13-15nako bi setetan gainditu dituzte Gurrutxaga eta Eskudero B multzoko partidan
Paul eta Aitor Aiestaran anaiek Berria Txapelketan garaipena lortu dute beraien lehendabiziko partidan. 13-15 eta 13-15 irabazi dute Gurrutxaga eta Eskuderoren aurka eta beraz lau puntu lortu dituzte eta sailkapenean gaurko aurkariak berdindu dituzte, B multzoko, lehenengo postuan.
Partida oso parekatua izan da, bai lehendabiziko setean eta bai bigarrenean. Aurrelariak maila parekoan jokatu dute, Gurrutxagak gehiago arriskatuz eta Aiestaranek pilota atzeratuz. Atzean ere piloteoan berdinketa handia izan da, baina sakean egon da aldea urdinen alde. Aiestaran VI.ak hamar tanto egin ditu saketik eta Eskuderok berriz bost. Hor egn da alde gehien.
Hala ere bi setak azken unean erabaki dira eta hor seguruago aritu dira urdinak. Gurrutxagak gehiegi arriskatu du azken tantoetan eta bi akats erabakigarriak egin ditu. Lehenengo setean azken tantoan eta azken setean 14aurkarien hamalaugarrenean. Hor egin die ihes partidak gorriei. Arriskuak gehienetan ez dakar saririk eta horrela izan da gaurko partidan.
Multzoa azken partidan erabakiko da. Oraindik hiru bikoteek dituzte aukerak sailkatzeko edota kanpoan geratzeko.