Azkoitiarrak hasieratik agindu du partida eta 22-30 irabazi du
Larrañagak Azpiroz, Juanenea, Ansa II.a, Barrenetxea IV.a eta Urrizarekin batera egongo da abuztuaren 1ean, asteartean, Galarretan, 18:00etan Kutxabank Torneoko aurkezpenean.
Atarikoan Goikoetxeari 22-30 irabazi ondoren sailkatu da. Larrañaga Urnietako aurrelaria baino hobea izan zen hasieratik. 1-6 aurreratu zen eta horrek lasaitasuna eman zion aurreko partidan baino huts gehiago egin zituen Goikoetxearen aurka. Larrañagak jokatu duen hiru partidetatik erosoena izan zen.
Partida gogorra espero zen eta ez zen hainbeste izan. Hasieran, atzelariaren alde egin zuen dueluak. Hastapenaren ondoren azkoitiarrak abantailak mantendu eta handitu ere egin zituen. 1-6tik 8-13, 10-20 eta 14-26ra pasa zen. Goikoetxeak erreakzionatu eta zazpi tantora hurbildu zen, 20-27koan, baina bere momenturik onenean saketik falta bat egin. 21-28koan Goikoetxeak bigarren falta egin zuen saketik, markagailua iraultzea ezinezko eginez. Partida 22-30ekoarekin bukatu zen.
Larrañaga hobeto aritu zen sakearekin eta zortzi tanto egin zituen saketik Goikoetxearen bost tantorekin alderatuta. Piloteoan parekatuago egon ziren 13 eta 12 tantorekin, baina Urnietakoak ere huts gehiago egin zituen.