Bigarren edizioa azarora bitarte jokatuko da
2023an hasi eta 2024an jarraipena izango duen Erremontari Herriz Herri proiektuak aukera paregabea eskainiko digu Euskal Herriko hainbat herrietara iristeko. ETBren laguntzarekin, Erremontari saioak erremontea euskal herritarren artean ezagunago egitea lortu du. Hori dela eta, erremontea beste herri batzuetara zabaldu nahi izan dugu, jendeari kirol hau modu zuzenean eta ikusgarrian ezagutzeko aukera emanez.
Proiektu honen arrakasta ikusita, aurten urrats bat gehiago eman dugu, eta, zorionez, 17 herritara zabalduko da erremontea. Hona hemen proiektua babestu eta bultzatu nahi izan duten herriak: Aizarnazabal, Bergara, Urnieta, Lekunberri, Andoain, Hondarribia, Ordizia, Altsasu, Pasaia, Zumarraga, Villabona, Hernani, Beasain, Arrasate, Zestoa, Errenteria eta Zumaia.
Aurten, herri bakoitzak bere egutegira egokituko du Erremontari Herriz Herri jaialdia, festa garaian edo herriko ekintza bereziren batean. Gure helburu nagusia erremontea zabaltzea eta jendearengana hurbiltzea izanik, jaialdiak doakoak izango dira, ezagutza prozesua errazteko asmoarekin.
Jaialdi bakoitzean bi partida jokatuko dira set formatuan. Gainera, Oriamendik herri bakoitzarekin elkarlanean, diseinu bereizgarriak eta pertsonalizatuak sortuko ditugu, komunikazioa hobetzeko.
Aurkezpen honetan, gaur hemen bildutako herriek egin duten bezala, Euskal Herriko beste herri guztiei ere animatu nahi diegu gure kulturaren zati den kirol eder hau mantentzen laguntzeko.
Benetan eskertzen diegu gaurkoan elkartu diren eragile guztiei. Zuei esker, erremonteak iaz baino osasun hobea du eta Oriamenditik esker onenak adierazten dizkizuegu.

Aurkezpenean izan dira erremontariak, 17 udaletako ordezkariak, ETBko Joseba Urkiola kirol zuzendaria, Azahara Dominguez Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde antolaketako diputatua, Iñigo Garcia Turismo Zuzendaria eta Oriamendiko Xabi González gerentea.