Finalerdiak jokatu ondoren, bi bikote finalistek datorren asteleheneko finala jokatzeko materiala aukeratu zuten. Urrizak eta Martirenak gutxi ibiltzen diren, gutxi hegan egiten duten eta batez ere behetik mugitzen diren lau pilota bereizi zituzten. Ezkurra eta Azpiroz bolorik handieneko pilotak bilatzen saiatu ziren. Horren ondorioz, bere pilotak askoz ere bote handiagoa du, hegaldi gehiagokoa da, biziagoa, eta aurkariek bereizi zutenaren kontrakoa da. Pilota azkar honekin tantoak aurrean bukatzen saiatuko dira, Urrizak eta Martirenak piloteo luzeagoa nahi duten bitartean.


Piloten pisua ez da gutxi aldatzen, eta zortziak 126 eta 128 gramo artekoak izan ziren. Diferentzia boloan dago. Urriza-Martirenaren kasuan, bolo txikiak dira, pilota behetik ibilarazten dutenak, aurkarien bolo handiak ez bezala, pilotek altuera eta hegaldi handiagoa har dezaten eragiten dutenak.