Eguneko protagonista nagusia Labaka izan zen, profesional gisa erretiratzen zen eta dena borobil atera zen. Agurrik onena izan zuen. Urrizarekin batera 40-38 irabazi zieten Aldabe eta Larrañagari. Gainera, Labaka izan zen partidako onena partida oso osoa jokatuz. Bere agurrean ikusgarri aritu zen lau tanto sakez eta hamar piloteoan eginez. 38nako berdinketaren ondoren, azken bi tantoak harenak izan ziren. 39-38, pilota paretatik gurutzatu ondoren, eta 40-38, saketik, ia lerroan bote eginez eta pilota errebotean hilez.
Aldabe eta Larrañaga izan ziren nagusi, baina gorriak beti egon ziren gertu. Ordu eta laurdeneko borroka polita izan zen. Inork ez zuen etsi. Urrizak 20 tanto egin zituen, Aldabek 17 eta Larrañagak ere lau tanto egin zituen saketik.
Partidaren ondoren pilotariek pasilloa egin zioten eta sagardotegi batera joan ziren afaltzera, aldagelan arrastoa utzi duen erremontista bat agurtzera.