Javier Urriza eta Aritz Juanenea elkarren aurka ariko dira bihar, 17:00etatik aurrera, Kutxabank Torneoaren finalerdietako ligaxkako hirugarren partiduan. Bi aurrelariak lehendabiziko patidua irabazi egin zuten eta biharko garaileak finalerako txartela gertu izango luke zortzi punturekin. Hala ere, ez luke ziurtatuko finala, baina bai finalerdia. Urriza da faborito, baina Juaneneak orain arteko sei partiduak irabazi ditu eta sasoi betean aurkitzen da.
Saldiasko aurrelariak sei partiduak irabazi ditu eta gainera itxura ezin hobea eman du denetan. Barrenetxea txapelduna ere garaitu zuen eta Urrizak kontuz ibili beharko du. Biak aurrelariak dira eta peloteoan ongi ibiltzen direnak izanda borroka espero da arlo horretan. Juanenearen ahulgune bakarra orain arte errebotea izan da eta Urrizak hor egin nahiko dio min. Urrizari min egitea zaila da, dena egiten du ongi eta Juaneneak aurre egiteko orain arteko maila erakutsi beharko du gutxienez.