Goikoetxea V-Aiestaran Zaldua II-Odeiren aurka eta Gurrutxaga-Zaldua I Irazu-Zubiriren aurka
Berria Txapelketako finalerdiak zehaztuta daude. Goikoetxea V-Aiestaranek, Zaldua II-Odeiren aurka jokatuko dute finalaurrekoetako batean eta Gurrutxaga-Zaldua I.ak, Irazu eta Zubiriren aurka jokatuko dute bestean.
Loitegi-Eskuderok Zaldua II-Odeiren aurka lortutako garaipena (23-35) ez zen nahikoa izan eta bikote gorria Berria Txapelketatik kanpo geratu zen. Irazu eta Zubirirekin hiruna punturekin berdinduta, azken hauek dira A multzoko bigarren postuan sailkatzen direnak eta Zaldua II-Odei multzoko lehenak dira lau punturekin.
Jaialdiko hirugarren partidan Goikoetxea eta Aiestaran erraz nagusitu ziren, 35-15, Urrutia II.aren eta Apezetxearen aurka. Irabazlea sailkatzen finalerdira eta, beraz, gorriak lortu dute postua.
Lehenengo partidan Loitegik eta Eskuderok garaipena lortu zuten eta ia ezusteko galanta eman zuten. Zaldua II.a eta Odei puntu negatiboan utzi behar zituzten eta une batean Loitegi eta Eskudero 10-25 irabazten ari zirenean helburua lor zezaketela zirudien. Gorriek erreakzionatu egin zuten eta 4 punturekin multzoko buru izan dira. Eskuderok partida bikaina jokatu zuen hiru tanto saketik eta bederatzi piloteoan eginda.
Goikoetxea eta Aiestaran, Urrutia eta Apezetxea baino askoz gehiago izan ziren. Alde handia egon zen aurrera eta Aiestaranek ongi jokatzen hasi zenean markagailuan alde egin zuten. Partida nahiko paretsua izan zen 15-12kora arte, baina gorriek alde handia ireki zuten. Aiestaranek sei tanto egin zituen sakez eta zortzi piloteoan.