Ansa II.ak, Barrenetxea IV.ak, Azpirozek eta Jabalerak jokatuko dute

Urtarrilaren 11n hasiko da Azpiroz eta Jabaleraren arteko partiduarekin

Reale Arena futbol-zelaian aurkeztu da 2025eko Banakako Kutxabank Mastersa, eta lau erremontistek jokatuko dute: Ansa II, Barrenetxea IV, Azpiroz eta Jabalera. Aurten hamabosgarren edizioa jokatuko da.
Udako Banakako Txapelketako lau onenek jokatzen dute Mastersa. Ansa II.a eta Barrenetxea IV.a lehenengo eta bigarren izan ziren eta Urriza eta Juanenea hirugarren eta laugarren. Urrizak uko egin dio txapelketa jokatzeari, 2024an egin bezala, datorren denboraldia ez baldintzatzeko, eta Juaneneak ezin du jokatu aitatasun-bajagatik. Horri esker, Azpiroz bosgarren izan zen eta Jabalera seigarren, hauek sartu dira txapelketan.
Eta, hain zuzen ere, Azpirozek eta Jabalerak irekiko dute Mastersa urtarrilaren 11n. Irabazleak Ansa II.a eta Barrenetxea IV.arekin egingo du topo ligaxkan. Ligaxkan denek elkarren aurka jokatuko dute hiru jardunalditan, urtarrilaren 18an, urtarrilaren 25ean eta otsailaren 1ean.
Ligaxkako lehen bi sailkatuek otsailaren 8an jokatuko dute final handia.
Otsailaren 1eko eta 8ko partidak ETBk emango ditu 15:15ean.