Aldabek eta Juaneneak Ezkurra II.a eta Martirenaren aurka jokatuko dute datorren ostiralean
Diotenez, inor ez da profeta bere lurraldean eta aurten esaldi hori Azpeitiko Erremonte Torneoari aplika dakioke. Ostiralean erabaki zen finalaren osaketa eta finala erabat nafarra izango da. Aldabek eta Juaneneak Ezkurra II.a eta Martirenaren aurka neurtuko dituzte indarrak urriaren 27an Izarraitz pilotalekuan jokatuko den finalean.
Azken jardunaldian bikoteek dena jokatzen zuten eta irabazle argiak izan ziren. Lehen partidan Aldabek eta Juaneneak 0-2 irabazi zioten Ansa II-Zubiriri 11-15 eta 14-15eko bi partzialekin. Bigarrenean Ezkurrak eta Martirenak 2-0 irabazi zuten 15-4 eta 15-13ko partzialekin. Irabazleak nagusi izan ziren bi partidetan.
Juaneneak jarri zuen aldea lehen partidan. Zubiri menderatu zuen lehen setean, batez ere seguruago agertuz. Juaneneak azken hiru tantoak egin zituen eta urdinek partziala lortu zuten. Bigarren seta parekatuagoa izan zen, baina tanto erabakigarrietan Aldabe eta Juanenea izan ziren onenak, Ansa eta Zubiri baino bikote hobea osatu baitzuten.
Bigarren partida are argiagoa izan zen Ezkurra II.arentzat eta Martirenarentzat. 15-4 menperatzen hasi ziren Loitegi eta Azpiroz itxuragabeen aurka, eta hauek asko hobetu zuten bigarren setean. Ezkurrak agintzen zuen aurreko koadroetan. Bigarren set horretan piloteo gehiago ikusi zen Azpiroz finduta zegoela. Martirena sakearekin nabarmendu zen, sei tanto ere egin baitzituen bigarren setean.