Aitor Zalduak 30 urte beteko ditu azaroaren 18an, baina lau hilabete aurretik, uztailaren 18an, larunbata honetan, profesional bezala bere debutatuko du Galarretako frontoian. 29 urteko donostiar honek aurrelari bezala jokatzen du eta Ibon Zaldua atzelaiaren anaia da.  

– Zer sentsazio dituzu debutaren aurretik?
– Oraingoz ez nago urduri, pozik baizik. Ilusio haundia dut. Urduritasunak azken momentuan iritsiko zaizkit. Gogo asko ditut jokatzeko.

– Erremontera nola iritsi zen Aitor Zaldua?
– Erremontearen aurretik futbolera jokatzen nuen. Ondoren Leonen Jarduera fisikoa (IVEF) ikasi nuen eta han ere futbolean aritzen nintzen. Behin ikasketak amaitu eta etxera bueltatu nintzenean futbola utzi egin nuen. Oso kirol zalea naiz eta anaiak, ordurako debutatu zuen, erremontea probatzeko esan zian. Egiari zor behin probatuta harrapatu egin zidan. Saskiak egiten duen soinu hori zoragarria da eta pixkanaka jokatzen hasi zintzen inongo pentsaerarik gabe, zaletasun hutsarekin. Helburua afizionatu bezala jokatu eta hobetzen joatea zen. 

– Hala ere hasiera ez zen erraza izan.
– Horrela da. Sorbaldan arazotxo bat izan nuen eta ebakuntza bat egin behar izan zidaten. Gehiago ez nuela jokatuko pentsatzen nuen, baina behin ebakuntzatik irtenda gutxinaka hasiko nintzela erabaki nuen. Honela, entrenamenduetan gero eta hobeto sentitzen nintzen. Estutu nuen eta orain arte jarraitu dut.

– Noiz jarri zenuen lehendabiziko aldiz zestoa eskuan?
– Berandu. Oraindela seiren bat urte, 23-24 urterekin. 
– Eta aurrelari bezala. Hobeto sentitzen zara postu horretan?
– Besterik gabe. Aurreko jokoa erakargarriagoa egiten zitzaidan. Gero gainera atzean  indar gehiago edo pilotari gehiago tira behar zaio besoari eta nire besoak gutxiago sufrituko zuen. Aurrean gustorago nago. 

– Larunbatean aurreneko partidua. Badakizu norekin jokatzen duzun?
– Bai. Anaiarekin eta aurkariak Urrutia II eta Arruarte izango dira. Emozio kutsu nabaria izango du, oso polita da berarekin debutatzea. Hiru urte gazteagoa a eta berari esker hasi nintzen erremontean. Kirola asko gustatzen zitzaidala eta animatu zidan.Txikitan ere fronotian gurasoekin eta berarekin egoten nintzen eta probatzeko pausoa berari esker eman nuen. Pozgarria da. 

– Aitor Zaldua Oriamendiren eskolako beste erremontista da.
– Horrela da. Oriamendiko eskolan Galarretan hasi nintzen. Endika Barrenetxea izan zen lehendabiziko maisua eta ondoren asko ibili naiz Ansa eta Goikoetxearekin. Azkenengo hilabeteetan beraiekin entrenatu dut. Debutatuko nuenik ez nekien, ilusioa baneukan, baina  ez nekien ezerrez. 

– Aurrelari bezala zer ezaugarri dituzu?
– Ez naiz kolpeko aurrelaria, baina nahiko azkar mugitzen naiz aurrean. Abiadura da nire dohai nagusia. Ez naiz defentsan gaizki aurkitzen eta erasoan motelagoa naiz, jokaldia egitea gehiago kostatzen zait. 
– Larunbatean gertukoak hurbilduko dira frontoira?
– Lagun batzuk oporretan ditut, baina bertan izango dira senitartekoak, neska, lagunen bat edo beste. 

ekipazio ofiziala

salgai

Oriamendi 2024-2025 ekipazio ofiziala eskuragarri! 🏆✨ Pertsonaliza ezazu zure izenarekin edo jarri gogokoen duzun pilotariaren izena. Lortu zure kamiseta!