1-2 galdu dute Azpiroz eta Larrañagaren aurka eta Segurola-Ansa II.ak 1-2 irabazi diote Barrenetxea IV-Juaneneari
Jai Alai Summer Season txapelketako bigarren jardunaldiak kaleratzearen atarian utzi zituen Aldabe eta Urriza, Azpiroz eta Larrañagaren aurka 1-2 galdu ondoren.
Lehen setean Azpirozek eta Larrañagak oso ondo jokatu zuten eta nagusitasunez gailendu ziren, 6-15, Aldabe eta Urrizaren aurka. Bigarren setean partidaren norabidea erabat aldatu zen eta kolore gorriak 15-3 gailendu ziren urdinen aurka berdinketa lortzeko. Set erabakigarrian ere buelta handia izan zen. Aldabe eta Urriza 3-1 aurreratu ziren, baina Azpirozek gidatuta lortutako 0-4ko partzialak garaipena eman zien urdinei.
Bigarren partida lehenengoaren ia berdina izan zen. Lehen setean Barrenetxea eta Juanenea 1-0 aurreratu ziren 15-6ko partzialarekin, baina Ansa eta Segurola bigarren setean sartu ziren lehian 5-15eko partzial argi batekin berdintzeko.
Berdinketa hausteko seta orain arteko onena izan zen. Erremonte bikaina jokatu zen lau pilotariekin eta bederatzi tanto eder jokatu ziren. Hemen ere gorriak aurreratu ziren 3-1, baina launa berdindu zuten urdinak eta azken tantoan Juanenea bukatzera joan zen baina pilota kanpora joan zitzaion.
Emaitza hauekin Aldabek eta Urrizak bizirik jarraitzeko 2-0 irabazi behar diete Segurola eta Ansari larunbat gaueko hirugarren jardunaldian eta Barrenetxeak eta Juaneneak 2-0 irabazi behar diete Azpiroz eta Larrañagari. Gainerakoan finalista eta finalaurrekoak erabakitzeke daude.
Sailkapena
1. Segurola-Ansa 6 puntu
2. Barrenetxea-Juanenea 5 puntu
3. Azpiroz-Larrañaga 4 puntu
4. Aldabe-Urriza puntua