Berria Erremonte Txapelketa gaur hasi da Galarretan bi emaitza argirekin. Goikoetxea eta Odeik 16-35 garaitu dituzte Urruria II eta Labaka lehenengo partiduan eta txapelketako bigarrengoan Loitegi-Zalduak, 25-35 lortu dute garaipena Etxarri-Martirenaren kontra. Bi emaitza hauekin garaileek lau puntu batu dituzte eta finalerdietarako pauso garrantzitsua eman dute. Urrutia eta Labakak puntu negatiboa dute eta hurrengo partidua derrigor irabazi beharra dute eta zain egon. Etxarri eta Martirenak punturik gabe bigarren partidan dute esperantza.

Goikoetxea eta Odei jaun eta jabe izan dira Urrutia II eta Labakaren aurka. odeik bere ibilbide profesionaleko partidarik onena jokatu du eta Goikoetxeak min handia egin du aurreko koadroetan. Launako berdinketa eta gero 7-21eko abantila hartu dute eta ez du historiarik izan norgehiagokak. Goikoetxea Urrutia baino hobe aritu da.

Bigarren partiduan berdintasun gehixeago egon da. Loitegi eta Zalduak bikote sendoa osatu dute eta apenas akatsik ez dute egin, hiru,partida guztian zehar. Aldiz, Etxarri eta Martirenak, bien artean 14 egin dituzte. Alde handia batzuen eta besteen artean. 8-9koan partida lehiatua izango zela zirudien, baina 1-7ko partzial batekin zazpi tantoko abantaila hartu dute eta gero hamar inguruko aldea mantendu dute partida amaiera arte. Loitegik eta Zalduak partida kontrolpean izan dute denbora guztian. 


Aldabe eta Barrenetxeak estelar polita irabazi dute
Aldabe eta Barrenetxeak 40-29 gainditu dituzte Ezkurra II.a eta Juanenea, partida ikusgarri batean. Abiadura askorekin mugitu dute pilota, bizia izan da partida eta tanto politak ikusi dira. Gorriek bikote sendoa osatzen dutela erakutsi dute. Ezkurrak defentsa bikaina erakutsi du, baina Barrenetxeak sakearekin dominatzera pasatzen zen eta piloteoan agindu egiten zuten gorriek. Aldabek tantoak amaitzeko aukerak izan ditu eta aprobetxatu era bai 19 tantorekin. Ezkurrak 12 egin ditu eta biek bost akatsa egin dituzte. Barrenetxeak agindu du atzean, Juanenea on baten aurka. Hernaniarrak bost tanto egin ditu sakean eta bat saldistarrak. Piloteoan hantzeko egin dituzte, bederatzi eta zortzi. Partiduan gorriek eraman dute agintea 11-3 aurreratuta. Hala ere urdinak hiru tantora hurbildu dira 23-20, 28-25 eta 30-27, baina azkenenego tantoetan gorriek, 10 eta 2ko partzialarekin garaipena lortu dute.