Arluziaga-Juanenea eta Jabalera-Aiestaran VI.a kanporatuak izan dira
Berria Txapelketan bi bikote kanporatuak izan dira gaur Galarretan bigarren partidua galdu eta gero. Jabalera eta Aiestarn VI.ak 2-0 (15-7 eta 15-8) galdu dute Segurola eta Aldaberen aurka eta kanporatuak izan dira. Arluziaga eta Juanenea ere kanpoan dira Susperregi eta Larrañagaren aurka 2-1 galdu eta gero (11-15, 15-7 eta 3-8). Beraz lehenengo bi bikote kanporatuak ezagutu dira.
Txapelketako lehenengo partiduan Segurola eta Aldabe, Jabalera eta Aiestaran baino gehiago izan dira bi setetan. Askoz hobe aritu dira hasieratik amaierara bitarte. Aiestaranek ez du bere egunik onena izan, atzelari moduan jokatu duen Aldaberen aurka. Jabalera saiatu da eta bigarren setean egokiago aritu den arren aurkariak segurtasun gehiago erakutsi dute. Aldabek Eskudero ordezkatu du atzean eta partidako onena izan da. Ongi atera du, segurtasun askorekin peloteoan gauzak behar bezala egin ditu.
Berria Txapelketako bigarren partidan set erabakigarrira iritsi dira. Arluziagak eta Juaneneak tanto gehiago egin dituzte 30-29, baina azken setean Susperregi eta Larrañaga erraz nagusitu dira, 8-3. Susperregik hiru tanto egin ditu peloteoan eta Larrañagak bi saketik, gainera Arluziaga-Juanenea bikoteak bi akats egin dituzte. Merezimendu osoz lortu dute garaipena azken joko horretan urdinek.
Martixpek debutean irabazi egin du eta Ugartek berriz geldu
Jaialdiko lehenengo partidan Martixpek eta Goikoetxea VI.ak 15-14 eta 15-2 garaitu dituzte Aiestaran VII.a eta Ugarte. Beraz, debutarien arteko lehia donestebearrak irabazi du.
Lehenengo seta ezin berdinduagoa izan da, joko ona ikusi da eta eguneko set onena izan da. 14nakoan azken tantoa gorrien alde erori da, lau erremontariak bikain jokartu eta gerio.
Bigarren seta berriz kontrakoa izan da. Gorriek 15-2 irabazi dute. Urdinak behera etorri dira Martixperen kolpearen eta Goikoetxearen sakearen aurrean.