Oriamendi 2010 enpresak, erremonte profesionalaren kudeaketaz arduratzen den erakundeak, Binakako erremonte Txapelketaren finalaren data aldatzea erabaki du. Hasiera batean 2026ko urtarrilaren 3an jokatzekoa zen finala, eta azkenean 2026ko urtarrilaren 2an, ostirala, jokatuko da, ordutegi bera mantenduta (16:30ean) eta Hernaniko Galarreta pilotalekuan.
Erabakia urtarrilaren 3rako aurreikusita zeuden izaera jendetsuko hainbat kirol- eta kultura-ekitaldi batera aztertu ondoren hartu da. Antolakuntzatik uste da egun berean hainbat ekitaldi handiren arteko gainjartzeak kalte egingo ziela bai ekitaldiei, bai zaleei. Beste erakunde antolatzaile batzuekin harremanetan jarri ondoren, egutegi-egokitzapen hau egitea egokiena dela ondorioztatu da, publikoari hainbat ekitalditara joateko aukera errazteko helburuarekin.
Oriamendi 2010etik lasaitasun mezua helarazi nahi zaio publikoari, izan ere, urtarrilaren 3rako sarrerak erosi dituzten pertsonek ez dute inolako izapiderik egin beharko: data dagoeneko eguneratuta dago webgune ofizialean, eta sarrerak baliozkoak izango dira urtarrilaren 2ko finalera sartzeko. Era berean, urtarrilaren 2ko finalerako sarrerak jada salgai daude www.oriamendi.eus webgunean.
Erremonteko Binakako Txapelketaren finalak 2025. urteari amaiera bikaina emango dio.
Informazio eguneratu guztia www.oriamendi.eus webgunean kontsultatu daiteke.