URTZI GURRUTXAGA (Aizarnazabal 2000, aurrelaria)

Zer suposatzen du zuretzat profesionaletan debouatzeak?
Poz handi bat da debutatzea. Oriamendiri eskerrak eman nahi dizkiot honelako aukera bat emateagatik. Gozatzeko helburuarekin egingo dut debuta eta irtengo naiz kantxara. 

Urduritasuna larunbateko partiduari begira?
Txximeleta batzuk ari dira dantzan sabelean. Hala ere nahiko lasai nago oraingoz.


Lagunak, senideak… asko joango dira eta zerbait berezia prestatu duzue?
Aizarnazabal ez da herri handia, baina lagunak eta senitartekoak hurbilduko dira Galarretara. Giro polita jarriko dute. 


Nola ikusten duzu txapelketa?
Bikotearen kexarik ez dago. Oso bikote ona jarri didate (Zaldua II) maila altuan urteak daramatzana. Usten dut asko lagunduko didala. Txapelketari dagokionez bikote denak parekatuak gaude eta ikusten da maila badagoela. Ea nola joaten den.


Noiz eta zergatik hasi zinen erremontean?
Bizi osoa eskuz jokatu izan dut pilotan sei urtetik 20 urtera arte. Azken urte t’erdian eskuetatik asko sufritu nuen. Jarraipena kosta egiten zitzaidan ematea. Iban Larrañagarekin egin dut lan eta gehien bat berak animatu zidan erremontean probatzera. Gustatuko zitzaidala esaten zidan eta mereziko zuela. Bere bitartez hurbildu nintzen Galarretara eta jarri zidan kontaktuan Barrenetxearekin. 


Aurrelaria, zergatik?
Hasieratik aurrelari bezala hasi nintzen. Nire gorputzarekin atzetik jokatzea zaila da, indar gehiagoko mutila behar da izan. Nik uste nahiko ongi joan zait postu horretan, aurrelari.


Zein izan duzu erreferentzi?
Beñat Segurola herritarra txapeldiun irten da binaka. Asko erakartzen duen pilotaria da, Imanol Ansa bezala. Asko jokatzen du. Larrañaga eta Barrenetxea atzean ikustea ere gozamena da.


Zein da zure ahulgune eta birtute nagusia?
Nahiko pelotaria naiz. Nahiko erraz amaitzen ditut tantoak. Bi pareta nahiko erraz egiten dut eta hori iznago litzateke indargunea. Ahulgunea berriz, indarra falta zaidala. Ez naiz kolpeko pilotaria . Erremontista teknikoa naiz indarrekoa baino.