Sei bikotekin jokatuko da Munduko erremontari onenekin
Sagardoaren Erremonte Txapelketa 2024 aurkeztu da gaur Orona Fundazioaren Areto Nagusian. ETB1eko Erremontari saioaren barruan eskainiko dira partida guztiak eta sei bikote lehiatuko dira nor baino nor.
Bikote bakoitzak sagardotegi bat ordezkatuko du eta gainera aurten kapitain bat izango dute bikoteko. Hauek dira bikote eta kapitainak: Urriza-Martirena (Aburuza sagardotegia-Aritz kapitaina); Loitegi-Barrenetxea IV (Oialume Zar-Iñaki); Aldabe-Juanenea (Gurutzeta-Egoitz); Segurola-Larrañaga (Petritegi-Igor); Ansa II-Zubiri (Bereziartua-Axier); eta Ezkurra II-Azpiroz (Alorrenea-Patri).
Lehenengo fasea maiatzaren 2an, ostegunean hasiko da eta zazpi jardunalditan denek denen aurka jokatuko dute. Ostegunero ekainaren 13ra arte izango dira partidak Galarretan (maiatzak 2, 9, 16, 23, 30, ekainak 6, ekainak 13).
Set formatuan jokatuko dira partidak eta 2-0 irabazten duenak 4 puntu batuko ditu, 2-1 irabaziz gero 3 puntu gehituko dira, 1-2 galduz gero puntua lortuko da, 0-2 galduta ez da punturik batuko, eta lehen bi seten artean 15 tantora iristen ez denak puntu negatiboa izango du.
Lehenengo lau postuetan geratzen diranak sailkatuko dira finalerdietara. Bi bikoteen artean berdinketa balego euren arteko partidak erabakiko du sailkapeneko postua eta hiru bikoteren arteko berdinketa apurtuko du euren arteko partiduen arteko tanteoak.
Finalerdiak partida bakarrera jokatuko dira ekainaren 20an eta lehenengo sailkatuak, laugarrenaren aurka jokatuko du finalaurreko bat, eta bestea bigarren eta hirugarren sailkatuek jokatuko dute.
Finala, finalaurrekoak irabazten dituzten bikoteek jokatuko dute ekainaren 24an.
Partida denak Galarretan jokatuko dira eta aurtengo beste berrikuntza Warning edo Abisuak izango dira ateratzeko orduan. Denbora egongo da sakatzeko eta errestoan jartzeko. Denbora gaindituz gero abisuak aterako dira eta tanto bat ere galdu daiteke abisul gorria ikusiz gero hirugarren abisuan. Lehenengo abisua komunikazioa izango da eta txartel urdina aterako da. Bigarren abisua horia izango da eta sakea aurkariarentzat pasako da. 30 segundu izango ditu sakatzaileak pilota jokoan jartzeko.
En la edición de 2023 Segurola y Juanenea fueron los ganadores ante Urriza y Martirena.
ekipazio ofiziala

salgai

Oriamendi 2024-2025 ekipazio ofiziala eskuragarri! 🏆✨ Pertsonaliza ezazu zure izenarekin edo jarri gogokoen duzun pilotariaren izena. Lortu zure kamiseta!