanto bakarrik egin zituen partida osoan zehar. Oso gutxitan ikusten den zenbaki bat. Ansaren beste lau tanto saketik egindako faltetatik eta Urrizaren piloteoan egindako bi hutsetatik heldu ziren. Iruñekoak ia piloteo guztietan arriskatu zuen eta ia dena ondo atera zitzaion saketik egindako faltak izan ezik. Ansa atzean geratu zen eta huts egiten ez dituen pilotakadak huts egin zituen.

ekipazio ofiziala

salgai

Oriamendi 2024-2025 ekipazio ofiziala eskuragarri! 🏆✨ Pertsonaliza ezazu zure izenarekin edo jarri gogokoen duzun pilotariaren izena. Lortu zure kamiseta!