15-13 gainditu dituzte Azpiroz eta Ansa II .a finalean
Aldabek eta Juaneneak 1-5-13 gainditu zituzten Azpiroz eta Ansa II .a Jai Alai Summer Seasoneko final handian. Irabazleak nagusi izan ziren bi setetan eta merezimendu osoz irabazi zuten inoiz eroso egon ez zen bikote baten aurka. Katedrak gorrien aldeko apustua egin zuen partida hasi aurretik, finalera iristeko sentsazioek eta bi bikoteek ligaxkan jokatu zuten partidak bultzatuta, baina urdinek pronostikoa hautsi zuten.

Aldabek erraz bukatu zituen tantoak eta batez ere Juanenea izan zen finaleko protagonista nagusia. Bere burua aldarrikatu nahi izan zuen, eta bera izan zen lau erremontistetatik onena. Meritu handiko jokaldiak egin zituen eta atzean eroso sentitu ez zen Ansa menderatu zuen. Azpirozek ezinean ikusten zituen jokoan nagusi ziren aurkariak.
Bi setek antzeko garapena izan zuten. Urdinek ezin gaindituzko errentak hartu zituzten. Bigarren setean, 6-12koaren ostean, gorriek markagailua irauli zuten eta hamabina berdindu zuten. Azpiroz eta Ansa II .aren unerik onena izan zen, baina Aldabek eta Juaneneak ez zuten txapelak janzteko aukera galdu. Errazena egin zuten eta ez zuten huts egin nahi partida ixterakoan. Eta ez zuten huts egin. Bikain erreakzionatu zuten eta 12 berdinetatik 13-15era pasa ziren.