19-30 irabazi zion Barrenetxea IV.ari eta azken partidan 17 tanto eginda finalista izango da
Urrizak 19-30 irabazi zion Barrenetxea IV.ari bigarren jardunaldiko bigarren partidan eta oin eta erdi du Kutxabank Torneoko finalean. Iruñekoak zortzi puntu ditu eta nahikoa du Juanenearen aurka 17 tanto egitea, azken partidan, finalista izateko.
Barrenetxea IV.ak eta Ansa II.ak 4 puntu dituzte eta Juaneneak bi. Juanenea behartuta dago Urrizaren aurka irabaztera eta Ansa II.a edo Barrenetxea 27 tantora ez iristea kanporatua ez geratzeko.
Barrenetxea eta Urrizaren arteko partidak bi zati izan zituen. Lehenengoa berdindua izan zen, baina bigarrenean Urrizak alde egin zion hernaniarrari eta nagusitasunez irabazi zuen. Dirua parean atera zen, baina Barrenetxea beheruntz joan zen 13nako berdinketaren ondoren.
Lehen zatian piloteo gehiago izan zen. Bederatzinako berdinketan Barrenetxeak zabaletik zabalera sake ederra egin zuen, baina 13-12 zihoanean jokaldi bera taulara atera zitzaion eta 13nakoa izan zen. Hortik aurrera Urrizak ihes egin zuen 13-20. Iruñeako aurrelariak bere erritmoa ezarri zuen eta tantoak azkar erortzen ziren bere alde. Saketik 7 tanto egin zituen eta horietatik bost 13nako berdinketatik aurrera. Gainontzekoak ere ondo aritu ziren zenbait tanto egiten.
Barrenetxeak ez zuen gozatu eta 13-20ra pasa ziren, 14-23ra, 17-27ra eta 19-30ra. Urrizak bere jokora eraman zuen partida, serio bere erritmoa ezartzen du eta ez du akatsik egiten. Gehiago eutsi zion eta ezker pareta gehiago ukitu zuen eta hori funtsezkoa izan zen bere garaipenean