Berria Txapelketan ezohiko jardunaldia izan zen, bi partidak bertan behera geratu baitziren bi lesioengatik.

Lehen partidan Irazu eta Zubiri 3-4 galtzen ari ziren Zubiri errebote batean lesionatu zenean eta ondorioz gorriek 3-35 galdu zuten. Horrela, urdinak lau punturekin sailkatuta daude finalerdietara, gorriek puntu bat gutxiagorekin bukatu zuten eta azken jardunaldian Loitegi eta Eskuderoren aurka jokatu beharko dute sailkapena. Zubiriko bilakaera ikusi beharko da.


Berria Txapelketako bigarren partida ez zen jokatu. Urrutia II.a, partidaren aurretik egindako bihurritu baten ondorioz, ez zen kantxaratu eta horrela 35-0 bukatu zen partida Gurrutxaga eta Zalduaren aurka. Urrutiak eta Apezetxeak puntu negatiboa dute eta azken jardunaldian Goikoetxea eta Aiestaranen aurka jokatuko dute sailkapena. Irabazten badute sailkatuko dira, baina Urrutia sendatzen den ikusi behar da.