Hiru bikote dagoeneko sailkatu dira final erdietara:  Urriza-Martirena (Aburuza), Ezkurra II-Azpiroz (Alorrenea) eta Ansa II-Zubiri (Bereziartua) 

Sagardoaren Txapelketaren lehenengo fasea amaitzeko jardunaldi bakarra falta da eta  gauzak asko argitu ziren azken aurreko jardunaldian. Jabalerak Loitegi ordezkatu zuen txapelketako lehenengo partiduan eta Barrenetxearekin batera, 2-0 (15-8 eta 15-9) garaitu zituzten Ezkurra II.a eta Azpiroz. Bigarren partiduan ere Urrizak eta Martirenak 2-0 (15-11 eta 15-10) lortu zuten irabaztea Aldabe eta Juanenea bikotearen kontra. Emaitza hauekin, Aldabe eta Juanenea (Gurutzeta) kanporatuak izan dira eta hiru bikote dagoeneko sailkatuta daude finalerdietara: Urriza-Martirena (Aburuza), Ezkurra II-Azpiroz (Alorrenea) eta Ansa II-Zubiri (Bereziartua).

Laugarren eta azken sailkatua azkenengo jardunaldian erabakiko da. Jabalera-Barrenetxea (Oialume Zar) bikoteak irabazten badute, Aldabe-Juananearen aurka, sailkapena eurena izango da. Galtzen badute eta Segurola-Larrañagak (Petritegi) Ezkurra eta Azpiroz gainditzen badituzte, Petritegiko bikotea izango da sailkapena lortuko duena.

Osteguneko partidu guztiak 2-0 amaitu ziren. Jabalerak eta Barrenetxeak erraz gainditu zituzten, ordura arte lider ziren Ezkurra II.a eta Azpiroz. Lehenengo seta 15-8 erabaki zen. Jabalerak zortzi tanto egin zituen eta Barrenetxeak bost saketik. Ez zieten aukerarik eman urdinei. Bigarren setean ere gehiago izan ziren gorriak. Barrenetxeak ongi sakatzen jarraitu zuen eta lau tanto gehiago egin zituen saketik. Jabalerak maila ikaragarrian jarraitu zuen beste lau tanto gehituz. Akats bakarra egin zuen partidu osoan.

Sagardoaren Txapelketako bigarren partiduan ere gorriak, Urriza-Martirena, nagusi izan ziren (15-11, 15-10). Aurrelari iruindarrak zazpi tanto egin zituen lehenengo setean eta hamar bigarrenean. Martirena behar zenean agertu zen eta Juaneneak ezin izan zuen menderatu. Bi setak orekatuak joan ziren, hamaikana lehenengoa eta zortzina, bigarrengoa, baina azken tantoetan gehiago asmatu zuten gorriek. Batez ere Martirena oso fin aritu zen lehenengo set amaieran.

Clasificación
 
1. Urriza-Martirena (Aburuza) 13 puntos 4 partidos
2. Ezkurra II-Azpiroz (Alorrenea) 11 puntos 4 partidos
3. Ansa II-Zubiri (Bereziartua) 10 puntos 4 partidos
4. Loitegi-Barrenetxea IV (Oialume Zar) 8 puntos 4 partidos
5. Segurola-Larrañaga (Petritegi) 6 puntos 4 partidos
6. Aldabe-Juanenea (Gurutzeta) 0 puntos 4 partidos
ekipazio ofiziala

salgai

Oriamendi 2024-2025 ekipazio ofiziala eskuragarri! 🏆✨ Pertsonaliza ezazu zure izenarekin edo jarri gogokoen duzun pilotariaren izena. Lortu zure kamiseta!